Futbola, elkartasuna eta Donetskeko eskola bat

Ibai Trebiño

alaves

Futbola herriaren opioa dela esaten da; egungo «futbol modernoaren» balore galerak kirolaren desitxuraketa ekarri du mendebaldeko gizarteetara, baina badaude duintasuna baliatuz kirola aldatzeko edo arma gisa erabiltzeko prest daudenak ere.

Biris Norte, Sevillako zale taldeak, hiriburu andaluziarrean ospatu beharreko Espainia-Ukraina partiduaren harira, federazioak gonbidatutako ukrainar soldatu «kolpista eta faxisten»  presentzia gogorki salatu eta gaitzetsi du berriki. Donetsk-en, alaitasun handiz hartu duten albistea bilakatu da Sevilla aldetik etorri zaiena.

Aipatu baita, zaleez aparte, badaudela besteen arazoez arduratzen diren futbolariak ere. Honen adibide da Cristiano Ronaldok, Real Madrileko aurrelari famatuak, Palestinako umeei erakutsitako elkartasuna. Aspalditik, aski ezaguna da «CR7k» bere irabazien zati txiki bat Israelen okupaziopean bizi diren palestinar haurrei ematen diela. Gogoratu baita, Cristianok partidu baten ostean Israeleko jokalari bati kamiseta aldatzeari uko egin ziola; Israel «estatu terrorista» delakoan hiltzaile baten ezer ez nahi zuela argudiatuta.

Halere, niri ez zait Real Madril gustatzen, Alaves-a baizik. Bigarren mailan egon arren, nire hiriko taldea delako. «Support your local team» esaten ohi da zaleon munduan. Talde apala baino sentitua da Alaves-a, eta zalego amorratu eta fidelak dira taldearen jaun eta jabe. «Etxeko» jokalari batzuk ere badauzkagu, adibidez Einar Galilea, atzelari gasteiztarra edo Manu Garcia kapitaina. Laguna dut Einar, eta Donbass-en egindako lanen «jarraitzailea» da. Pertsona oro bezala, Einar ere Ukrainan gertatzen dena ulertu nahian dabil.

Donetskera etorri aurretik, Einarrek oso opari berezia egin zidan; Alaves-eko bandera bat, jokalari guztiek sinatutakoa, Donetskeko umeei -gerra jazan duten zibil errugabeei- oparitzeko asmoarekin. Gerrak bere taldea kendu egin die, Xakhtar etxeko taldea, Donetsketik 1000km-ra jolastera behartu baitute Ukrainar armadaren bonbek.

Atzo, Makalievka auzoko 53. eskolan izan gara Mikel eta biok, gure dokumentalaren grabazioari ekiten. Momentua aprobetxatu dugu Einarrek emandako bandera bertako umeei oparitzeko. Poztazuna eta alaitasuna; Europako mendebaldeak ahaztutako haurrek jokalari profesional baten oparia jaso baitute.

Elkartasuna eta maitasuna ere bueltan etorri zaizkigu guri. Harrera bikaina egin digute eskolan eta opari batzuk eman dizkigute ere: pastelak, umeek egindako marrazkiak eta batez ere lekzio handi bat; Donetskeko eskolaren hormek Rosseau, Tolstoi, Deskartes, eta bestelako filosofo, idazle etabarren aurpegiek  apaintzen dituzte. Oso gauza bitxia eta esanguratsua iruditu zaigu eta Mikel bidaikideak zera esan dit: «mendebaldeko gizarteetan balore guztiak galdu dira, zoritxarrez. Lekzio ikaragarria eman digute ume hauek». Eta bai, hala da. Egungo futbola ere ez da lehengo futbola, zoritxarrez.

EH-Donbass Komitearen oharra: Jatorrizko bertsioko “Shakhtar”, “Xakhtar” adieraz ordeztu dugu, hau baita euskarazko forma zuzena.

DSC_0058

DSC_0079

  argia

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s