Poklonskaia, Krimeako fiskala: “Nahiago kartzelan faxistentzat lan egiten baino”

2015ko martxoaren 15

Ingelerazko bertsioa: Russia Today

Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea

Natalija Poklonskaia, Krimeako Fiskal Nagusia (RIA Novosti / Konstantin Mihaltxevski)

Errusiako Krimeako Errepublikako fiskal nagusiak esan duenez, ukrainar legearen betearazleek postua onartuz gero kartzelan sartzeaz eta hiltzeaz mehatxatu zuten, baina halere, ez zuten beldurtu.

Ukrainako Fiskal Nagusiaren Bulegoko agenteek hots eta mehatxu egin zidaten, preso egingo nindutela, hil egingo nindutela, laurdenka zatituko nindutela esan zidaten” esan zion Natalija Poklonskaiak TASS agentziari kargua urtea bete baino lehen emandako elkarrizketa batean. Krimeako Errepublikako Ganbara Gorenak 2014ko martxoaren 11an izendatu zuen Poklonskaia postu horretarako.

Argi eta garbi san zidaten Krimeako Fiskalaren Bulegoa uzten banuen, momentu horretan nire borondatezko ekintza gisa hartzen bazuten, ez zutela aurrekoa kontutan hartuko. Esan zidatenez kamioi bat jada bidean zegoen eliteko talde batekin ni atxilotu eta kartzelan sartzeko” esan zein kazetariei.

Faxistentzat lan egin baino kartzela nahiago nuela erantzun nien”.

Poklonskaiak bere izendapenari buruzko orain arte ezagutu gabeko xehetasun batzuk ere eman dizkigu, adibidez bera kargurako proposatzea duela egun batzuk soilik ezagutzen zuen Krimeako orduko lehen ministro Sergei Aksionovengandik etorri zela esan zuen. Lehenbizi Krimeako Legebiltzarrak beste hautagai bat proposatu zuen, baina gizon horrek azken momentuak eskaintzari uko egin zion.

Aksionovek berari goi-fiskal kargua onartzea beharrezkoa zela esan zionean, berak herriarentzat eskatutakoa egiteko prest zegoela, fiskal goren izan edo erreferendumerako bozkapaperak prestatu, erantzun ziola esan du.

Ez dut beldurrik, banekien erantzukizun handia hartzen nuela, beraz beldur denak zokora botatzea erabaki nuen –agian gero berriz hartuko ditut. Lana bete, eta beldurtu behar badut. Gero beldurtzea erabaki nuen. Herria mobilizatzeko eta kausa zuzena jarraitzen ari ginela erakusteko lan handia geneukan” esan du Poklonskaiak.

33 urtetako lege beterazleak Krimeako Fiskaltzako buruaren postua Errusiako Fiskal Goren Juri Txaikak erakunde hori sortzeko agindu zuen egun berean hartu zuen. 2014ko maiatzaren 7an postuan inbestitua izan zen.

Poklonskaiak eginiko lehen hitzaldiaren bideoa oso ezaguna egin zen, milioika ikustaldi zian zituen, fiskalaren itxura gazteak hortan lagundu bait zuten. Gutxira, Poklonskaia Interneteko idolo bat bilakatu zen, batez ere Japonian, non “Prosecutie” goitizena jarri dioten bere zale diren “Nataliaite” delakoek

Hala ere, bereganako atentzio hori desatsegin duela esan du.

Legegile bat nahiz, ez Pokemon bat edo halako beste ezer” dio bere sareko popularitatearen gainean.

Iazko abenduan, errusiar prentsak Krimeako poliziak Poklonskaia kargutik kentzeko konplot bat zapuztu zuela ekarri zuen.

Duela hilabete batzuk, gure gudariek lehergailuz beteriko poltsa bat topatu zuten… Krimeako Fiskalaren Bulegoan, eta azaroan, postaz, fiskalari zuzendutako lehergailu batez betetako eskutitz bat aurkitu genuen” esan zion orduan Rossiiskaia Gazeta egunkariari Sergei Turtxanenko Herri Miliziaren komandanteak.

RT logo

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s