Juntak beste porrot erraldoi bat hartu du

Nire iturri guztiek baieztatzen dute Debaltsevo ia osoa novorosijarren eskuetan dagoela eta Juntaren indar guztiak poltsaren hegoaldera egin dutela ihes. Novorossijar buru gehienak, Kononov, Givi, Motorola, Mozgovoi eta Zakhartxenko barne berrietan dantzan zeuden, eta baita dozenaka ukrainar preso. Ematen du Juntaren indarren ez dutela Peskin erakutsi zuten erresistentzia erakutsi, eta horrek zentzua du Peskin ez zeudelako guztiz inguratuta eta han ukrainar indarren suzko-babesa zuten iparraldetik eta mendebaldetik. Kasu honetan poltsa distantzia handiegira dago, eta “korapiloa” indartsuegia da. Ikus zuen begiekin:

debaltsevo

Debaltsevoko poltsa otsailaren 17an (asteartea), 21:10etan (EHko ordua)

Ikusten duzuenez, poltsaren “korapiloa” juxtu Debaltsevoren gainean itxi da iparraldetik, eta Juntaren indarrak edo errenditzen edo hegoalderantz joaten hasi dira, ezin bait diote janariari edo munizioari itxaron. Hitz gutxitan: Debaltsevoko poltsak ukro indarrenak egin du.

Harrigarria bada ere Kievko frikiak poltsarik ez baizik eta “zubi” bat dagoela esan eta esan ibili dira. Horrek badu zerbait onetik, inork ez duela jada eurengan gehiago sinesten; poltsan harrapatutako soldaduen amak eta emazteak edozer gauza egin dute aginte militar ukroa novorossijar eskaintza onartzeaz konbentzitzeko. Kieveko Estatu Nagusiaren aurrean protestatu zuten, gero trafikoa blokeatu dute. Momentu kritiko batean, emakume hauetako batek megafono bat jarri zuen bere seme edo senarra deitzen ari zitzaion telefono mugikorren ondoan, ahotsak 3 ordutarako bakarrik zutela esaten zuen.

Hauek Kieveko juntarentzat albiste negargarriak dira. Lehenik, errealitatea ukatzean zetzan euren politikak euren indarrak Debaltsevotik ateratzea ezinezko egin zuen juxtu posible zen momentuan. Errusiar aditu militarren arabera, (konparatiboki) ukrainar unitate gaien erdia gutxi-gora-behera poltsa honetan inguratua geratu da, honek ukrainar armadaren %50 galdu dela esan nahi du. Bigarrenik, Poroxenkok eta Juntako frikiek poltsa itxi zenik ukatzean gogor saiatu badira ere, Interneti eta errusiar telebista kateei esker juntak kontrolatutako Ukrainan ere jendeak bazekien gezurra esaten ari zitzaiela. Honek jendearengan zuten sinestarritasun apurra galtzea esan nahi du. Azkenik, baina ez garrantzia txikiagoz, orain toki guztietatik agertuko dira azken gatazka dela eta errudunak seinalatzen dituztenak. Ez ninduke batere harrituko heriotza-talderen batek (adibidez Azov batailoiak eta besteek) Kiev asaltatzen badute, bi arrazoirengatik: a) euren amorrua erregimenaren bizkar botatzeko eta b) Kiev asaltatzea Donetsk asaltatzea baino errazagoa delako. Poroxenkok okotza sorbaldan ibili beharko du orain. Badirudi (konfirmatu gabeko zurrumurruak!) bere familia Alemaniara eraman duela.

Novorossijar inteligentziaren txostenen arabera, Junta poltsaren iparraldera hiru batailoi taktiko elkartzean eta Misil Anitz Jaurtitzeko Sistemak pilatzen ari dira inguratutako soldaduak erreskatatzeko, baina jada beranduegi da. Novorossijarrak ukrainar artilleriara ohituak daude eta euren blindatuei edota oinezkoei ez diote beldurrik. Orain Debaltsevo barnean daudela aurrera egiten jarraituko dute. Noiz izan zen Juntaren indarrek hiri-asalto operazio arrakastatsu bat burutu zuten azken aldia? Horixe ba.

Hitz gutxitan, Novorossijar indarren beste garaipen handi bat eta Kievko Juntaren bete porrot umiliagarri bat.

Vineyard of the Saker (The Saker) Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s