Jatseniukek Ukrainako Indar Armatuak erabateko alertan jartzea exijitu du

Arseni Yatseniuk, primer ministro de Ucrania (Archivo)

© Sputnik/ Pavel Palamartxuk

Ukrainako lehen ministro Arseni Jatseniukek Defentsa-Ministeritzat eta Ukrainako Estatu Nagusiak herrialdearen Indaar Armatuak erabateko borroka-alertan jartzea exijitu du.

“Honek (Donbasseko egoerak) Defentsa Ministerioak eta Estatu Nagusiak Ukrainako Indar Armatuak erabateko alertan jartzea exijitzen du” esan zuen eskualdeetako politikariekin iznadako bilera batean.
Ukrainako Gobernuburuak, gainra, Larrialdietarako Estatu-Zerbitzuak populazio zibila babesteko prestaketak hasi behar dituela, bereziki aire-erasoen kontrako babeslekuak habilitatzen hasi behar duela esan du.

Jatseniukek indar publikoko indarrei “Ukrainarren bizitzaren kontra eta ukrainar subiranotasunaren kontra atentatzen duen oro” jazartzeko agindu die.

Ukrainako agintariek, 2014ko apirilean Donbassen kontrako operazio militarra hasi zuten, bertako biztanleak urte horretako otsailean emandako botere-aldaketa bortitzaren kontra protestan ari ziren eta.

NBEren azken datuen arabera, gatazkak 6.000 biktima zibil baino gehiago ekarri ditu.

Otsailaren 12an, Minsken Alemaniako, Frantziako, Errusiako eta Ukrainako liderren arteko negoziaketak bukatu ziren.

Ukrainar krisia konpontzeko Harreman-Taldeak, Donbassen, otsailaren 15etik aurrera sueten bat indarrean sartzea, arma astunak erretiratzea eta segurtasun-zonalde bat sortzea aurreikusten zituen dokumentu bat onartu zuen.

Suetena indarrean sartu eta gutxira bonbaketak berriz hasi ziren. Bi aldeek elkarri “ixiltasun erregimena” urratzea leporatu zieten eta norbere erasoak erantzuteko soilik zirela esan zuten.

Sputnik News erdaraz

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s