Clark: ukrainar soldaduak kroaziarrak “Ekaitza” operaziorako entrenatuak izan ziren bezala entrenatu behar ditugu

Jatorrizko bertsioa ingeleraz: Independent News Serbia

Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea

WASHINGTON – AEBtako jeneral erretiratu Wesley Clarkek esan duenez, ukrainar soldaduek Jugoslavia ohiko gudan kroaziar soldaduen borroka gaitasuna handitu zuenaren antzeko entrenamendua behar dute.

“Ukrainako Indar Armatuak batailoi mailan entrenatzen ditugu. Ukrainar soldaduek borroka-zelaian borrokalari onak direla frogatu dute, baina beste maila batzuetan –pertsonal eta tokiko komandoan, adibidez- ikusi nahiko nituzke” esan zuen NATOren Europarako komandante ohi den Clarkek.

Entrenamendu eredu gisa, 1995ko abuztuan Krajinako Serbiar Errepublikatik 200.000 eta 250.000 serbiar kanporatu zituen eta 742 soldadu eta 1.196 zibil hil zituen “Ekiatza” operaziorako kroaziar armadaren entrenamendua aipatu zuen.

Putin Slobodan Milosević bezalakoa da

Clarkek, Washingtonen emandako hitzaldi batean, Ukrainako egoera Balkanetan izan zenaren oso antzekoa zela esan zuen.

“Ukrainako gatazka Balkanetako gatazka izan zen bezala artifizialki sortua da. Slobodan Milosevićek luzaroan esan zuen serbobosniarrengan kontrolik ez zuela. Putinek ere Ukrainako matxinoengan kontrolik ez duela dio. Eta ez da Balkanetan edo Ukrainan gatazka sortzeko modu bat soilik, baizik eta 1939an Eki Polonian, SESB eta Alemania naziaren arteko “Molotov-Ribbentrop” ituna sinatu ostean gertatu zena errepikatzen ari da. Krimean eta Donbassen gertatzen ari denak duela 70 urte gertatu zena gogorarazten du”, dio Clarkek.

AEBtako jeneral erretiratuak Eki Ukrainako matxinoek Aste Santuaren ostean udaberriko ofentsiba hasiko dutela esan du.

“Prestakuntza hasi da eta erasoaldia Aste Santu Ortodoxoaren, apirilaren 12aren, eta Europako garaipenaren egunaren, Maiatzaren 9aren artean hasiko da. Horregatik, Obamaren administrazioak bi gauza egin behar ditu: Kievekin erasoaldiaren inguruko inteligentzia partekatu eta laguntza, arma letalak barne, bidali” esan zuen.

InSerbia News
 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s