Ukrainako gatazkan parte hartzeagatik lagun bat atxilotu dute Nafarroan

Atzerrian Espainiaren interesen kontra aritzea leporatu diote polizia iturriek. Beste zazpi lagun atxilotu dituzte Espainian eta Katalunian.

2015-02-27 / Berria.eus

Guztira, zortzi lagun atxilotu ditu Espainiako Poliziak gaur goizean Espainian, Katalunian eta Euskal Herrian. Lehergailuak eta armak edukitzea eta atzerrian Espainiaren interesen kontrako ekintzetan eta hilketetan parte hartzea leporatuta atxilotu dituzte. Atxilotuek Ukrainako gatazkan parte hartu dutela zabaldu dute polizia iturriek.

Iruñeko Arrosadia auzoan, gazte bat atxilotu dute. Ez da zabaldu bere nortasuna. Espainiako Poliziak aldez aurretik komunikabide jakin batzuei abisatu die, eta bertan kazetari batek ateratako argazkiaren arabera, Arrosadia auzoko Blas Laserna kale inguruan.

Auzitegi Nazionaleko Lehen Instrukzio epaitegiko Santiago Pedraz magistratuaren aginduz egin da operazioa. Hainbat komunikabideren arabera, ikerketan poliziek sare sozialetan atxilotuek zabaldutako irudiak ikertu dituzte. Barne ministerioak, “Espainiako erreinuaren atzerriko interesen aurka eraso egitea” eta Ukrainiako gatazkan Espainiaren neutraltasuna urratzea leporatzen diete.

Operazioak zabalik jarraitzen du.

Berria.eus

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s