Eskuin muturraren zigorgabetasuna Kieven

Jatorrizko bertsioa errusieraz: Aleksei Sakhnin (Liva.com)

Erdarazko bertsioa: Nahia Sanzo (Slavyangrad.es)

Euskarazko bertsioa: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea

Martxoaren 7

Arrazakeria, izua eta tuberkulosia

Otsailaren 9an, Kiev erdialdean, Mikael Skillt suediar nazionalista erradikalak eta Aidar Batailoi boluntarioko beste soldadu batzuek Maidan enparantza zeharkatzen ari ziren bi gizon atxilotu zituzten. Ustez, bi gizon hauek kaletik, telefonoz eta ozen “Ukrainar Armadaz, konkretuki hil behar ziren ukrainar soldadu kopuruaz” hitz egiten zebiltzan, Aidar Batailoiko soldaduek Espresso-TV ukrainar telebista kateari esan ziotenez.

Patriota adi hauek eta suediar boluntarioak, handik pasatzen ari zirela berehala atxilotu zituzten “separatista” hauek. Bi “atxilotuak” erregistratu ondoren, “DHE eta LHE erakunde terroristen” dominak aurkitu zizkietela esan zuten.

Izan ere, legearen arabera, batailoi boluntarioetako kideek ez dute herritarrak atxilotzeko, erregistratzeko edo hauei galdeketak egiteko eskubiderik (baina batailoi hauetako boluntario asko praktikan Ukrainar Barne Ministerioko enplegatu bezala izena emanda daude). Egia esan, askotan egiten dute. Izatez, 2014ko irailean Amnesty Internationalek Aidar batailoiak bahiketak, torturak eta are exekuzioak askotan egiten zituela salatzen zuen txosten bat argitaratu zuen.

Tatian Montian oposizioko kidea, “Spilna Dija” (Ekintza Amankomuna) alderdiko buruak, Aftonbladet suediar aldizkariari esan zion ez zuela uste atxilotuak “separatistak” zirenik. “Vienako basoetako ipuinak dira horiek” esan zuen. Kieven inor ez zatekeen ibiliko matxinoenganako aldekotasuna ozen aldarrikatuz, eta are gutxiago “beste aldearen” dominak eramanez.

Tatianaren arabera, gertakizun honek beste azalpen bat izan zezakeen, baliteke “ekintza patriotikoz” mozorrotutako lapurreta bat besterik ez izatea. Halako kasuak, Ukrainan gero eta maizago gertatzen ari direla dio. Armatuak daudenak zigorgabetasuna dutela uste dute, eta modu irekian ekintza ilegalak egin ditzakete, poliziak eskurik sartzen ez duelarik. Oraintsu, poliziaren kontra granada bat bota duten “patrioten” kasua egon da.

“Kaosa areagotzen ari da; Estatu-erakunde guztiak geratzen ari dira” dio Montianek.

Baina Aidarko soldaduen biktimak, litekeenez, handik pasatzen ari ziren herritar errugabeak baziren ere, kale nagusian soldaduak egoteak ez du kasualitatetik deus. Hiriaren erdialdera “probokatzaile errusiarzaleak” topatzera joan ziren, hala deitzen baitzaie gaur egun metroko zein beste garraioetako bikoiztu egin diren prezioen garestitzearen aurka protestatzen dutenei.

Gobernu ukrainarrak Nazioarteko Diru Funtsarekin sinatu duena memorandumaren arabera, Gobernuak, aurtendik, erretiratze-adina 65 urtera igotzeko, gasaren prezioa lau edo sei bider garestitzeko, sektore publikoko 230.000 enplegatu (batez ere medikuak eta irakasleak) botatzeko eta austeritatezko bestelako neurri inpopularrak hartzeko konpromezua hartu du. Guzti hori, langabeziaren igoerarekin eta armadaren mobilizazio gorrotatuarekin bat, Ukraina leherketa sozialaren zorian uzten du.

Halako egoera batean, oso normala da protesta sozialetan goarda nazionalista erradikalak agertzea. Batailoi boluntarioak direlakoak, horietako asko euren ideologia ultraeskuindarraz harro agertzen direnak, enpresari handiek, Dnepropetrovskeko gobernari Ihor Kolomoiskik kasu, finantzatzen dituzte.

“Denak oligarken, politikarian eta ofizialen menpe daude” jarraitzen du Tatiana Montianek “eta edozein ordena jarraituko dute, legearen aurkakoa bada ere”.

Krisi sozial larriko egoera batean, halako destakamendu armatuak Ukrainan boterea dutenen eta popularitatea galtzen ari direnen babes bihur daitezke. Gaur, erretolika patriotikoa arrazakeria sozialarekin eta diskriminazioarekin nahasten hasi dira.

“Bi separatista atxilotu ditut eta hara non horietako batek tuberkulosia zuen. Orain eztul egiten dudan bakoitzean hotzikarak ditut” kexatu zen Mikael Skillt bere Twitter-kontuan. Irakurle batek gaixotasun hori “separatistekin” nola lotzen den azaltzen du: “Euretako gehienak kriminalak dira, eta tuberkulosia errusiar kartzeletan hedatua dago”.

Baina Mikael Skillt, arraza zuriaren alde borrokatzen duen soldadu suediarra ez da desanimatu. “Kaka horrek ezin du bikingorik hil” zioen.

Liva.com

Slavyangrad.es

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s