Ukrainako su-etena, amaitzear

Donetskeko herri miliziak «hiriaren defentsa» prestatzen hasiak dira.Borrokak gogortu egin dira

Vostok brigadako miliziano bat, zaintza lanetan Donetskeko aireportuan.

Vostok brigadako miliziano bat, zaintza lanetan Donetskeko aireportuan. MIKEL ARREGI

2015-03-31 / Ibai Trebiño
Minsk-2 bake akordioari lotutako su-etena amaiera fasean egon daitekeelako zurrumurruak indarra hartu du azkeneko orduetan Donetsken. Hirian dagoen tentsioa gerra aurreko giro horren isla da. Ukrainar armadak erasoaldia hasiko duen beldurra dago, AEBek Kieveko gobernuari bidalitako armek alarma gorria piztu baitute Donetsk eta Luhanskeko herri errepubliketan. «Su-etena amaitzear» dago, Donetskeko iturri militar batzuek BERRIAri baieztatu diotenez: herri miliziak «hiriaren defentsa» prestatzen hasiak dira.Igandetik tanke eta artilleria mugimendua nabaria da Donetsk hirian. Kontrolak ere zorroztu egin dituzte, ustez Ukrainatik etorritako infiltratuek Roman Voznik —herri milizietako komandantea— tiroka hil ostean. Herri milizietako bozeramaileek salatu dute azken asteetan mertzenarioen ekintza armatu eta sabotajeek gora egin dutela Kieven.Horrez gain, eta teorian su-etenak indarrean jarraitzen duen arren, borrokak gero eta gogorragoak dira gerra frontean. Petro Poroxenko presidenteak erasoaldi bat iragarri duela eta, beldurra zabaldu da azken orduetan Ukraina ekialdeko hiriburu errebeldean; eta, hori horrela, DHEko miliziek neurriak hartu dituzte. Hiriaren iparraldean, Kivski distrituan, Donetsken defentsarako mugimendu ugari egin dituzte herri miliziek.

Aireportuan su-etenik ez

ESLA Europako Segurtasun eta Lankidetzako Antolakundeak jakinarazi du azken egunetan alde biek su-etena urratu dutela. Kieven arabera, matxinoek zortzi bider urratu dute su-etena azken 24 orduetan. Eduard Basurin Donetskeko herri errepublikako Defentsa ministroaren arabera, berriz, tarte berean Kievek hogeita sei aldiz urratu du Minsken otsailaren 11n Alemaniak, Frantziak, Errusiak eta Ukrainak adostutako akordioa.

Donetsk iparraldeko Gorlovka herrian «zibilen aurka su egitea» egotzi dio Basurinek Ukrainako armadari. Izan ere, aireportu inguruetan izan dira borrokarik latzenak. Spartak herrian, esaterako, ukrainar armadak hamahiru aldiz urratu du su-etena GRAD misilekin egindako erasoekin. BERRIAk erasoen tokian bertan ikusi ahal izan duenez, aireportu inguruan dagoen herri horren aurkako bonbardaketa masiboa izan zen igandean, eta kalte handiak eragin dituzte industrialdeetan eta etxebizitzetan.

Donetskeko aireportuak autodefentsarako milizien esku jarraitzen du, eta bonbardaketak areagotu egin ditu ukrainar armadak azken egunotan. Iparraldetik misilez egindako erasoen lekuko izan da BERRIA, eta Veslve herrian eta aireportuaren hegoaldean dauden bizitegi guneek ere eraso batzuk pairatu dituzte.

Horrez gain Lilia Rodionova gerra presoen batzordeko buruak jakinarazi du Donetskeko gobernuak eten egin duela ukrainar soldaduen gorpuen entrega, «Kievek bere konpromisoak betetzen ez dituen artean». Donetskeko gobernuak aireportuan hildako 22 soldaduren gorpuak batu ditu. Agintari matxinoek salatu dutenez, «Kievek ez du gure soldatuen gorpuak entregatzeko asmorik», eta horregatik, «ukrainar soldatuen gorpuen entrega etetea» erabaki du.

Tentsioa ukrainarren aldean

Ukrainako Gobernuaren menpeko armada osatzen duten batailoien arteko liskarrak ere nabarmenak izan dira azken egunotan, eta Igor Koloimoski oligarkaren eta Poroxenkoren arteko haustura gero eta nabarmenagoa da: Koloimoskiren gizon armatuek Ukrtransnafta gas industria nazionalaren egoitza okupatu zuten berriki, eta Koloimoski Dniepropetrovskeko gobernadore kargutik kendu egin zuen Poroxenkok.

Iragan larunbatean «Ukraina batuaren» aldeko manifestazioa egin zuten Dnipropetrovsken oligarka israeldar-ukrainarraren jarraitzaileek. Ekitaldian Dimitri Jarox parlamentariak ere —Pravi Sektor talde ultraeskuindarraren buruak— hartu zuen parte.

Atzo bertan, bestalde, nazioarteko tropei Ukrainan maniobra militarretan parte hartzea ahalbidetuko dien legea sinatu zuen Poroxenkok. AEBeko tropekin hiru ariketa eta Poloniakoekin beste bi aurreikusi dituzte aurten.

Oharra: Jatorrizkoan zegoen “Yarox”, “Jarox” adieraarengatik rdeztu dugu, hori baita euskarazko forma zuzena

Berria.eus

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s