Euromaidan eta urtebetera, Ukraina puskatzeko ertzean dago

Ingelerazko jatorrizko bertsioa: Nile Bowie (News Network and Broadcast Collective)

Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea

Nile Bowie Malasian bizi den analista politiko bat da, hainbat argitalpen atera dituena, Bere jakituria eremu anitzetan hedatzen da, batez ere asiar politika eta geopolitikarekiko, “New Eastern Outlook” aldizkariko kolaborazioak lekuko.

Nile Bowie (NEO): Urtebete da manifestariak Kieveko Independentzia Enparantzan Viktor Janukovitx lehendakaria kargutik kentzeko eskatuz batu zirenetik. Mugimendu hau bai liberal europarzaleek zein eskuineko talde kuasi-faxistek osatzen bazuten ere, nazioarteko komunikabide gehienek Maidango gertakariak azkeneko hauek iluntzen zituzten modu batean aurkeztu zituzten.

Txostenek intelligentsia eta aktibista mendebalzaleek herrialdea trumilka uzten ari direla ohartarazten dutelarik, Ukrainako egoera ezin da guztiz ulertu paramilitar kuasi-faxisten eta euren sektore pribatuko finantzarien papera guztiz apreziatzen ez badugu; orain Kieveko buruzagitzen eta Ukrainako kima politikoan eragin itzela baitute.

Ukrainako krisia batez ere Mendebaldean gehiengo diren Brusselarekin loturak estutu nahi dituzten eta Ekialdean gehiengo diren autonomia, independentzia edo Errusiar Federazioarekin batzea nahi duten arteko barne gatazka bat bada ere, gatazkaren internalizazioak atzera-itzulirik gabeko eskalada batetara eraman dezake.

Estoniako mugako Narva hirian oraintsu NATOk egin dituen ariketetan, Errusiaren mugatik 300 metrotara ekipamendu militarra AEBko banderapean desfilatzen ikusi dugu, Moskuren kontra-ariketak aurreikusiz eta neurri geroz eta probokatzaileagoak hartuko direla adieraziz. Washingtoneko fakzio neokontserbakorra Obamaren administrazioaren oinarri den artean, Errusiaren eta NATOren arteko Guda Hotz antzeko baten izoztea gero eta posibleagoa da.

Finantza-krisia, larritzen

Ukrainar ekonomia zurbiltzen eta porrotera gerturatzen ari da. Tanpon nazionala, hrivnia, azken 12 hilabeteetan, %68 debaluatu da. Kievetik datozen txostenek kapital ihesa mugatzeko kapitalaren gaineko kontrola gogortu duen Banketxe Zentralaren eta kontrol neurri horien kontrako Ukrainar Lehen Ministro Arseni Jatseniuken arteko desadostasunak areagotzean ari direla diote.

Banketxe Zentralak, Jatseniuken ordenak jarraituz, kapitalaren mugimenduen gaineko murrizketak arindu zituen, horrela hrivniaren goitik beherako erorketa probokatuz eta hau, Bloombergen arabera, munduko txanponik ahulena bilakatuz. Ukrainar bonoak, Bloombergen Merkatu Gorakorretako Bono Subiranoen Indizearen arabera, 58 nazioen artean ahulenak dira, aurten euren balioaren %25 galdu dutelarik.

Ukraina orain hiperinflazio krisi baten atarian dago, estruktura-doitzeak eta austeritate-neurriak exijitzen dituzten NDFren maileguek soilik zutik mantentzen dutelarik. BPG iaz %6,5 jaitsi zen, langabezia 2014rekiko %9,3 igo zelarik. Gutxieneko soldatak minimo historikoa jo du, 43 dolarretakoa delarik, Bangladesh, Lesotho edo Txad bezalako herrien azpitik dagoelarik.

Txostenen arabera, biztanleak beldurtuta daude eta datozen ekonomi dardaraldiak igarotzeko jakiak pilatzen ari dira. Donetsk eta Luganskeko Ekialdeko eskualdeetan borroka geratu den arren, suetenak oso hauskorra ematen du. Kieveko agintari berriak, milizia separatisten eta boluntarioen batailoi kuasi-faxistek sostengatutako Gobernuaren indarren arteko borrokak berriz hasiz gero herrialde osoan lege martziala inposatzekoak dira.

Separatisten Debaltsevoko garaipena

Minsken Frantziako, Alemaniako, Ukrainako eta Errusiako lehendakarien arteko negoziazio ezin luzeagoen ostean iraunkorra behar zuen suetena sinatu eta egun gutxira, ukrainar armadaren eta milizia separatisten arteko talkak berriz hasi dira. Petro Poroxenko ukrainar lehendakaria eta armadaren buruzagitza, armadak Debaltsevon, Donetsk eta Luganskeko Errepublikak lotzen dituen trenbide estrategiko eta komunikazio korapiloan, porrot ikaragarria jasan eta amore eman ostean, barregarri geratu dira.

Txostenen arabera, zenbait milaka ukrainar soldadu Debaltsevon inguratuta geratu dira, Kievek setiatutako hiria hornitzeko kanal bakarrari eutsi nahi izan dioten bitartean. Bi aldeetan baja anitz egon dira, separatisten buruzagitzak Debaltsevon suetena indarrean ez zegoela esan zuenetik. Donetskeko Errepublika auto-aldarrikatutako buru Aleksandr Zakhartxenkok Debaltsevon inguratutako ukrainar soldaduei, bakean amore emanez gero, segurtasuna bermatuko ziela berretsi du hainbat aldiz, separatistentzako garaipen handi bat izan delarik.

Debaltsevoko galera separatisten garaipen militarren segida baten ondoren etorri da, Poroxenko, iritzi publikoak buruzagitza militarrarekiko duen frustrazioaren aurrean politikoki oso ahul utziz. Poroxenkoren administrazioak jada abolitua zeuden errekrutamendu militarraren neurriak berriz hartu ditu, aurreko erregimena uzkailtzea babestu zuten aktibisten haserrea piztuz; adibidez Ruslan Kotsaba kazetari ezaguna atxilotua eta traizioa dela akusatua izan da Kieven mobilizazio planak salatzearren.

Milaka pertsonek mobilizazioari txiri egin diote, Gobernuak adin militarrean dauden gizonezkoen, frontera bidaliak izan baino Errusian edo ondoko beste herrialdeetan aterpe hartzea nahiago duten barne eta atzerrirako bidaiak mugatzen dituen lege berriak prestatzen dituelarik. Deialdiari baiezkoa eman diotenak euren zerbitzua betebehar patriotiko gisa ikusten dute, nahiz eta porrot militarren segidak eta krisi politiko, ekonomiko eta segurtasunezkoak armadaren morala erabat mindu.

Gainera, Poroxenko boluntarioen batailoi ultranazionalisten presiopean dago, hauek batailoi anitz finantzatzen dituzten finantza-gizon aberatsen zerbitzuko talde paramilitar pribatu gisa funtzionatzen dutelarik. Boluntarioen batailoiek autonomoki operatzen dute, aginte-kate militarretik kanpo, ikuskaritzarik gabe; azken hamabi hilabeteetan armadaren esperientzia eta soldadu-kopuru falta konpentsatzeko sortuak izan direlarik. Finantzazio pribatua duten talde paramilitar hauek gatazka osoan zehar giza eskubideak askotan urratu dituzte eta gura krimen maiz egin dituzte.

Ukrainako indar gudukatzaileei buruzko 2014ko infografia

Halako batailoi gehienak ultraeskuindarrak badira ere, Azov Batailoia bezalako taldeen norabide politikoa nabarmenki nazia da. The Guardian egunkariak talde hau, Ekialdeko borrokak baretzerakoan, “ukrainar gobernuarentzako mehatxurik larriena” bihurtuko dela dio. Kievek indar handia eman die boluntarioen batailoiei matxinada separatistak zapaltzen lagun diezaioten, baina Gobernua talde paramilitarrek hartu duten autonomiarekin eta itzal politikoarekin gero eta deserosoago dagoela dioten zantzuak baditugu.

Aidar Batailioi izen txarreko kideak oraintsu, Kievek taldea desegiteko asmoa erakusterakoan, Defentsa Ministeritzaren egoitza eta lehendakariaren bulegoa indarrez hartzen saiatu dira, beste talde batzuek Poroxenkoren dimisioa eskatu dutelarik, gudako kudeaketa txarra dela eta. Egoera honetan, Poroxenkok ez luke onura politikorik aterako postura bakezale bat hartuta. EBren banderapeko bake-misio bat ekartzeko brere azken deia segurtasun faltaren irudi besterik ez da, Kievek europar segurtasun presentzia bere tropen eta anbizio politikoak dituzten beste batailoien artean ere nahiko luke eta.

Entrenatzaile militarrak eta armen trafikoa

Washingtonen eta Europaren arteko ezberdintasu nagusiak kievi arma hilkorrak ematearen aferaren inguruan azaleratu dira. Angela Merkel Alemaniako lehemn ministroa eta François Hollande Frantziako lehendakaria izan dira Bielorrusiako hiriburu Minsken burututako negoziaketan azken fasean pisua izan dutenak.

Alemania, Frantzia eta Europako beste potentziak Kievi arma hilkorrak bidaltzearen inguruan ezkor dira, horrek negoziazioak kaltetu ditzazkeelakoan, eta agian Europan borrokak areagotu eta nazioarteko beste aktoreak erakar ditzakeelakoan.

EBko negozio eliteek ere Merkeli eta Hollanderi presio handia egin diete egoera normaltze eta Washingtonek Errusiari zigorrak nasaitze aldera, merkataritza iharduera batzuk bertan behera egoteak galera ekonomikoak ekarri baititu. Europar liderrek ere ez dute uste Minskeko suetenak iraungo duenik, talka txikiak egoten jarraitu baitu, arma astunak frontetik erretiratzen ari direla egia izan arren.

Obamaren administrazioak lehenago ere ukrainar armada eta boluntario batailoi ultranazionalistak laguntzeko zientoka AEBko aholkulari militar bidaltzeko asmoa azaldu zuen. Minsken sinatutako sueten ahula puskatzeak, Obamaren administrazioari Kievi arma hilkorrak Europaren baimenaz bidaltzeko aitzakia emango lioke.

David Cameron lehen ministro britainiarrak, etxean errieta izan du Minskera agertu ez delako, eta oraintsu bere gobernuak Ukrainara pertsonal militarra aholkulari gisa bidaltzeko asmoa ageri izan du. Estatubatuar eta britainiar soldaduen presentziak, aholkulariak izan ala ez, iskanbila piztu dezake, atzerriko “erakunde armatuak” erretiratzea eskatzen duen Minskeko markoa apurtzen du eta.

Mendebaldeko aholkulari militarrak bidaltzen jarraitzea eta NATOren indarren desfile probokatzaileak Ukrainako egoera baretzea galarazteko saiakera garbiak dira. Kieven Mendebaldeko babesleek Errusiaren esku-sartzea bilatzen dute euren jarrera Moskuren jarrera agresibotzat desitxuratzean justifikatzeko.

Argi dago Errusiak bere mugetatik armen, kanpoko borrokalarien, errusiar bolondresen eta baita erakunde pribatuen mota askotako laguntzaren isuria pasatzen utzi egin duela. Egia da Moskuk borrokalari independentistak inteligentziaz, logistikaz eta politikoki babestu dituela, hauei mesede eginez.

Hala ere akatsa izango litzateke Errusiak Donbassen izan duen jarrera helburutan erasokortzat jotzea. Errusiar politikariek eta Estatu-komunikabideek independentistak “autodeefentsa indar” gisa izendatzen dituzte eta Estatuak jokatu duen papera independentistak euren lurra ukrainar erasotik defendatzeko ahalduntzea izan da.

Vladimir Putin lehendakariak behin eta berriz esan du konponbidea Ukrainaren lurralde-osotasuna aintzat hartzen duen irteera ez-militarra dela, eta independentistak Ukraina batu federalizatu batean autonomia maila handi bat onartzera bultzatu ditu. Errusia Kieveko administrazio neutral eta ez-lerrokatu batekin salerosketa-harreman egonkor bat izatean interesatua dago.

Krisi hau eta ondorio izan dituen baja guztiak saihestu ahal izango ziren Washingtonek eta Brusselak aurreko ukrainar gobernuari aukera egitera behartu egingo ez balute: ekialdea edo Mendebaldea. Maidana Ukrainaren lepoan soka jartzea izan da.

nsnbc

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s