Washingtonen “neurri hertsitzaileak” Kieven- Ukrainako Guda Zibilaren bigarren fasea

Joaquin Rodriguez (Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komiteko kidea)

komunismoaAzken asteotan Washingtonek Kieven Ukrainako guda zibilean edota AEB-Errusia gatazka nagusian eta EB-Errusia bigarren mailako gatazkan estatubatuar estrategia edota zuzentarauekin bat egiten ez duten elementuen kontrako “neurri hertsitzaileak” edo “garbiketak” egin izan ditu.

Aurreko estrategiak huts nahiko garbiak izan ditu: Ez du Errusia Ukrainako Guda Zibilean sartzerik lortu, borroka-zelaian erabateko Kieveko erregimen kolpistaren tropen eta banden porrotak izan dira, eta Donetsk eta Luganskeko Herri Errepublikak sendotu egin dira; honek AEB beste estrategia bat bilatzera bultzatzen duelarik, Ukraina Errusiaren kontrako eraso probokatzaile baten ezpala bihurtuko duena.

Zeintzuk dira Washingtonek estrategia berri honekiko hartu dituen “neurri hertsitzaileen” funtsezko elementuak?

*Lehena: Poroxenko “lehendakariaren” eta Kolomoiski oligarkaren (Odessako sarraskiaren eta batailoi nazien babeslea), arteko gatazka, eta oro har, oligarka talde ezberdinen arteko gatazkak, herrialdea dagoen egoera politiko-sozial larrian dagoelarik, gatazka armatu batera edo beste “gudatxo” zibil batetara eraman ahal du (Ukrainan oso tradizionala da hau, XVI-XVII mendeetan maiz ematen zen, eta Errusiar Inperioa desagertzerakoan, 1918-21ean ere eman zen). Washingtonek Kolomoiski eskulotzea eta botere-eskala bakar bat sortzea erabaki du. Kolomoiski kargugabetzeak argi zuten du Washingtonen morroi kuttunena Poroxenko dela eta beste oligarkei euren anbizio politiko eta ekonomikoekiko ohar bat bidali die nork agintzen duen argi utziz.

*Bigarrena: Okupazio eta errepresio indarren blokean UIAren (Ukrainako Indar Armatuen) aldeko ordena hierarkikoa inposatu da, behintzat momentuz, hala ere ikusi beharko da lurralde batailoiek eta Eskuin Sektoreak (errepresioan eta krudelkerian gehien nabarmendu diren taldeak, izaera ultranazionalista eta neonazia dutenak) nola betetzen duten.

Ultranazionalisten buruak (duela gutxi Poroxenko traidore deitu zuenak eta hiltzez ere mehatxatu zuenak!) UIAren komandante-buruaren aholkulari kargua du!

“Berrantolaketa militar” honek, herri-milizien kontrako erasoak berriz eta Donetsk zein Luganskeko Herri errepubliketako populazioarentzat gogorragoak izango diren moduan hastea posible egiteaz gain, Errusiaren aurkako probokazio-erasoak, NATOren eskusartzea probokatzea helburu, ere posible egingo ditu. Historia halako operazioz josia dago, gehiegi bilatu Gabe Alemania naziak Poloniaren eta gero Frantziaren aurka eginiko erasoak aipa genitzazke.

*Hirugarrenez: Kieveko Gobernuaren kudeaketaren gaineko kontrol zorrotza eta zuzena, Jatseniuk gorabeheratsua eta histerikoa kendu eta bere ondoko Natalia Jaresko, AEBtako hiritarra jartzea, 2014ko abenduaren 2an eman zenaren antzeko “antzerki eszenifikazio” bat erabiliz. Orduan, Mendebaldearen txalo artean, Ukrainako hiru ministro atzerritarrak “aukeratuak” izan ziren, eta Ukraina, magiaren poderioz, europar neokolonia bihurtu zen!!

Jareskok Jatseniuk ordeztea lehenago edo geroago gertatuko da, agian lehenago geroago baino; NDFren, Munduko Bankuaren EBZren eta besteen transferentziak onera doazen edo Dnieperren hondoratuko dien “emaileak” asko kezkatzen baititu. Horregatik EB FInantza-Laguntzarako Nazioarteko Konferentzia atzeratu eta atzeratu dabil, “emaileen quoruma”; Frantzia eta Alemania barne, Kiev Minsk 2ko Ituna ez betetzea leporatzera (posizio ezberdinetatik bada ere) iristeraino!!

Desadostasunak momentuz printzipioen arlokoak ez badira ere, sakontzerako joera dute. AEBrentzako kezkagarriak dira, NATO-EB eta Errusiaren arteko gatazken zerendan beste bat gehitzeko aitzakiarik gabe utz dezakete eta. Estatubatuarrak, “askatasunaren eta demokraziaren aldeko borroken” babesle nagusiak borroka hauek euren mugetatik milaka kilometrotara gertatzen badira, gatazka honetan, bi mendeetako “Amerika eta gainontzekoa amerikarrentzat” dotrina besteen odola isurtzen bada ea norbere onurak lortuz gero, oso pozik leudekete!

*Laugarrena: Joan den mendeko 30 hamarkadan, Sobietar Batasunean sortutako integrazio industrial indartsu eta multiarlokoak gaur egun ere bere garrantzia du.

Ukrainaren potentzial industriala suntsituz Errusiaren potentzial industriala ere ahultzea lortzen da, eta hortan dabiltza!!

UIAren eta oligarkek babestutako banda ultranazionalisten erasoak, hain zuzen, eta ez kasualitatez Ukrainaren zonalde industrial nagusian, Donetsken eta Lugansken izan zen ihardetsia. Herri askoren, baita errusiar herriaren 300 urtetako ahalegin eta sakrifizioen oinordeko den ukrainar industria suntsitzeko eraso planifikatu bat da.

Kieveko boterearen kupulek estatubatuar aginduak betetzeak Ukraina ultranazionalista eta neonazia Estatu bezala dilema batetara darama: Estatu burujabe, independente eta Estatu-ezaugarri denen jabe gisa izan ala ez izan? Argi dago kupula oligarkiko, ustel, atzerakoi eta menpekoari edozein estrategia estatubatuarrek bost axola zaiola, axola zaion gauza bakarra langileak, inperialismo globalak inposatutako baldintzek esklabu moderno bihurtutakoak esplotatuz aberastasun nazionalaren “opil zati” handi bat hartzea baita.

Hala ere, estatubatuar estrategia inperialistaren gurpil-bira berri hau, Guda Zibilaren bigarren fasera eramaten duelarik, nazioarteko inperialismoaren eta faxismoaren aurkako borroka armatuan abangoardia diren Novorossijako Herri Errepublikentzako ohar serio eta arriskutsu bat da.

Errepubliketako herri-botereak ere bere estrategia politiko, ekonomiko, sozial eta estrukturala birplanteatu beharko du. Mahaigainean konpontzeke eta konpontzeko erraza ez diren hainbat gai daude. UIAren kontrako garaipen militarrak, oso garrantzitsuak badira ere, behin-behinekoak dira, inolaz ere behin-betikoak.

Jakina Herri Errepubliketako gobernuek egoera berrirako planteamendu zuzenago eta zorrotzago batzuk izan behar dituztela, nik neuk, urruti egonagatik eta Kieveko erregimen atzerakoiaren eta baita nazioarteko koalizio inperialistaren eta Europan berpizten ari den faxismoaren aurkako borrokaren gorrian soilik har daitekeen ezagutzarik gabe, modu oso batean profilatu ezin dudana. Baina argi dago elkarren arteko indar harremanean bloke inperialistak Novorossijako herriaren indar iraultzailearekiko nagusitasun erabatekoa duela!

Novorossijako gobernu, politika eta armada botereak salbuespeneko neurri politiko sozio-ekonomiko eta egiturazkoak hartu behar dituzte, egoera ere salbuespenekoa delako!!

Hauetako batzuk azaltzen saiatuko naiz:

   *Lehena: Novorossija eta bere gobernu-erakundeak, osotasun bezala, egun, sinbolikoak dira. Egoeran benetako Estatu baten benetako sorrera galdatzen du. Eta hori Donetskeko eta Luganskeko Herri Errepubliken arlo guztietako –instituzioetan, ekonomian eta armadan- bateratzearekin soilik eman daiteke!!

*Bigarrena: Errepubliken bateratzea arlo ekonomiko eta sozialean benetan iraultzaileak izango diren neurri-sorta batek berretsi behar du: bai arlo ekonomikoan zein sozialean –Industria Handi eta Ertainean, Osasunean, hezkuntzan, Agroelikaduran, eta, oso garrantzitsua dena, oinarrizko medikamentu eta elikadura produktuen Banaketa eta salmentaren gaineko Estatu-monopolioa inposatu behar da.

*Hirugarrena: Estatu berriak Armada Erregular Bakarra izan beharko du, Estatu Nagusi bakar eta Komandante-Buru bakar bat, herri-milizia guztiak bateratuz.

Kontziente naiz eginkizun hauek burutzea oso zaila dena. Baina historiak baldintza beharrezko eta derrigorrezko hauen beharra hainbatetan berretsi du: 1917ko Iraultza Sozialista Handian zehar, Txinako Herri-Iraultza Demokratikoan zehar, Japonia-Frantzia AEBen aurkako Vietnamgo Herriaren Askapen Nazionaleko Guda Iraultzaileen zehar eta Kubatar Iraultzan zehar.

Guk, Europako antifaxistok, ondorioak atera eta antolatu beharra izango dugu. Gure helburua borroka antifaxista bada, Novorossijako herra faxismoaren eta inperialismoaren aurkako buruz-buruko borrokan babestu beharko dugu.

Joaquin Rodriguez

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s