2500 inguru ukrainar militar askatu dituzte milizianoek dagoeneko

© Sputnik/ Sergei Averin

Martxoaren 14

2500 bat ukrainar militar dagoeneko askatu dituzte Donetsk eta Luganskeko Herri Errepublikek, Ukrainako Segurtasun Zerbitzuko (SBU) buru Valentin Nalivaitxenkok jakinarazi duenez.

“Egoera halanolakoa da, ezen SBUk, bere lanez gain, presoen trukaketaren hardura ere hartu behar duen, jada 2483 preso berreskuratu ditugu” zioen Nalivaitxenkok lb.ua weborriari.

© Sputnik/ Dan Levi

Kievek miliziekin zibilen askapen negoziatzen duela jakinarazi du

SBUko buruaren arabera, Ukrainak 1500 miliziano askatu ditu.

Aurretik, Donetskeko Herri Errepublikako (DHE) agintariek Kievera presoen elkratrukerako izen-zerrenda bat, 22 pertsonen datuekin bidali zutela jakin zen. Oraindik trukea emateko datarik ezarri ez den artean.

DHEk hiru zerrenda ezberdin daudela esan du; lehenengoan preso dauden milizianoen izenak daudelarik, bigarrenean, preso politikoak, 800 izen agertzen direlarik, eta hirugarrenean, Armadak atxilotutako zibilak, 900 izenekin.

DHEko giza eskubideen defendatzaile Darija Morozovak, momentuz “Ukrainaren aldetik “denak denengatik” printzipioaren araberako elkartrukerako aurrerapenik ez dugu ikusten” esan zuen.

Minsken otsaila erdialdean sinatutako dokumentuak, gatazkako bi aldeek 14 egunetan talka-lerrotik arma astunak erretiratzea eta segurtasun zonalde bat sortzea aurreikusten du.

Tropen erretiratzearen bukaerako data presoen elkartruketarako eta Donbassen status politikoaren inguruko negoziaketen hasieratako epeak kalkulatzeko oinarri gisa hartzen da.

Sputnik News erdaraz

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s