Britainia Handiak Kievi 1,3 milioi dolar emango dizkio munizio militarrean.

Militares ucranianos

© AP Photo/ Jevgeni Maloletka

Erresuma Batuak, defentsa Ministerioak iragarri duenez, Ukrainako Armadari 850.000 libera esterlina (1,3 milioi dolar inguru) armetan eta munizioetan emateko erabakia hartu du.
Miembro de las fuerzas armadas de Ucrania

© REUTERS/ Valentin Ogirenko

Aurretik, Michael Fallon Britainiar Defentsa Ministerioak, Kieventzako arma horniketak Donbasseko gatazka areagotzea ekar lezakeela esan zuen.

Baina gaur argitaratutako komunikatuak “ematea aurreikusten den material ez hilkorrak Ukrainar Armadan bajak eragoztea eta (gatazka-gunean) egoera hobetzen lagunduko duela” dio.
850.000 liberatako laguntza horrek garraioaren kostua eta bestelako zeharkako gastuak ere barnebiltzen dituela ere badio.
Dokumentuaren arabera, Londresek Kievi 2.000 kasko, gauez ikusteko 150 puntero, 200 GPS aparailu, babes berezidun 220 notebook eta lehen laguntzetarako mila botikin bidaliko dizkio.
Horrezgain, 75 britainiar insstruktore Ukrainara joango dira hango militarrak entrenatzera.

Lehendik, AEBtako 10 senatarik, John McCainek barne, ukraianar agintariei armak bidaltzeko ekimena bultzatu zuten.

AEB jada badabil Ukrainari laguntza militarra bidaltzen, betiere izaera ez hizkorreko laguntza dela azpimarratzen badu ere.

Moskuk dagoeneko ohartarazi du Ukraina armatzeko lanen aurka, gatazkaren okertze bat ekar dezakeela esanez.

Europar politikari gehienak Kievi armak bidaltzearen aurka azaldu dira.

Adibidez, Alemaniako kanpo Arazeotarako Ministro Frank-Walter Steinmeierrek plan hau kontraeraginkorra eta arriskutsua zela esan zuen, eta Italiako Defentsa Ministro Roberta Pinottik antzeko iritzi bat eman zuen.

Ukrainar agintariek, 2014ko apirilean Kieveko botere-aldaketa bortitzaren kontra protestan ari zen Donbassen kontrako operazio berezi bat hasi zuten; gatazka dela eta 6.000 zibil baino gehiago hildira eta eskualde hartako azpiegiturak suntsituta geratu dira.

Sputnik News erdaraz

 

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s