Debaltsevoko poltsa: ondorio militar eta politikoak

Jatorrizko bertsioa errusieraz: Colonel Cassad

Ingelerazko bertsioa: Colonel Cassad

Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea

Novorossijako bandera Debaltsevon

Momentu honetan, esan dezakegu Debaltsevoko sufrimenduak bi dimentsiotan dituela ondorioak; militarrean eta politikoan.

Dimentsio militarra

Otsailaren 19rako argi geratu zen Ukrainar Indar Armatuen Svetlodarskeko armada-taldeak –are Artiomovskekotik erreserbak atera eta Svetlodarskeko estuguneari eutsita- ezin izango zituela aginteak ezarritako eginkizunak bete: M-103 bidea desblokeatzea eta inguruko herrixkak eta goi-guneak kontrolatzea. Sufritutakoa galera sufrituta ere, azkenean Juntarentzat ezinezkoa izan zen inguratutako indarrentzat horniketa-emari bat antolatzea, beraz, inguratutako talde hori desblokeatzeako saiakerak gora-behera, poltsa barruko indarrak defentsa-antolaketa gisa endekatzen hasiak ziren. Arma astunentzako munizio faltak, erregai faltak eta defentsa-indarren moral galtzeak Novorossijako Indar Armatuek lehenbizi Txernukhino eta gero Debaltsevo gehiena hartzera eraman zuten, azken hiri honetan atzo Novorossijaren bandera igo zelarik (ohartarazten dizuedan legez, Novorossijarena, ez DHErena edo LHErena, hau da federazioa edo konfederazioarena izango den ikurrarena). Etsaiaren erresistentzia guneak garbitzeko lanak atzo bazirauen.

 Debaltsevo hartzeko aurrebaldintzak honen aurretik ezarriak ziren, bereziki Debaltsevo-Sortirovotxnaia trenbide-geltokia (hiriaren Ekialdean) hartu ostean, hala Hegeoaldetik zein Hego-Ekialdetik sabotaia eta asaltu-taldeak gerturatzeko pasabide bat errazten zelarik.Juntaren erresistentziarako gaitasun militarra txikitzeak, etsaiak Debaltsevoren Hegoaldean eta Hego-Ekialdean (adibidez, Olkhovatkako gotorlekuan posizioak uztea eta Debaltsevora erretiratzea ekarri zuen, non ihesbidetik gertuago egongo ziren. Juntaren arazoa da ezin zuela inguratutako indarren ebakuazio oso bat antolatu, nekazal-bidezidorretatik frontea apurtzeko saiakerak ere galera izugarriak dakartzatelarik; beraz, porrota ez onartzearren zenbaitek eginiko komunikatu alaiak gorabehera, inguratutako indarren gehiengoa (2.500-3.000 soldadu artean) oraindik poltsa barruan dago. Antolakuntzari dagozkien ondorioak Juntatik etorri dira: operazio antiterroristako indarren buru Popko kargugabetua izan da eta duela zenbait purgatua izan zen Vorobiovek ordezten duelarik, zeinak Ilovaisken huts larriak egin arren, komunikabideetan, Estatu Nagusiko buru Muzhenko ordezteko bere burua hainbat aldiz eskaini duen. Hala ere, azken hau Poroxenkok babesten duelarik, Vorobiov bere aurrekoek pilatutako nahas-mahasa garbitzera behartua izango da. Oro har, urtarrila eta otsaila arteko borrokek UIAren agintaritza-egitura gorenek egin duten lanaren kalitate eskasa agerian utzi dutenez, zaila da Juntarentzat gauzak okerrera bidean egitea. Bere armada agintzean aldaketa positiboak lortu badituzte, udaberrian ikusiko dugu. Hala ere, litekeena da Vorobiovek halako kanpainarik ez hastea, armadan eta Juntaren buruzagitzan etsai gehiegi ditu eta.

Hondamendira eraman zen azken kolpea Estatu Nagusiak eta sektoreko komandoak eginiko kalkulu txarrak izan ziren, zeintzuek ez zuten Logvinovo defentsa egoki batez gotortu, beharrizan hori Uglegorsk ikusi ez zuten berehalako kolpe batez erori ostean atzematen erreza bazen ere. Horrez gain, Loginovoko eta inguruko goi-guneen defentsa poltsa barruan zeuden indarrak edo Svetlodarsketik edo Artiomovsketik ekarritako indarrak egoki lekualdatuz gero antola zitekeen. Kalkulu falta katastrofiko honen ostean, Logvinovo galdu eta Debaltsevoko taldearekin komunikazioa eten eta 1-2 egunetara, juntak herrixka hori garai egokian defendatu izan balitz erabiliko zitezkeen baino indar askoz ere handiago bat erabili behar izan zuen berriz hartzen saiatzeko. Uglegorsk eta Kalinovkaren ondoren, hurrengo urratsa oso argi zegoen, baita ere hobbyista militarrentzat. Hala ere UIAren Estatu Nagusia eta ATOko komandoa kriminalki pasibo (edo kriminalki ezjakin) izan ziren, zeinak poltsaren inguraketara eta material eta gizon kopuru handia galtzera eraman zituen.

Fase honetan Debaltsevoko auzi militarra jada konpondua da, geratzen den gauza bakarra da zenbateraino iraungo duen agoniak eta zenbat soldadu (hildakoak, zaurituak eta presoak) edo material galduko duen Juntak. Juntarentzat jada ezinezkoa da galerak saihestea, izan ere urtarrileko NIAren erasoak modu batean ala bestean bere helburuak beteko zituen, prezio handiago batean bada ere. Emaitza konkretua lortu dute: armadaren Debaltsevo junta garaitua izan da. Etsaiaren zenbat soldaduk lortuko duten inguratzea apurtzea alde batera utzita ere, NIAk Novorossijako garraio gurutze-gune nagusia hartu du (Novorossijaren logistika erraztuko du honek) eta etsaiaren armada-talde handi bat garaitu du, hitz gutxitan, operazio-arrakasta handia izan du.

Dimentsio politikoa

Juntaren buruzagitza Debaltsevoko arazoa konpontzeko bide militarrik ez dagoela jabetu ostean, salbatu ahal zena salbatzeko saiakerak hasi dira. Inguratzetik ateratakoak “heroi” gisa tratatuak ziren, nahi eta aurreko propaganda kontrakoa izan, “Debaltsevoko zubiburua”, baina mito hau lotsagarriki desagertu zen, “ziborgena” desagertu zen bezala. “Ukrainar Stalingrad” hurrengo poltsa bihurtu zen, eta Juntaren buruzagitza politiko eta militarrak beste porrot bat jasan du. Aireportuko borrokan eta Debaltsevoko borrokan Juntak jasotako bi porrotek, Peski-Avdeievka konkorrean eta Bakhmutkako errepidean izandako arrakasta partzialak, NIAren erasoa oztopatzea lortu zutela, ilundu ditu. Beraz, nahiko normala da Juntak orduan “bakearen premia” aipatzea eta Errusia eta EB aldi-baterako sueten baten bila arrenka premiatzea. Juntak aldi-baterako sueten bat behar du Debaltsevoko istorio tristea ahazteko eta Svetodarskeko zonaldean frontea egonkortzeko, Minskeko suetenaren ostean ekintza militar hori gutxienez apirila arte eten egingo baitira. Nabarmena da, baina Juntak Minsken Debaltsevon inguratuta zeuden indarrak ateratzea negozia zezakeen eta atzera-egite militarra tratu politikoa lortzeko sakrifizio gisa aurkeztu (Europak eskatzen zuela argudiatuz), eta honeka hondamendi militarra saihestu. Hala ere, Kievek, Washingtonek eta Ukrainako guda hibridoa larritzearen aldekoek bultzatuta, Debaltsevoren inguruan burugogorkeria suizidari eutsi zion, beraz Debaltsevo Minskeko elkarrizketetatik at geratu zen. Honek NIA egoera bukaera logikora eramatea ahalbderatu zuen, bidean UIA aise garaituz.

Orain Poroxenko tarteko-zonaldetan bake-tropak hedatzea serioski eztabaidatzearen aldekoa da (Errusiarentzat onartezina den honen eta DHEren eta LHEren arteko mugan barne), borrokako bi aldeak argiago banatzeko. Baina hemen arazoa konpromezu politiko iraunkor baten falta dagoenez gero, bake-tropek fronte-lerroa Estatu-muga gisa indartuko dutela da. Hau ez dator bat Kieven eta AEBren interesekin, eta are gutxiago DHEren edo LHEren interesekin bat, baina bai gatazka izozteko europar logikarekin (eta honekin bat egingo luke Errusiak, zeinek gatazkaren intentsitatea apaldu nahi duen). Ukrainaren urralde-osotasuanren ikuspegitik, bake-tropen agerpenak Kievek bere aldetik egoera konpondu ezin duenaren aintzatespena esan nahi du, eta Donbasserako eskakizunak nazioarteko bideez soilik lortu ahal izango dituenaren onarpena.

Debaltsevoko auzia mahaitik kanpo dagoelarik, Poroxenkok suetena armada berrarmatzeko erabiliko du, beraz “bake prozesuaren” inguruko erretolika gora-behera, AEBtatik eta sateliteetatik Ukrainara armak ekartzeko prozesuak jarraitu egiten du. Pentagonoaren buru berria, aurrekoa ez zen moduan, Juntari laguntza militarra ematearen aldeko sutsua da, eta Errepublikar belatzekin, Senatuko Defentsa Komiteko buru McCainekin barne, harreman onak ditu.

AEBk suetenak nahikoa iraungo duela eta konpromezu politiko bat lortuko dutela sinesten ez dutenez, Errusiaren kontrako guda hibridoa handitzen jarraituko dute. Juntaren lehenbiziko lana kanpo laguntza militarra legeztatzea da, arma moderno gehiago erosteko, AEBtako jatorrikoak barne. Bien bitartean, Juntak bere ekonomiaren hondoratzea saihestu behar izango du (arlo sozialaren hondamendia saihestezina da, baina arlo ekonomikoaren hondamendia mantentzea espero dute –ekonomia NDFren eskakizun kanibalez bultzatua izango da), ekonomi egoerak okerrera egiten duelarik tentsio sozialek gora egingo dutelako (poltsikoak hutsik izateak eta aurrekontu garestiak ordaindu behar izateak adimenak Donbassetik datorren hilotz segidak baino azkarrago garbituko ditu). Juntak sueten bukaerara osorik berrarmatutako eta 100-200 mila soldadutako (Donbassen) armada batekin iristea espero du. Beste arazo bat ibilgailu blindatuen galera konpentsatzea izango da, zein oso zaila izango den neguko kanpainan ale moderno apurrak galdu bait ziren –depositoetan luzaroan gorde diren eredu zaharrez eta Eki Europako soberakinez ordeztuak izan behar ziren-. Guzti honek armetarako eta materialerako gastu berriak eta industria militarra eta guda hibrido bati eusteko atzegoardiako gaitasunak handitzea ekarriko du.

Juntak ez du garaipen militar batetarako aukerarik –Ilovaisken ondoren halakoa sinetsi ez zutenak 2015ko neguan konbentzitu dira, Juntaren eraso eta kontraeraso saiakera denak ezinean bukatu dutenean nagusitasun koantitatibo handia izanda ere-. Beraz Juntak duen hurbileko perspektiba bakarra defentsa estrategikoan zentratzea da, AEBren eta Errusia barneko bere sateliteen presio militar, politiko eta ekonomikoak Kremlin Ukrainarekiko bere posizioa aldatzera behartuko dute itxaropenarekin. Logika honen barne, Kievek ekintza militarra berriz hartuz suetena urratuko du, AEBrentzat oso komenigarria den gudari jarraipena emanez.

Colonel Cassad Colonel Cassad errusieraz

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s