Ukrainako Goi Aginte Militarrak baieztatzen du: “Ez dago ez errusiar inbasiorik ez tropa erregularrik”. Donbassen NATOren indarrak daude

Jatorrizko bertsioa ingeleraz: George Eliason (Global Research)

Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea

ukraineamericamap

Ukrainar Espresso TV katearekin eginiko elkarrizketa batean, ukrainar aditu militar Oleksandr Taranek Ukrainar Indar Armatuen buru Muzenko jeneralak gaiari buruz esan zuena baieztatu zuen.

Muzenko jeneralarekin izandako elkarrizketa labur batean, “gaur egun, borrokan ari diren talde armatuetan, Errusiar Federazioko Indar Armatuetako zenbait kideren eta zenbait errusiar herritarren parte-hartzearen froga bakarrik dugu. Ez gaude Errusiar Armada erregularraren kontra borrokatzen ari. Nahiko indar eta baliabide baditugu legez kanpoko formazio ilegal hauek garaitzeko” esan zuen.

Bi adierazpen hauek, geroago SBUko buruak baieztatuko zituen

Azaroaren6an Hromadske.TV katearekin izandako elkarrizketa batean, SBUko (Ukrainar zerbitzu sekretuak) buruaren aholkulari Markian Lubkivskik UKRAINAR LURREAN ERRUSIAR TROPARIK EZ DAUDELA ESAN ZUEN! Ustakabeko adierazten hau erreportarien galderekin bat batean hari zela joan zitzaion. Bere arabera, SBUk  Donetskeko zein Luganskeko Herri Errepubliketan 5000 errusiar herritar (boluntario) daudela baina soldadurik ez baieztatu du.

Adierazpen guzti hauek 2014ko ekainean Oleksandr Turtxinoven adierazpenei pisua ematen diote.

Verkhovna Radako bozeramaile Oleksandr Turtxinoven arabera, segurtasun agentzien ordezkariek egoera nahastu dute, gertatu ez zen Errusiaren interbentzio militar baten inguruan herrialdeko buruzagitza desinformatuz.

“Gure inteligentzia agentziek hilabetean hamar aldiz ere abisatu izan dute Errusiar Federazioaren eraso bat definituz –gehienetan goizeko hiruretan edo lauretan-. Eta guk borrokarako prest aginte postua hartzen genuen… eta armada ekialdeko auzokideren aurkako borroka batetarako prest posizioan jartzen zen. Baina ez zen halakorik gertatzen” esan zuen Oleksandr Turtxinovek Novoie Vremiarako elkarrizketa batean

Ematuen duenez, 2014 Errusiaren Ukrainarekiko ez-erasoez beteta zegoen.

Nork erasotzen zituen galdetu beharko da.

Goiz honetan Novorossijako Indar Armatuek Debaltsevoko poltsaren barruan NATOren tankeak ikusi dituzte. Euren informazioaren arabera, inguratutako tropen %25a NATOrena izan daiteke.

Ukrainar armada jomuga zibilak eraso dituen zonaldeetan, Paladin artilleria sistemaz jaurtitako jaurtigailuen aztarna batzuk agertu dira, 155 milimetrotako kalibredunetan AEBren identifikazio-zenbakiak agertzen zirelarik. NATOren tropak han badaude, eta litekeena hala izatea da halako Sistema konplexu bat maneiatzeko gai direlako, etxera itzultzeko duten aukerak, ez dagoen errusiar inbasio batean tematuta eta mundua gudaren ertzera daraman dagoen Gobernu baten eskuetan dituztela esan beharra dago.

Honek azal dezake zergatik AEBk eta EBk egin duten bake ekimen baten alde. NATOren tropak atxilotuak badira, orduan zer? NATOren ehunka soldadu Ukrainaren alde John McCainek berak debekatutako armak erabiliak izan diren guda batean borrokatzean ari badira, non geratzen da sinesgarritasuna? McCainen adierazpenetan oinarrituz soilik, partehartzen duten AEBtako tropak guda-kriminalak dira.

Babestu gure tropak eta lagundu etxera itzultzen.

Zein izango da Errusiaren erreakzioa?

Gaur arte Errusia izan da burua onean izan duen eta gatazka geratzeko desioa erakutsi duen herrialde bakarra. AEBk eta EBk Kiev erabat lagundu dute, nahiz eta guda-krimenak egiten, autobusak bonbatzen, hirietara misilak eta fosforo-bonbak botatzen ari zela jakin. Mendebaldeak bazekien boluntarioen batailoiak guda-krimenak egiten ari zirela.

NATOren soldaduak atxilotuak badira edota euren gorpuak berreskuratuak eta identifikatuak badira, gudaren izaera aldatu egingo da. Mundu osoko komunikabideek behine ta berriz aipatutako errusiar armak agertu egingo dira. NATOk erantzuten badu, inork ez daki non bukatuko dugun. Munduko III Gudaren hasiera izan daiteke.

Global Research

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s