Martxoak 6, Ostirala KONTZENTRAZIOAK Bilbon eta Donostian

Donbassekiko elkartasuna kriminalizatu nahian dabiltza
INTERNAZIONALISMOA EZ DA DELITUA!

KONTZENTRAZIOAK:
MARTXOAK 6, Ostirala, 19:00tan
DONOSTIAN – Boulevardean
BILBON – Arriagan

kartelabilbodonosti

Duela astebete, otsailaren 27an, ostiralez, Espainiar Poliziak zortzi boluntario antifaxista atxilotu zituen, Donbassen borrokatzeaz, Espainiaren neutraltasuna konprometitzea,  Espainiaren interesen aurka aritzea, armak eta lehergailuak legez kanpo izatea eta terrorismoa  egotzita. Zortziok egun bereko gauean aske geratu baziren ere, egunkarien aldetik  kriminalizazio basatia sufritu behar izan zuten.

Komunikabideek, iturri polizialak akritikoki errepikatuz, borrokalari hauek kriminalizatu dituzte, ero batzuk bezala aurkeztuz, “Putinen alde” borrokatzera joan direla esanez, euren eta errusiar funtzionarioen arteko loturak asmatuz edo naziekin batera borrokatu dutela asmatuz. Ez dute egia erdi esan ere.

Atxilotutako zortzi boluntarioak ez dira odolez egarri dauden psikopatak, ez terroristak ez mertzenarioak. Bonbardaketa astunak jasaten eta oinarrizko eskubideak (politikoak, hizkuntzazkoak, autodeterminazio arlokoak eta baita ere kotizatutako pentsioak kobratzeko eskubidea) urratuta dituen herri batan alde borrokatzera joan dira, trukean mesederik eskatu gabe, internazionalismo ikasgai bat emanez eta langile klaseari, dagoen tokian dagoela eta, amankomunak zaizkion baloreak defendatzera.

Atxiloketa hauen atzean helburu politikoak daudela argi dago. Alde batetik Novorossijarekiko  elkartasuna, politikoa zein fisikoa kriminalizatu nahi dute. Beste alde batetik PPk eta PSOEk sinatutako itun antiterrorista justifikatu nahi dute. Espainiaren neutraltasuna aipatu izan dute atxiloketarako arrazoi gisa, baina non dago neutraltasun hori Junta kolpistaren alde, bereziki “Azov” Batailoi neonazian ari diren espainiar hiritarrak atxilotzen ez dituztenean? Zer gertatzen da Espainiak Ukrainako Gobernuari “laguntza ez letala” bidaltzen dionean? Zer gertatzen da Espainiako goi-ordezkariak Ukrainako Juntako politikariei zilegitasuna ematen dietenean edo Maidango Estatu-kolpea ospatzera joaten direnean?

Guk argi dugu ez gaituztela kikilduko. Novorossijari elkartasun internazionalista erakusten jarraituko dugu, herri novorossijarraren kausaren zuzentasunean sinesten dugulako, giza eskubideen alde gaudelako, herrien autodeterminazioaren alde eta faxismoaren kontra gaudelako.

EZ DIRA PASAKO!

donbass-ehtx

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s