Moskuk irrealtzat jo ditu Kivek suetenerako jarritako baldintzak

Miembros de las fuerzas armadas ucranianas

© REUTERS/ Gleb Garanich

Errusiako Kanpo Arazoatarako Ministro Sergei Lavrovek esan duenez, Moskuk irrealtzat jo ditu Ukrainak Donbasseko suetenerako proposatutako baldintzak.

“Kieven ikuspuntuarekin bat datozen eskakizun irrigarri batzuk aurkeztu dituzte, eta ukrainar agintariek orain diote arma astunak erretiratuko dituztela baldin eta isiltasunak egunbat edo bi irauten baditu, eta denok dakigunez, ez dago sueten ideialik” esan zuen.

Lavrovek, Parisen Alemaniako, Frantziako Errusiako eta Ukrainako kanpo ministroek izan zuten bileran, Alemaniako Kanpo Arazoetarako Ministro Frank-Walter Steinmeier ere, arma astunak erretiratu ezean, borroka berriak gertatzeko arriskua handiagoa izango zela esatean bat zetorrela esan zuen.

Retirada de armas pesadas en Donbás

© REUTERS/ Baz Ratner

Ukrainaren Ekialdean suetenak eragina duela esan du.

“Begirale inpartzialek, ESLAk barne, Bonbaketak esanguratsukimurriiztu direla diote. Beraz, suetena fruitak ematen ari da” esan zeun errusiako Kanpo Arazoetarako Ministroak.

Lavrovek Errusiaren kontrako zigor berrien inguruko mendebaldeko potentzien adierazpenak ukrainako gatazkari buruzko Minskeko Ituna zapuzteko nahiagatik direla dio, eta Moskuk Ukrainako Ekialdeko gatazka modu baketsuan konpontzeko borondatea duela esan du.

Suetenaren porrotaren errua Errusiari eta Donbasseko milizianoei egozteko saiakerek Kieven eta Donetskeko eta Luganskeko Herri Errepubliken arteko elkarrizketa eragoztea helburu dutela gaineratu du.

Donbasseko gatazka armatuak, NBEren datuen arabera, 5.700 hildako eta gutxienez 14.000 zauritu eragin ditu joan den apirilean Ukrainak milizien kontrako operazio bat hasi zuenetik.

Otsailaren 12an, Minsken, Alemaniako, Frantziako, Errusiako eta Ukrainako liderren arteko negoziaketak bukatu ziren.

Ukrainako gatazka konpontzeko Hiruko Harreman Taldeak (ELSA, Errusia eta Ukraina), otsailaren 15eko 00:00etatik aurrera suetena indarrean jarriko zuen, arma astunen erretiratzea, segurtasun zonalde bat eratzea eta Konstituzio erreforma bat aurreikusten zituen dokumentu bat inatu zuten.

El Grupo de Contacto (OSCE, Rusia y Ucrania) para el arreglo de la crisis ucraniana aprobó un documento que estipula el cese del fuego en Donbás a partir de las 00.00 horas del 15 de febrero, la retirada de las armas pesadas, la creación de una zona de seguridad y la realización de una reforma constitucional.

Sputnik News erdaraz

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s