Banderisten krimenak Bielorrusian

Jatorrizko bertsioa errusieraz: Antimaidan Bielorrusia (Antimaidan.by)

Euskararako itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea

2014ko azaroaren 24

Gaur egun Ukrainan gertatzen ari denak Bielorrusian arreta handia puzten du. Eta ez soilik antzekotasun geopolitiko eta historikoak aurki daitezkeelako. Bielorrusiar partisanoen oroimen historikoan bizirik daude alemaniar unitate eta erregimentu faxistak laguntzeko Bielorrusian hedatu izan ziren talde armatu banderistek bielorrusiar herriaren aurka eginiko krimenak.

Kieven erdialdean ateratzen dituzten Banderaren eta Xukhevitxen argazkiek Bielorrusiako beterano zaharrei Aberri Guda Handian zehar eta hau bukatzerakoan birgogoratzen die. NBEn Ukrainaren ordezkari ofizial denak sobietarrek Nurembegeko Epaitegian ukrainar nazionalisten krimenei buruz aurkeztutakoak manipulatuak direla esanez UPAko hiltzaile eta bortxatzaileak babesten dituenean, aztoratu besterik ezin dira egin.

Bandera, Kieveko Maidanaren bandera

Banderistek bielorrusiar lurrean utzitako odol-arrastoak oraindik jendearen oroimena astintzen du, eta kolaboratzaileak eta gaurko zuritzaileak deitoratzera eramaten du.

Ukrainar Armada Matxinatua deitutakoa 1942ko urriaren 14an sortu zen. UPAren buru Xukhevitx izan zen, Alemania naziak gizalegearen bi dominez saritu zuena. Naziek UPA Bielorrusiako benetako gerrilla masa-mugimendu nazionalari kontrajarri zioten. Horretarako, Ukrainan sortutako UPAz gain, Armada Gorriko preso ukrainarrez osatutako borroka-unitateak ere sortu zituzten, UPAko ordezkariek hauen entrenatu zituztelako. Are gehiago, nazien administrazioak babestutako mezulari ukrainarren iharduera hau UPA sortu aurretik hasi zen, 1941ean.

Emaitza bezala, ukrainar polizia-auxiliarraren batailoiak sortu ziren, zuzenean Ukrainan sortutako 8 batailoiak barne (101, 102, 109, 115, 118, 136, 137 eta 201). Geroago, Bielorrusiara banderistez osatutako beste dibisio batzuk lekualdatu zituzten.

Armatuak eta “lanerako” prest

Bielorrusiar polizia, bueltan zetorkionari beldur zela eta, kontraintsurgentzia-operazioak gidatzeko nagi ageri zenez, naziek “eginkizun” hauek batailoi banderista kanpotarren esku jarri zituzten. Hauek okupatzaileek esperotakoa sobera bete zuten: inolako bereizketarik egin gabe eta errukirik erakutsi gabe erre eta hil zuten. Bielorrusiako lurrean torturatutakoen eta bizirik erretakoen gorputzezko mendi osoak utziz.

Hoberen ezagututako krimenik gorrotagarrienetako bat, 118 batailoiak 1943ko martxoren 22an Khatin herria alemaniarrekin batera suntsitu zuenekoa izan zen. Herrixka harririk utzi gabe arte erre zuten. Eraikinekin batera, 149 zibil fusilatu edo bizirik lurperatu zituzten. Horietako erdiak haurrak ziren, eta beste erdia emakumeak eta nagusiak. Khatin orain toki ezaguna da, erretako herrixkan oroimen-konplexu bat dagoelako.

“Lana” eginda

Bandera eta Xukhevitxen jarraitzaile modernoek hauen eta Khatinen burutako krimenen arteko distantzia jartzen saiatzen dira, 118 batailoiko ukrainar nazionalistak “Armada Gorriko errekrutak” zirela esanez. Baina zigor-batailoi hauen “sinadura” sadikoa nahiko ezaguna da. Xukhevitxen militanteek eta bestelako indar banderistek, Bielorrusian, frogatutako beste sarraski batzuk burutu zituzten, Khatinekoa bezain ezagunak ez badira ere. Batez ere 201 batailoiko 1 zenturia nabarmendu zen, gaur egun Ukrainako heroia den UPAko komandante Xukhevitxek eratua (“titulu” hori Ukrainako lehendakari Juxtxenkok eman zion, eta gaurko Ukrainako zein Maidaneko buruak ados daude erabaki horrekin). 201 Schutzmannschaft (segurtasun-polizia) batailoiko kideek odolez bustitako oroimen-arrastoa utzi dute, naziak Vitebsk Eskualdeko “Zingira Sukarra”, Brest eskualdeko “Triangelua” eta Minsk eta Vitebsk eskualdeetako “Cottbus” kontraintsurgentzia operazioetan gogo biziz lagunduz.

“Zingira Sukarra” operazioa, Domzharitskoie zingiraren inguruan abuztuaren 25etik irailaren 20ra burutu zuten naziek banderisten laguntzaz, “Roman” (Commander RA Diakov komandanteak gidatua) partisanoen unitatea garaitzeko asmoz. Baian gerrilla tematiak kontraeraso gogorrak jo zituzten eta jazarpena saihestea lortu zuten. Eta operazioaren bigarren fasea alemaniarrentzat eta banderistentzat porrota izan den. “Mendekua” (VT Voronianski komandanteak gidatua) eta “Borroka” (SN Dolganov komandanteak gidatua) garaitzeko suposatua zen, zeintzuek Vilija eta Ilija arteko zonaldean defentsa mantentzen ari ziren. Ez soilik partisanoek, baizik eta Pedany-Mstizh barrutiko populazio zibilaren gehiengoak ere inguratzeari iskin egin zion.

Orduan, nazien porrotek amorraturik, banderistek defentsarik gabeko populazio zibilaren kontrako lau zigor-operazio burutu zituen. Defentsarik gabeko jendearen kontra hobeto borrokatu zuten. Emaitza bezala 10.000 pertsona baino gehiago hil edo bizirik erre zituzten, eta 1.200 baino gehiago Alemaniara deportatu. Bobrovitxi Vigostxi herrian 707 pertsona hil zituzten. 1942ko irailaren 10ean zigor-batailoiek 37 etxe suntsitu eta 135 pertsona hil zituzten Zatistxe herrian. Irailaren 15ean 217 herritar hil zituzten Viada herrian eta herria bera erre zuten. Ondoko Tupitxitsi herrian 143 pertsona hil zituzten eta euren etxeak erre. Khatinekin gerta bezala, Tupitxitsi, historiagileen arabera 1552 urtetik existitzen zena, Bielorrusiako mapatik desagertu zen.

Hau ere zigor-batailoien eskulana izan zen.

Brest eskualdeko “Triangelua” operazioan zehar, 1942ko irailaren 11an Zhabinka barrutiko Dremlevo herriko biztanleak, Jon Batailatzailea Deunaren eguna ospatzeko elkartu ziren, historiagileen arabera, 1561tik ospatzen zuten eguna zen hau. Ofizialki, okupatzaileek erlijio-errituak debekatu ez zituzten arren, ospakizun egunean zigor-batailoiek herria suntsitu zuten, herritar asko kalean erailez eta bete asko bizirik errez. 190 bielorrusiar hil zituzten.

“Triangelu” operazioak 17 egun iraun zituen. Borisovka herrian 206 pertsona hil zituzten eta 225 etxe erre. Leplevka heerrian munstro hauek 54 ume eta euren totoreak, Domatxiovski umezurztegiko langileak hil zituzten. Antzeko basakeriak burutu zituzten Kamenka (152 eraildako), Bork (705 eraildako, 372 emakume eta 130 ume barne), Zelenaia Buda (28 eraildako) eta Zabolote (289 eraildako) herrietan. Guzti hauetan, zigor-batailoien buru ukrainar nazionalistak ageri ziren.

“Cottbus” operazioa 1943ko ekainaren 20an hasi zen. Besteen artean; polizia-auxiliarraren 15, 102, 118 eta 237 batailoiek hartu zuten parte. Operazio hau Minsk eta Vitebskeko eskualdeetan burutu zen tankeen, aire-indarren eta artilleriaren laguntza aktiboarekin. Inguratu, ez zituzten soilik partisanoen taldeak inguratu, zibilak eta umeak baita. Gerrillariak sarrerarikgabeko basoetan eta zingiretan gordetzera behartuak izan ziren, eta eurekin batera, zibilak. Gosete ikaragarria hasi zen. Operazioaren emaitza bezala, “Cottbus” operazioak 10.000 pertsona hil zituen.

Andrii Xeptitski metropolitarrari (1) idatzitako gutun batean, gaur Maidanaren idolo den Xukhevitxek batere lotsarik gabe, honela deskribatzen zizkion 1942ko udako bere “lanak”: “Eszelentzia santua. Oso ondo ari gara, alemaniarrak oso pozik daude guren lanarekin”. “Lan” hori, heriotza eta tortura izan zen, umeak, emakumeak eta agure-atsoak erailtzea. Ez da kasualitatez, SSko oficial Bach-Zelewskik, geroago Nurembergeko Epaitegian testifikatu behar izan zuenak, bere zigor-batailoien artean onentzat zuen. Bere argazkiak orain Kieven erdian dauden Xhukhevitxek bi domina irabazi zituen “lan militarrean eraginkortasuna erakusteagatik”.

Baina partisanoekin topo eginez gero, Shutzmann taldeak ez ziren hain ondo ateratzen. Vitebsk eskualdeko Lepel herrian borroka handi bat eman ostean, banderistek ihes egin zuten, zonaldea partisanoez blai utziz.

Bide batez esan dezagun, UPA, OUNen (Ukrainar Nazionalisten Erakundearen) oinordeko zuzena izan zen, zeinaren kideek erakunde berriarekin bizkarrezurra osatu zuten. Bielorrusiako lurraldean, OUNen kideak, kanpotik aktiboki babestuak, euren ekintzak 1939an,Mendebaldeko Bielorrusia eta Mendebaldeko Ukraina SESBekin batzean hasi zuten. Naziek Bielorrusiako hegoaldea Reichskommissariat Ukraine administrazio-unitatera batu zuten. Beraz, eskualde hau eta Bresteko eskualdeo UPAren eraso bortitzen menpe geratu ziren. OUNeko buru Bandera eta Melniken aktibistek, Himmlerren babesaz sortutako SS “Halitxina” Dibisioarekin bat aritu ziren.

Ukraineraz idatzitako poster honek “Boltxebismoaren kontrako borrokara” –egia esan, agure-atsoak, emakumeak eta umeak hiltzera- deitzen du. Nazien SESBen kontrako inbasioaren data: 1941ko ekainaren 22 ere azaltzen da.

1942ko udan, ukrainar nazionalistez osatutako SSren hurrengo batailoia Brestera iritsi zen. Garai honetarako judutar ia guztiak hilak ziren, beraz, poloniarren, erresistentzia-kideen eta “ordena” faxista “berriarekin” nolabaiteko desadostasuna, txikiena bazen ere, erakutsi zuten edo partisanoekin harremana izateaz susmagarri ziren bielorrusiarren exekuzio masiboak hazi ziren.

Bielorrusiako Bresteko eskualdeko Kobrin barrutiko Lelikova herria, Bielorrusia eta Ukrainaren arteko mugatik kilometro gutxitara dago. Bielorrusiar polesiarrak (Polesiako biztanleak, Bielorrusiako hegoaldeko eskualdea), hizkuntzaz eta ohiturez ukrainarren antzekoak zirenez, bielorrusiar-ukrainar muga OUNen eta UPAren jomuga bilakatu zen. Polesiarrek, gainontzeko bielorrusiarren antzera, partisanoen aldeko jarrera erakutsi zuten gehiengo handi batean. Polesian, ukrainar nazionalisten taldeek “Ukrainaren aldeko borrokarako” aliatuak topatzea espero zuten, baina gerrillaren erresistentziarekin egin zuten topo.

OUNek eta UPAk, orduan, polesiarrekiko, gainontzeko bielorrusiarrekiko erakutsi zuten trataera izan zuten. Armada Gorriko unitateak Mendebalderantz, atera egiten ari ziren naziak garaituz, egiten hadi zirelarik, tropa banderistek bielorrusiar herrixketako populazioarengan aurka itzelezko izua zabaldu zuten. Lelikovan, 2006an “Sovietskaia Belorussia” egunkariko kazetariak bertako populazioaren artean galdeketa bat egin zuten Kieven Banderaren OUN-UPAko kideak Ukrainako “heroi” izendatzeko erabakia argitaratu bezain pronto. Hona erantzun batzuk: “banderistek gu akatu gintuzten. Zergatik dira heroiak? Zergatik askatzaileak?” izan zen Lelikovako Herri Elkarteko lehendakari Piotr Xepetiuken erantzuna. Bere emazte Anastasijak bere hitzak berretsi zituen: “Oso ondo gogoratzen dut ume bat nintzenean, nire aitak eta beste herritarrek banderisten hurrengo erasoei nola aurre egin eztabaidatzen zutela”. Bere osaba Ivan Xepetiukek (Polesian askotan ematen da herri batean biztanle denek abizen bera izatea), banderistek bere aita, Ivan Xepetiuk baita, eta Jevgenija Gogniuk nola hil zituzten. Gudan zehar partisanoentzako gatza ekoizten ari zen. Eta Nikolai Korzhek 19145ko apirilaren 24a gogoratzen du: Gu, ume txikiak ginelarik, pataten biltegian ezkutatu ginen. Banderistek ikusi egin gintuzten eta granada bat bota zuten. 14 urte zituen Mitiak, urtebete zuen Jakov besoetan zuela, beranduegi atera zen zulotik. Hil egin zen”.

Lelikovan gertatutako gauza bera gertatu zen Polesia osoko beste herrietan, Divinski barrutian adibidez. Bielorrusiar askok halako sarraskien eta torturen hain beldur izan ziren, ezen 1950ko hamarkadaren erdialdean OUN-UPA guztiz garaitua izan zen arte ez zituztela onartzen bielorrusiar herrixketatik (Dvorko, Jermak, Konopelko, Artiomtxuk, Justxika, Savtxuk eta abar) kilometro gutxitara zegoen ukrainar herrixketatik etorritako etorkinik. 1944 eta 1946 arteko tartean soilik, UPAk Bielorrusian 2384 eraso terrorista egin zituen, 1.0112 pertsona erailez. Horietako 50 soilik ziren NKVDko kideak, 8 Armada Gorriko ofizialak eta beste 28 soldaduak. 1945an Bielorrusiako muga-eskualdean hildako pertsonetatik 298 emakumeak, agure-atsoak edo umeak izan ziren.

Khatin. Erretako bielorrusiar herrixken oroimen-konplexu amankomuna

Baina gauza batzuen aurrean ezin dugu itsuarena egin. Ematen du biztanleriaren laurden bat (datu batzuen arabera heren bat) galdu zuen Bielorrusian, Banderaren sloganen pe aritu zizan den Maidan mugimenduak boterea hartzea urduritasunez eta beldurrez ikustea zen esperotakoa. Baina belaunaldi gazteek, gudari buruz ezer ere ez dakitenek, UPAko gaizkile eta sasikume odoltsuak “Ukrainaren askatasunaren alde borrokatu zuten heroiak” direla dioten leiendak gero eta gehiago sinesten dituzte. Eta duela gutxi, Bielorrusiako Estatu telebistako Tengiz Dumbadze kazetari georgiarrak, Hego Osetia eta Abkhazia ez aintzatestearen aldeko agintarien postura babestuz karrera egin duenak, “Ukrainar askorentzat Bandera eta Xukhevitx heroiak direla ulertu eta are onartu” egin behar dela esan digu.

Pena bat zatekeen irakaskuntza hauek norbaiti ezer erakutsi ez izana. UPAko militanteek Bielorrusian utzitako odol-arrasto ezabaezinaren aurrean itsuarena egiten duena, patu berdina sufritzeko arriskuan dago.

Oharrak:

(1) Metropolitarra, Ukrainar Eliza Greko-Katolikoko kargu gorena da. Erlijio hori Ukrainako Halitxina eskualdean jarraitzaile gehien dituena da. Eliza hori 1595ean sortu zen, errito ortodoxoa mantentzen du, baina Erromako hierarkia katolikoari men eginez.

Антимайдан - Беларусь

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s