Kievek Goran Bregović zigortu dezake Sebastopolen kontzertua ematearren

Goran Bregovic

© Sputnik/ Ilia Pitalev

UNIAN ukrainar berri-agentziaren arabera, Ukrainako Kanpo Ministeritzak Poliziari joan den martxoan Sebastoppolen kontzertu bat eman zuen mundu osoan ezaguna den ospe handiko Goran Bregović balkaniar musikari eta konpositorearen aurkako neurri administratiboak hartzea eskatu dio.
“Legeak 15 egunetako atxiloketa administratboa, isuna edo sarera galaraztea aurreikusten ditu” esan du Jevgeni Perebeinis Ukrainar Kanpo Arazoetarako Ministeritzaren bozeramaileak.

Ukrainarko Kanpo Arazoetarako Ministeritza Krimeara politikariek edo pertsonalitate ezagunek egiten duten bisiten oso gainean dagoela azpimarratu du.

Perebeinisen arabera, Bregović ukrainar kontrolgune batetik pasatu gabe, beraz, ukrainar legea urratuz iritsi zen Krimeara.

Musikariak penintsulara eginiko bisita ikuspuntu juridiko batetik, ukrainarlegeak aintzat hartuz, aztertuko dutela gehitu du.

“Turista bat Krimeara kasualitatez heltzean ukrainar legea haustea gauza bat da; baina politikari bat edota nolabaiteko ospea duen pertsona publiko bat bada, argi dago nahita egiten duela ” nebarmendu zuen diplomtikariak.

Aurretik, Facebooken, maiatzaren 16rako aureikusita zegoen Bregovićek Kieven eman beharreko kontzertu bat bertan behera uztearen inguruko informazioa hedatu zen.

Goran Bregovićek bere karerra Bijelo Dugme bosniar taldean hasi zuen, baina bere benetako bokazioa filmetarako musika zen.

Emir Kusturicaren filmeentzako -“Time of Gypsies” (“Ijitoen aroa”), “Arizona Dream”, “Underground”- musika egiteaz gain, bere filmografian Isabelle Adjanirekin batera burututako “La reine Margot” (“Margot erregina”) koekoizpen franko-italo-germaniarraren eta “Mustafa” (“Turkiar Ganbitoa”) filmearen musika ere badago.

2014ko martxoko erreferendumean bere biztanleen gehingo handi batek Errrusiarekin bat egitearen aldeko botoa eman ostean Krimea errusiar eskualde bat bihurtu zen.

Ukrainar Krimea bere lurraldearen “behin-behinean okupatutako” zati gisa hartzen jarraitzen du.

Errusiako Kanpo Ministeritzak behin eta berriz esan du Krimeako biztanleek nazioarteko zuzenbidearen eta NBEren Kartaren printzipioen araberako rreferenduma izan zela, herritarrek Errusiarekin bat egitearen alde bozkatu zutela eta aukera hau errespetatu eta aintzatesten duela.

Sputnik News erdaraz

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s