Nire aitaren etxea defendituko dut (Andoni Lubaki)

Andoni Lubaki

Kivksy district neighbors are returning home

“Ez da bakea iritsi baina zer beste egin nezake!” esan dit Sergeik. Bonbardaketa batean ukraniar armadak etxea suntsitu zion. Bizi osoa auzo berdinean igaro omen du. “Beste etxe batean jaio eta ezkondu ondoren hemen bizi izan naiz. Gerra hasi eta ospa egin nuen emaztea eta hiru semealabekin”. Bere poltsikoko diruarekin enbor batzuk erosi ditu teilatua konpontzen hasteko. Etxe bereko bizilagunak ere konponketa lanetan dabiltza. Sasoiko dauden gazteak adreilu eta egurrak igotzen dituzte. Zahartxogo daudenak teilatua garbitu ondoren pixkanaka horma berriak eraikitzen dihardute. “Ama orain dela bost urte hil zitzaidan eta hilerrian dago lurperatuta. Bertara ere bonbak jaurti dituzte ukrainarrek. Ez dakit zergatik ondo. Hildakoak berriro hil nahi dituztela dio” dio parrezka. Noizbehinka aita bizi zeneko etxera doa. Ez omen du kalterik jasan baina lapur asko dabiltza inguruan miliziano boluntarioek esan didatenez. “Ezer lapur ez dezaten egunero pasatzen naiz bertatik. Nire etxea apurtuta dago baina aitarenak diren gauza baliotsuak, argazki zaharrak, II. gerrate mundialeko oroigarriak, eta abar lapurrengandik defendatu behar ditugu orain”.

argia

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s