Luganskeko Herri Errepublikako zergak, soldatak eta pentsioak edozein txanponetan ordainduko dira

dengi1_600_2

Jevgeni Maniulov Luganskeko Herri Errepublikako FIinantza Ministroak prentsaurreko batean iragarri duenez,  LHEn, soldatak eta pentsioak eskuragarri datoen txanponean ordainduko dira. Honen berri eman du “Novorossija” Berri Agentziako korrespontsalak.

Bere arabera, LHEn dibisa-anitzetako sistema izango da, bai hrivneta, errublotan, dolarretan edo eurotan ordainduko ahal izango da.

Beraz, Estatu-enplegatuei edo onura sozialen hartzekodunei LHEren gordailuetan eskuragarri dagoen txanponetan ordainduko zaie.

“Hrivna gehiago badago, hrivnetan; errubloak badaude, errublotan, dolarrak badaude, orduan dolarretan” esan zuen Maniulovek.

Ministroak onartu duenez, ordainketak egiteko 90ko hamarkadako antzeko sistema bat erabiliko da, “orduan soldaten parte bat sobietar errublotan eta beste parte bat ukrainar karbovantsetan (1) ordaintzen zelarik”.

(1): Karbovanets hitzak berez “errublo” esan  nahi du ukraineraz. Sobietar Irautlzarekin bat ofizialdu zen (ukrainera ofizialtzerakoan), Ukrainan sobietar errubloaren izen ofiziala hori bait zen. 1992ko urtarrilaren 10ean ukrainar karbovanetsa sobietar errubloarengandik banandu zen, eta errublo sobietarra guztiz 1993an desagertu zen, errusiar errubloak ordeztu zuelarik. Ukrainar karbovanetsa 1996an desagertu zen, ukrainar hrivnak ordeztu zuelarik.

Novorossia Today

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s