EL PAIS EGUNKARIAREN MANIPULAZIOEN INGURUAN//EN TORNO A LAS MANIPULACIONES DEL DIARIO EL PAÍS

Atzo arratsaldeko 17:30etan, Madrilgo “El País” egunkari europeista-atlantistak berri bat atera du atzo, otsailak 27 ostiralean atxilotuak izan diren borrokalariei buruzko erreportai bat atera zuen, izenburua, komatxoen artean hau zelarik: “Batera borrokatu dugu komunistok naziekin”. Komatxoen artean zekarren izenburua, zuzeneko aipu bat izango balitz bezala.

Hala ere, arreta eta izpiritu kritikoa ezarriz gero, segituan ikusten dira manipulazioak zeintzuk dira. Alde batetik, ondo ikusiz gero, ez da momentu batean ere esaten nondik hartu zituzten adierazpen horiek, ez da lokatiborik azaltzen (“atxiloketatik ateratzerakoan”, “epailearen aurrean”), ezta kronologia-determinanterik (“gaur”, “arratsaldean”).

Izan ere, ezinezkoa zatekeen gaur hartutako adierazpenak izatea. Ikusten den moduan, El Paísen berria atzoko 17:30etan igoa izan da, hau da arratsaldean (beraz, adierazpenak hartu eta abar gin eta igotzeko tardatutakoa tardatuta, 16:30etan geratu beharko zuketen aske borrokalariok). Eta aske geratu diren berriak iluntze edo gauen hasi dira ateratzen. Madrilgo beste bi egunkari hartuko ditugu adibide gisa: ABC egunkariak 22:54etan ematen du berria eta “El Diario” Interneteko egunkariak 21:51etan. Ez batek ez besteak ez dakar aske utzitakoen batere adierazpenik. Are gehiago; Sputnik errusiar berri-agentziak ere badakar borrokalari hauen askapena, eta are gehiago, bertan “Ukrainar Antifaxista Sostengatzeko Madrilgo Komitearen” eledun Ramiro Gomezen adierazpenak agertzen dira. Gomezek dionez, borrokalariok “gauean” geratu ziren aske. Beraz, ezinezkoa da 17:30etan egunkari bati adierazpenak egitea. Orain argi dago El Paisek gaur esandakoa manipulazioa dela, beste nonbaitetik hartu dituztela edota asmatu egin dituztela adierazpenak; baina ez direla atzokoak, iradokitzen duten bezala.

El Paisen berriak badaude pertsona hauen inguruko hainbat datu pertsonal, adibidez, bizitokia, nola batu ziren borrokara eta abar, baten batez “atxilotua” izan zela ere aipatzen da. Hala ere, datu politiko bitxi bat ematen da, Reconstruccion Comunista alderdikoa dela alajaina. Bitxia oso, alderdi hau ez baita sekula Novorossijaren aldeko posturaz ezaguna izan. Alderdi honek Ukrainako Ekialdeko gatazka “bi inperialismoen talka” gisa definitzen du, adibidez, komunikatu honetan.

Hala ere, oraindik ez dugu ondorioztatu nondik atera dituzten adierazpenok. Ziur aski, bi euskal kazetarik, Lur Gilek eta Ibai Trebiñok ARGIA eta BERRIA euskal hedabideetan eginiko elkarrizketetatik hartu dituzte, aipatu gabe, gutxieneko kazetaritza-etika errespetatu gabe. Erreportai horietan Gilek eta Trebiñok espainiar bolondresak elkarrizketatu zituzten, eta hauek euren ideologia komunistaz hitz egin zuten, baina baita ere bolondres batzuen aniztasun ideologikoaz eta horrek sor zitzazkeen kontraesanez. Hala ere, bertan espainiar boluntario komunistek ez dute “nazirik” aipatzen ezta ere “naziekin batera borrokatzerik”. Bai ordean “nazionalistak” edo “ultranazionalistak” baina ez “naziak”. Are gehiago “faxismoaren kontra borrokatzen ari gara” bezalako hitzak askotan aipatzen dira, eta espainiar bolondres bat hori argi ez dutenak “agian aldez aldatu beharko luketeela” iradokitzera heltzen da. El Paísek aipatzen duen adierazpen arraro bat “Errusia ukrainar inbasiotik askatzeko borrokatzen dugu” ez da inondik ere ageri.

Beraz “naziak eta komunistok batera borrokatzen dugu” hori sekulako asmakuntza da. Novorossijaren alde egon daitezkeen errusiar boluntario nazi edo faxista anekdotikoekin ez dute borrokatu espainiar komunistek, inondik ere ez.

Beraz, Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitetik, manipulazio hau salatu nahi dugu, ez soilik atxilotutakoak kriminalizatzeko asmoz egin delako, baizik eta Novorossijako Herri Errepubliken Batasuna politikoki kriminalizatzen duelako eta hauen etsaiei bazka emateko asmoa duelako. Modu berean, atxiloketen inguruko trataera parapoliziala salatzen dugu, atxilotutakoak kriminalizatzeko Euskal Herrian oso ezagunak ditugun “kazetaritza-teknikak” erabiliz; armak eta lehergailuak zituztela asmatuz eta abar.

Bukatzeko, atxiloketa hauen izaera politikoa salatzen dugu: Espainiaren ustezko neutraltasuna apurtzen duen lehena espainiar gobernua delako; Kieveko Junta kolpistari laguntza militarra zein politikoa (Jesus Posada Espainiar Parlamentuko lehendakaria Ukrainan egon zen Maidan kolpearen urteurrena ospatzen) emanaz eta hainbat espainiar hiritar Juntaren peko batailoi nazietan (Azov esaterako) borrokatzea lagaz. Atxiloketa hauek, hilabete honetan PPk eta PSOEk sinatutako “Itun Antiterrorista” justifikatzeko eta honen bidez neurri errepresibo hau sendotzeko ariketa politiko nazkagarri bat dela salatzen dugu.

donbass-eh1

—————————-

Ayer, a las 17:30 de la tarde, el periódico europeísta-atlantista “El País” de Madrid publicó un reportaje sobre los combatientes voluntarios del Donbass que fueron detenidos ayer viernes 27 de febrero. El título era el siguiente, entrecomillado: “Combatíamos comunistas y nazis juntos”. El título iba entrecomillado para dar a entender que son declaraciones literales.

Pero si ponemos un poco de atención y empleamos el sentido crítico, las manipulaciones saltan a la vista. SI nos fijamos bien, en ningún momento aparece cuándo y cómo se obtuvieron esas declaraciones; no aparecen ni locativos (“al salir de la detención”, “delante del juez”), ni ningún determinante cronológico (“hoy”, “a la tarde”).

De hecho, es imposible que estas declaraciones se efectuasen hoy. La noticia de El País es subida ayes a las 17:30, esto es a la tarde (por tanto, si tenemos en cuenta lo que se puede tardar en recoger las declaraciones, redactar la noticia y subirla a la web; los combatientes debería de haber quedado libres a las 16:30). Y las noticias sobre su puesta en libertad han comenzado a correr por el anochecer o la noche. Cogeremos como muestra otros dos periódicos de Madrid: el periódico ABC recoge la noticia a las 22:54 y el periódico online El Diario a las 21:51. Ninguno de los dos recoge ninguna declaración de los arrestados. Es más la agencia de noticias rusa Sputnik también recoge la liberación de los combatientes, e incluso cita al portavoz del Comité de Apoyo a la Ucrania Antifascista de Madrid, Ramiro Gómez. Según dice Gómez, dichos combatientes quedaron libres “a la noche”. Por tanto es imposible que a las 17:30 hiciesen declaraciones a ningún periódico. Por tanto queda claro que lo citado por El País son declaraciones manipuladas o inventadas, pero no efectuadas ayer como sugiere la noticia.

La noticia de El País trae algunos datos personales sobre los detenidos, como su lugar de residencia, cómo se unieron a la lucha y dice que alguno de ellos fue “detenido”. Pero se da un dato extraño: se atribuye a “alguno de ellos” la militancia en el partido Reconstrucción Comunista. Muy extraño, teniendo en cuenta que este partido no ha destacado por su postura pro-Novorossiya. Este partido ha definido ese conflicto como “choque entre dos imperialismos”, por ejemplo en este comunicado.

Todavía no hemos deducido de donde han sacado las declaraciones, pero seguramente los hayan cogido de las entrevistas que dos periodistas vascos, Lur Gil e Ibai Trebiño realizaron para los medios vascos ARGIA y BERRIA (uno de ellos traducido al castellano por el portal Slavyangrad). En esos reportajes Gil y Trebiño entrevistaron a los voluntarios españoles, y estos hablaron sobre su ideología comunista, pero también sobre la diversidad ideológica de los voluntarios y las contradicciones que ese factor creaba. Aun así, en ningún momento se mencionaba allí a “nazis” o a “luchar junto a nazis”. Sí en cambio a “nacionalistas” o “ultranacionalistas”, pero no “nazis”. Es más la frase “estamos así para luchar contra el fascismo” se repite más de una vez, e incluso un voluntario español llega a sugerir que “quienes no estén de acuerdo (…) quizá deban cambiar de bando”. La frase extraña citada por el país “luchamos para liberar a Rusia del invasor ucranio” tampoco aparece por ningún lado.

Por tanto eso de “combatíamos comunistas y nazis juntos” es pura invención. Los voluntarios comunistas españoles no han luchado junto a los voluntarios nazis o fascistas rusos que puedan estar luchando por Novorossiya.

Por tanto, desde el Comité de Solidaridad Euskal Herria-Donbass denunciamos esta manipulación hecha con intención de criminalizar no sólo a los detenidos, sino también de criminalizar políticamente a la Unión de Repúblicas Populares de Novorossiya, así como para dar cancha a sus enemigos. Así mismo, denunciamos el tratamiento parapolicial en torno a las detenciones, que utiliza “técnicas periodísticas” sobradamente conocidas por los vascos; inventándose armas, explosiones y etcétera.

Para finalizar, denunciamos el carácter político de estas detenciones: puesto que el primero en violar la supuesta neutralidad de España es el mismo gobierno español que da ayuda tanto militar como política a la Junta golpista de Kiev (el presidente del Congreso Jesús Posada estuvo en ucrania celebrando el aniversario del golpe del Maidan), y además de eso facilita que ciudadanos españoles luchen en batallones neonazis (“Azov” por ejemplo) bajo autoridad de la Junta. Denunciamos que detenciones son un acto político nauseabundo para relanzar el “Pacto Antiterrorista” firmado por PP y PSOE este mes, y para justificar medidas represivas venideras.

donbass-eh1

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s