Prozesu politikoa «indartzeko» deia egin du ESLAk

Ukraina ekialdean Kieven indarren eta matxino errusiazaleen arteko borrokak apaldu izana «prozesu politikoa indartzeko» baliatu behar litzatekeela esan zuen atzo ESLAko oraingo presidente eta Serbiako Atzerri ministro Ivica Dačićek. Europako Segurtasun Lankidetzako Antolakundeko arduradunek Belgraden egindako bileraren ostean, «gatazkari irtenbide baketsu bat emateko oinarria» Minskeko akordioa dela nabarmendu zuen Dačićek. Segurtasun alorraz gain, Minskeko itunak Ukrainan prozesu politiko bat hastea ere jasotzen duela erantsi zuen.

Arseni Jatseniuk Ukrainako lehen ministroak, bestalde, Kievek NATOrekin logistika alorreko lankidetza hitzarmen bat sinatuko duela jakinarazi zuen atzo bertan.

Berria.eus

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s