MINSKEKO ITUNA HERRIARI TRAIZIO EGITEA DA

Jatorriko ingeleraz: Brad Cabana (Rock Solid Politics)

Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea

Itunak Errusia eta Ukrainaren interesak lehenesten ditu, benetan ardura dutenenen, gudak zigortutako Donbasseko herriarenen bizkar.

Ostegunean, Europako potentziek eta Errusiak, Ukrainarekin eta Donetsk eta Luganskeko Herri Errepubliketako ordezkariekin, Minsken “bake itun” berri bat sinatu zuten. Arazoa da… ez dela berria. Egia esan, hain miserableki kale egin zuen lehenaren bertsio errekargatu bat da. Honegatik egin zuen huts har eta egingo du huts honek.

1.Ukrainako gudan masazko guda-krimenak eman dira. Ukrainako armadak milaka herritar sarraskitu ditu eta beste milaka betirako elbari geratu dira.

Gudaren lehen hilabeteetan, Minsken antzerako itun bat baliagarria izango zatekeen. Baina gobernu nazionalak urte batez armak “bere” hiri eta herrien kontra zuzentzen darabilenetik, odol eta suntsiketa gehiegi handitu da.

Gero bi aldeetan milaka soldadu hil edo zauritu dira. Eta familiak dituzte. Halako krimenak burutu eta gero eurengan berriz ukrainar gobernuak gobernatzea aurreikusten duten itun bait men egingo al diote?

Eta harrigarriagoa dena da Gizateriaren aurkako krimen hauen errudunak jazarpenez aske geratuko direla. Giza-izpiritua traizionatzen du horrek. Justiziaren oinarrizko puntuak modurik maltzurrenean traizionatzen ditu. Politikoki zuzena izango den bostekoa emate honek milaka biktimen odola arduradunen eskuetatik garbitzen du.

2.Akordioak Donetsk eta Luganskeko herriek burutu zuten erreferendumak ez ditu aintzat hartzen. Ukrainatik bereiztearen desio demokratikoaren aurrean entzungor egiten du. Halako desioa ezin da sinadura batekin ezabatu, herriaren bihotzetan baitago. Desio hori berriz albo batera utzi da maniobra politiko batengatik. Euren itxaropen kolektiboen traizioa da hau.

3.Ukrainak Errusiarekiko mugen kontrola behartuko du.. Novorossijako herria atrapatuta eta euren “bermatzaile” Errusiarekiko lotura gabe utziz. Honek Ukrainari borroka-zelaian izandako porrot denak itzularazteko eta bere desioa Donetsk eta Luganskeko herrien kontra inposatzeko aukera ematen dio.

4.Deszentralizaziorako eta Donetsk eta Lugansken “status” berezirako aurreikuspenak hutsalak izango dira, Poroxenko lehendakariak ituna diseinatu aurreko prentsaurrekoan federalizaziorik ez dela egongo adieraziz. Beste hitzetan, promesa hutsal bat.

5.Donetsk eta Luganskeko indar armatuen armagabetzea. Hau da, Donetsk eta Luganskeko herriaren segurtasunaren eta nahiaren defendatzaile bakarraren armagabetzea. Beste hitz batzuetan. Euren hiriak eta herriak bonbatzen ibili den armada izango da euren kaleetan patruilan ibiliko dena. Giza duintasuna eta harrotasuna duen edozein gizakirentzat desatsegina.

Zerrendak jarraitzen du. Minsk 2.0 ez da azaleko zerbait baino ezer, Errusiaren eta Ukrainaren interesak ekuaziotik protagonista nagusiak, Donetsk eta Luganskeko herria, asetzeko saiakera “diplomatiko” bat. Traizio bat, Irain bat.

Halako itun batek ezin du bizitza luzerik izan. Porrotera emana dago giza nahiari eta “justizia egiteko” bere beharrari entzungor egiten dielako. Halako akordio batek gudako zauriak osatu Gabe uzten ditu eta gorroto gehiagorik tokia egiten dio. Ez da ohoragarria eta ez da praktikoa.

Itxurakeria handia da toki handi batetan, baina ohorea sakrifizioa eta giza-nahiari ez die errespetua erakusten. Lotsa inplikatuta egon zirenei.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s