Debaltsevoko inguratzea. Xehetasunak (Colonel Cassad)

Jatorrizko bertsioa errusieraz: Colonel Cassad bloga

Ingelerazko bertsioa: Colonel Cassad bloga

Erdarazko bertsioa: Nahia Sanzo (slavyangrad.es)

Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea

Otsailaren 19

Gaur, Debaltsevoren inguratzeari buruz informazio berria jaso dugu poltsa hori itxi eta likidatu egin dutenen eskutik.

1.Oro har, Logvinovotik hegoaldera geratzean den poltsan, 4.500 bat pertsona geratzen ziren hasieran 8 edo 9 mila baziren ere. Multzo hori erditik moztua izan zen. Gakoa Uglegorskeko ezusteko kolpea izan zen, zeinek Svetlodarskeko huts egindako ofentsibaren ostean neurketa gure aldearentzat maldan behera jarri zuen. Ofentsiban egon ziren oztopo batzuk, batez ere unitate batzuen koordinazio arazoak, LHEko unitate batzuen munizio falta eta espektatibez haratako joan zen Juntako unitate batzuen erresistentzia dela eta.

2.Olkhon taldeak Logvinovo hartu otean, DHEko GRU Spetsnaz taldeak bertan hedatu ziren, desblokeatzeko taldeen ofentsibak borrokaldi gogorretan erretxazatuz eta bitartean blindatutako 18 ibilgailu suntsituz. Borroka honetan Spetsnazek galera serioak izan zituen: 5 hildako eta 30 zauritu baino gehiago (gehienak artilleriaz egindakoak). Funtsean (Debaltsevo hartu zuen) Olkhon taldearen eta DHEren GRU Spetnaz taldearen (zeintzuek Logvinovon kontraerasoak erretxazatu zituzten) ekintzek Debaltsevoko operazio osoaren arrakasta aurrez determinatu zuten, hau Mironovka aldean uneren batez finkatu bait zen. Era berean Krasni Pakharreko defendatzaileek, NIArentzat posizio garrantzitsu bat gorde zuten, etorkizunean etsaiaren Svetlodarskeko multzoa inguratzeko erabil daitekeena.

3.Inguratzetik ateratzeari dagokionez, Juntaren indarren parte bat poltsatik arma astunak atzean uzteaz adostu ondoren atera zen (hau Starobexevoko egoeraren antzekoa izan zen, non Ilovaiskeko poltsatik ateratzeko Juntaren indarrek tankeak eta infanteriaren borrokarako ibilgailuak miliziei entregatu zizkieten), batzuk adostasun gabe poltsa puskatzen saiatu ziren (Ilovaisken batzuk egin bezala) eta suntsituak izan ziren eta beste ergel batzuek adostasunak (armak utzi irtetearen truke) eurekin zerikusirik ez zutela erabaki zuten. 500 bat preso hartu dituzte, adinako kopurua soroetan eta bidezidorretan zehar M-103ren iparralderantz ihes egiten saiatu ziren. Arma astun gehienak poltsa utziak izan ziren (bai adostasunez, edo bai ihes egiteko utzi zituztelako, beraz, trofeo asko daude poltsan). Oro har, ihes egitea lortu duten unitate sortak, batailoi bat edo bat eta erdi osatuko zukeen. Artilleria guztia, blindatu gehienak eta munizio kopuru esanguratsu bat poltsan laga zuten. Irteerari buruzko logalea kentzeko istorio guzti horiek propaganda besterik ez dira.

4.Juntaren galerei buruz, Debaltsvoko poltsan hildakoei buruz eman den 1200-1500 nahiko erreala da. Ez dut gure galerei buruzko xehetasunik izan, baina nahiko esanguratsuak izan dira, bai pertsonalari dagokionez (gogorrenak urtarrilearen bukaeran izan ziren) eta bai materialari dagokionez (beste alde batetik lortutakoak konpentsatzen du). Operazioan, kalte-faktore erabakigarriena artilleria eta Misil Aunitz Jaurtitzeko Sistemen sua izan da. Hein batean, gure artilleristek juntarenak garaitzeko gai izan dira.

Oro har, Debaltsevoko istorioa bukaera arrakastatsu batetara heltzen ari da, Juntaren armada-multzoa garaitua izan da,eta zenbait egunetan Debaltsevoko batailaz eta 2015ko neguko kanpainaz hitz egingo dugu. Hurrengo egunetan erasoaren eta Debaltsevoko borrokaren emaitzak azalduko ditut.

Colonel Cassad Colonel Cassad errusieraz

Colonel Cassad (ingeleraz) Colonel Cassad ingeleraz

Slavyangrad.es

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s