Errusiar poliziak ukrainar diputatu bat atxilotu du Nemtsoven omenezko manifestazioan

Aleksandr Gontxarenkoren arabera, Nemtsoven argazkia eta “Heroiak ez dira hiltzen” esaldia zeraman esaldi bat jantzita zeramalako atxilotu zuten.
MOSKU, Martxoaren 1-Poliziak gaur Aleksandr Gontxarenko ukrainar diputatua atxilotu du joan den ostiralean errusiar hiriburuaren erdialdean eraila izan zen Boris Nemtsov oposizio liberaleko buruzagiaren aldeko manifestazio batean parte hartzen ari zenean.
Policía rusa detiene a diputado ucraniano en marcha en memoria de Nemtsov

Nemtsoven aldeko manifestazioaren irudi bat. Argazkia: Reuters

Ukrainar legegilearen atxiloketa Barne Ministeritzaren prentsa-bulegoak beretsi zuen, xehetasun gehiagorik eman gabe.
34 urtetako Gontxarenko ukrainar lehendakari Petro Poroxenkoren Blokeko legebiltzar-taldeko kidea da.
“Nik ez neraman ez pankartarik ez banderarik: kamiseta honengatik atxilotu ninduten” idatzi zuen diputatuak Facebooken, non manifestazioan agertzen zen irudi bat era argitaratu zuen, irudian ukraineraz “heroiak ez dira hiltzen” esaldia idatzita zeraman kamiseta zuri batekin agertzen zelarik.
Lelo hori 2014an Viktor Janukovitx lehendakaria uzkailtzea lortu zuen Kieveko matxinadak bere egin zuen lehen biktima zibilak gertatu eta gero.
Interfax agentziak aipatzen dituen iturrien arabera, Gontxarenkoren atxiloketa maiatzaren 2an Odessan gertatutakoarekin harremanetan egon daiteke, egun horretan Sindikatuen Etxearen barruan berrogeitahamar bat manifestari errusiarzale kiskalita hil ziren.
emol.com

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s