Besarkada zintzo baten istorioa

Ibai Trebiño (ARGIA)

Donetskeko iparraldean dagoen Kivski auzo sarraskitutik bueltan, hiriko historia museoan geldialdia egin dugu. Erdigunetik oso gertu egon arren, museoa ez da Ukrainar bonbez libratu. Donbass Arena, futbol zelai ikusgarritik metro batzuetara baino ez dago. Gerra hasi zenean, ukrainar armadak zibilen aurka erabilitako arma ilegalen erakusketa bilakatu zen museoa, Donetsk-eko «sinboloetako» bat bihurtu delarik.

“Totxka-U” eta Grad misilak erakusgarri daude bertan, eta Donbassen ukrainarren «gerra krimenak» izan direla frogatzea du helburu erakusketak. Hau izan zen hain zuzen, joan zen abuztuan ukrainar armadak museoa bonbardatzearen arrazoi nagusia hemengoen ustetan. Ukrainako herritar guztien ondarearen eta historiaren aurkako erasoa dela ere salatzen dute museoko langileek. Egun, eta eraikina guztiz txikituta dagoen arren, zabalik jarraitzen du museoak.

Bitxikeri gisa, eta hemen ohikoa bada ere, bertan grabatzen ari ginela, miliziano bat gerturatu zaigu dokumentazio eske, kazetariak ginen edo ez jakin nahian.

Gerra batean lan egitea gogorra eta arriskutsua izateaz aparte, pazientziarekin hartu beharreko gauza da. Hein baten logikoa izan daitekeen moduan, neurri zorrotzak eta kontrolak jasan behar ditugu kazetariok, gustuko ez badugu ere; hemen, posizio militarrak edo bestelako detaileei argazkiak egitea guztiz debekatuta baitago.

Esan bezala, milizianoak gurera gerturatu eta dokumentazioa eskatu digu. Tramite hutsa. Berehala erakutsi diogu ARGIAko prentsa pasea, eta aurpegia erabat aldatu egin zaio bat-batean. Euskal Herritik -espainiar nazionalitatea inposatua izan zaigun arren- bi «xournalista» edo kazetari zituen bere aurrean. Milizianoak besarkatu egin gaitu. Zintzotasunez emandako besarkada izan da, eta Mikel eta biok erabat harrituta geratu gara.

Bere aitonak Espainiako guda zibilean borrokatu zuela azaldu digu milizianoak, frankismoaren eta faxisten aurka. Nazioarteko brigaden hegazkin pilotua izan omen zela azaldu digu. Milizianoak heroitasunez betetako istorioa kontatu digu: bere aitonak istripua izan eta paraxutari esker bizitza salbatu zuela aitortu digu.

Espainiar gerra galduta, Sobietar Batasunera bueltatu zen eta naziak garaitu ostean Kaliningradera bizitzera joan zela azaldu digu milizianoak, bere txapelan zeraman izar gorria, igitaia eta mailua erakusten zigun bitartean.

Espainar estatutik gatozen kazetarioi tratu ona ematen digutela esango nuke, mendebaldeko Europan uste den ez bezala. Kontrolak, «checkpoint», edo gerra guztietan dauden bestelako neurrietatik aparte, kazetari lana egitea nahiko erraza da hemen Donbassen, eta horren adibide dira instituzio ofizialetan sartzeko ditugun erraztasunak.

Kazetari batzuek erabiltzen dituzten irizpideak alde batera utzita, edo bakoitzak hemengo  egoerari buruz kontatu -edo izkutatu- nahi dituen istorioetan sartu gabe, badaude Espainiatik etorritako kazetariek egindako iruzur galanta.

Novorrosiako parlamentuan lanean gabitzala, Igor milizianoa ezagutu dugu. «En tierra hostil» Antena 3ko telesail penagarrian agertzen den milizianoa da bera, eta tipoa ikusi bezain pronto aurpegia ezaguna egin zaigu. Bera zela asmatzea ez zaigu asko kostatu. Programari dagokionez, Igor oso haserre agertu da. Jalis de la Serna aurkezlea iraintzen hasi eta mezu bat helaraztea eskatu digu: «Jalis ergel hutsa zara» (Berak esanda).

Bada baina beste gauza bitxi bat: Ukrainaren inguruan idazten dugunok, irizpide desberdinak izaten ditugun arren, «En tierra hostil» saioa urteetan ikusitako saiorik makalena dela argi daukagu. Eta Igorri esan diodan bezala: lasai egon Igor, hori ez da kazetaritza sentsazionalismoa baizik. Horretan munduko kazetari guztiak ados daudela esango nuke, zorionez.

DSC_0181

Vostok brigadako miliziano bat

argia

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s