Kontsumitzaileen matxinada: krisi globala eta Maidanen oinarri sozialaren sorkuntza (Viktor Xapinov)

Jatorrizko bertsioa errusieraz: Viktor Xapinov (Borotba)

Ingelerazko bertsioa: Greg Butterfield (Red Star Over Donbass bloga)

Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea

2015eko martxoa

Egungo mundu-mailako sistema ekonomikoa, munduko sistema kapitalistaren zentruan (Lehen Munduan) kreditu-kontsumoa sustatzea eta ekoizpena eskulan merkea duten eskualdetara (Hirugarren Mundura) lekualdatzea ezaugarri izan duen garapen-eredua 30 urtez indarrean egotearen ondorio da. 2008ko krisiak kontraesan honetan oinarritutako hazkundea agortua dagoela erakusten du.

Alde batean, maileguen kostua interes-tasak murriztearen bitartez merkatzearen politika bere azken mugetara iritsi da (AEBko Erreserba Federalak tasa hori %19tik %0ra murriztu du), aldi berean, AEBn, munduaren “polo kontsumitzailean”, familien zorrak soldatari gainezka egiten diolarik eta aurrezkiak zerora jaitsi zirelarik (gaur AEBtako familiek irabazten dutena baino 3 bilioi dolar gehiago kontsumitzen dute).

Beste aldetik, Hirugarren Munduranzko “beheranzko lasterketa” ere bere mugetara iristen ari da: euren eskulan merkea dela eta industri-inbertsioak jasotzen zituzten herrialdeak euren eskulan kostuak gora doazela ikusten dute barne merkatuaren presioa dela eta (adibidez, Txina). Eskulan are merkeago duten herrialdeak politikoki ezegonkorrak dira eta ekoizpenean inbertsio seguru bat egiteko gutxieneko azpiegiturarik ez dute, horregatik ekoizpena herrialde txiroagoetara ezin da lekualdatu.

Viktor Xapinov

Honela, sistema ekonomiko global osoa, zentru politiko eta ekonomiko gisa AEB duelarik, impasse batean dago. II Mundu Gudaren ostean azaleratu zen eta 60-70 hamarkadetan herrialde post-kolonialak eta geroago lan-banaketa alternatibo (sozialista) zuten herrialdeak (Txina 80 hamarkadan, SESB 90 hamarkadan) barneratu ondoren mundu osora hedatu zen lan banaketaren kontraesanak mugara iritsi ira eta oinarri zaharren gainean hazkundea jarraitzea ezinezko egin da. Lehen Munduko kreditu-eskaera bere muga “naturaletara” iristen da kontsumitzaileen dirusarrerak zorrak parekatzeko gai ez direnean. Zor pribatuak zor publiko bilatuko da. Eta Lehen Munduan eskaera jaisteak Hirugarren Munduaren ekonomi hazkundea eteteaz, langabezia handitzeaz eta ekoizpena txikitzeaz mehatxatzen du. Eta hala, baita Txina bezalako herriek ere “zanga ixteko” duten barne merkatua nahikoa izango ez dela ematen du.

Baldintza hauen pean, “estatubatuar” lan-banaketaren (gaur gun mundu osoan dagoelarik) kontraesanak larriagotu egin dira. Sistema honek ekonomi-hazkundea bermatzen zuelarik, herrialde ezberdinetako elite gobernanteak pozik mantentzeko gai izan zen, eta gainera klase herrikoi batzuei (Lehen Munduko kontsumitzaileei, Hirugarren Munduko esportazio-industrietako langileei) “bonus” batzuk emateko gai izan zen. Noski, onura hauen banaketa ez-parekidea eta ez-bidezkoa izan da, baina sistemak bere buruari eusten zion bitartean, suminak ez du gainezka egin.

Krisi sistemiko batean, egoera aldatuz doa. Eskualde-mailako potentzien elite agintariek lan-banaketa “estatubatuarraz” aldentzeko saiakerak egiten dituzten euren lan-banaketa eta salerosketa sistemarako bloke propioak osatuz (Aduana Batasuna, Batasun Eurasiarra, edo Latin Amerikako integrazio-prozesuak). Prozesu hauek eskualde-gatazkekin eta gudekin egiten dute talka, “Euren” merkatuak “estatubatuar” lan-banaketaren sistematik banatzeak azken honi, merkatuaren espazioa estutzen min handia egiten baitio.

Lan-banaketa globaletik eratorritako “bonusak” desagertzeak talde sozialen arteko borroka zorrozten du.

Agintaritza-klasean (kapital handian eta Estatu-burokrazian), lan-banaketa zaharrari eutsi nahi dioten, “estatubatuar” lan-banaketa sisteman mantentzearen “aldeko” eta “Kontrako” puntuen arteko balantzea agian hain positiboa ez dela ikusten dutenen eta argi eta garbi sistema honetatik atera Sistema propioa osatu nahi dutenen arteko zatiketa bat ikusten dugu.

Hala ere, kontraesan hau ez da handizkatzeko modukoa. Elitea, eskualde-mailako integrazio ekonomikorako proiektuen aldeko apustu garbia egin duten herrialdeetan ere, “estatubatuar” lan-banaketa sistemari “leiala” izaten saiatzen da. Eredu bat Errusia da, non Eurasiar Batasuna osatzeko adierazpenak egin arren, “estatubatuar” sistemarekiko isolamendua kanpoko zirkunstantzien (Krimea, zigorrak) presioarengatik etorri da. Eta ukrainar oligarkarik handienak (“bilioidunen alderdia”), zenbait zalantzaren ostean, begiak Washingtonen jarri dituzte, Euromaidan antolatu eta babestu zutelarik.

Ildo mendebalzalea delakoan (adibidez “estatubatuar” lan-banaketa eta bere “nagusiak”) babesten duten indar sozialen bloke zabal bat egon badago. Masa hauen ildo politikoa Mendebaldeko propaganda edo manipulazioaren eraginaren arabera aztertu ohi izan dugu. Hala re, egia esan, klase sozial hauek euren klase-interesak babesten dituzte. Mosku edo San Petersburgoko erdi-mailako klaseen parte handi bat “Mendebaldeko” kontsumo-sistemari lotuak daude. EUren buruak “klase sortzaile” deituz, mundu-mailako ekonomia politikoan duten lana kontsumoa da. Jakina sistema ekonomikoaren zentruak diktatutako kontsuma estandar eta motetan zentratzen direla. Kontsumo-estandar hauek markatzen dituzten lan-banaketa sistematik ateratzea proposatzen dituzten proiektuak arrotz zaizkie, euren bizitza-modua aldatzea mehatxatzen baitituzte.

Geruza hauek, normalean, “Mendebaldeko” kontsumo-sisteman hain murgilduta ez dauden pribilegiorik gabeko langileen oso aurkakoak dira. Moskun “Uralvagonzavod langileekiko” dagoen erdeinuak, Kieven “Donetskeko abereekiko”, dagoenak edo Hong Kongen, hango klase sortzailearen Txina kontinenteko biztanle pobreei deitzen dien bezala, “zomorroekiko” dagoenak, oinarri ekonomiko bat du. Horregatik, jendeak gorroto dituen pertsonak, Nemtsov kasu, populazio-sektore honen buruak izan ohi dira.

“Estatubatuar” lan-banaketaren sistemaren krisitik eragindako gatazka sozialaren beste hegala kontsumo-sistematik “kanpo” utzitako jendea dira. Munduko ekonomiaren hazkunde garaietan ere, ez zuten honen existentziarengatik eratorritako onurarik jaso. Orain, bai ekoizpen eta kontsumo sistema guztiak, zein honetan oinarritutako instituzio sozial guztiak alferrikako eta kaltegarri bezala ikusten dituzte, beraz ez dira zertan egon beharrik. Indar hauek “kaosa”, teknofobia eta ukazio erradikala onartzen dituzten. Indar hauen aldaerarik nabarmenena mugimendu islamista erradikalak dira, Estatu Islamiarra kasu. Indar hauek ez dute egungo instituzioak erreformatzerik ikusten; lan-banaketaren maila beherago batetara itzuli nahi dute, egungo gaitzetatik gizarte tradizionalak salbatuko dielakoan.

Egia esan, bi indar hauek oso erraz egiten dute bat, Maidanen nazionalismo erradikalaren eta “klase sortzailearen” indarrek egin zuten moduan.

Garpen ekonomiko eta sozialean salto bat emateko gai izango den oinarri soziala, alde batetik “elika-katearen” beheko-mailan utzi dituen “estatubatuar” lan-banaketak jarraitzean interesatua ez dauden, baina aldi berean zibilizazio modernoa gizarte tradizionalaren egitura primitiboen alde baztertzeko beste “kanpoan” ez dauden pertsonez osatutako gehiengo erlatiboa da. Sistema sozio-ekonomiko berri honek “estatubatuar” lan-banaketa sistema aurreko etaparen lorpen sozialak gordez, bere kontraesanak, krisia sorrarazi dutenak, gainditu ahal izango ditu. Sistema berria “estatubatuar” lan-banaketaren sistema eskualde-maila txikiago batean berriz jartzea soilik izango ez dela argi dago.

Sistema berri honek ekoizpen eta kontsumo modua errotik aldatzea beraz jabetza eta boterea beste modu batean banatzea eskatuko du,. Horregatik, halako sistema bat ezin izango da eskualde-mailako proiektu ekonomikoak eraikitzen dituzten herrialde batzuen eliteen fruitua izango. Halako sistema bat “behetik” etorriko den presioak soilik erdituko du, ez eliteen borondatez, baizik eta hauen kontra.

 

borotba

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s