Atletico Madrilek ukrainar militarren artatzea finantzatu dezake, komunikabide batzuek esaten duten arabera

Atletico Madril futbol taldeak Lvoveko ospitale batean tratamenduan dauden 15 militar ukrainarren oporraldia Mediterraneo itsaso kostaldean eta hauen sendatzea ordaindu lezake, Zaxid.net atari ukrainarrak azaldu duenez.

Gutxienez 136 militar ukrainar daude atzerrian ospitalizatuta, “Momentuz kontsultek jarraitzen dute, ezin dezaket diru laguntza jasoko duten militar kopurua zehaztu, baina aurre hitzarmen bat dago, Atletico Madril elkarteak besoetako protesiak ordaintzen lagunduko zuela hitz eman zuen”, adierazi du bidaia antolatzen duen Maria Vertetska boluntarioak.

Bestalde, Atletico Madrileko prentsa arduraduna den, Juanjo Anaudek Sputnik Novostiri adierazi dionez, ez dauka gai horren inguruko berririk.

Aurreko ekainean, Ukrainako Futbol Federazioak Ukrainako Armadari babesa helarazi eta sarreren salmentatik irabazitako dirua herrialdeko indar armatuei bidaltzeko asmoa azaldu zuen.

Sputnik News erdaraz

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s