Ukrainak bere burua legez kanpo utzi du

Jatorrizko bertsioa errusieraz: Ukrainako Forum Antifaxista (Antifashist.com)

Errusierazko bertsioa: Aleksei Tatu (FortRuss)

Apirilaren 12

 

Apirilaren 9a Ukrainaren historian biraketa bat suposatu zuen eguna izatera emana dago, egun horretan herrialdearen osotasunaz gain, Estatutasuna ere zalantzan uzten duen zerbait gertatu baitzen.

Ukrainar legebiltzarrak sinbologia komunista eta nazia debekatu ditu lurralde osoan. Eta honez gain, “erregimen komunista totalitarioa” ere debekatu du.

Lege hau, 2558 zenbakidun “Ukrainan Erregimen Totalitario Komunista eta Nazionalsozialista (nazia) Gaitzestearen eta Beren Ikurrak Debekatzearen Inguruko Legea” legebiltzarreko 254 kidek bozkatu dute.

Ukrainar Legebiltzarrak “erregimen komunista totalitarioa” “Estatu-izuaren politika, norbanako zein masazko hilketek, exekuzioek, deportazioek, torturak, behartutako lanak eta masazko izuaren beste forma batzuek osatutakoa, eramatearren” debekatzen du.

Lege berriak “erregimen komunista totalitarioaren” ikur guztiak debekatzen ditu: Estatu-aren banderak, ikurrak eta SESBren, Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialistaren eta SESBen beste errepubliken beste irudiak; SESBen, Ukrainako Sobietar errepublika Sozialistaren eta SESBen beste errepubliken ereserki nazionalak edo hauen zatiak barne; igitaia eta mailua edo mailua eta bost puntako izar orria edo mailua, goldea eta bost puntako izar-gorria bilbatzen duen edozein oroigarri barne. Alderdi Komunistaren ikurren eta bere elementuen, eta Alderdi Komunistan, Barruti-Buru mailatik hasita kargurik izan duen pertsonen monumentuak ere debekatzen dituzte.

“Erregimen komunista totalitario” izendapenean sailkatzen diren, eta bereaz debekatuta geratzen diren bestelakoak, Alderdi Komunistaren iharduerari edo Ukrainan botere sobietarra ezartzeari eskainitako irudiak eta monumentuak eta Alderdi Komunistaren irudiak eta leloak, euren buruen aipuak barne, dira.

Zerrenda ez da hemen bukatzen, “Alderdi Komunistaren buruen izenez edo goitizenez eskualdeei, barrutiei edota populazioei jarritako izenak ere debekatzen baitira”.

Baina bitxiena, Ukrainak “erregimen komunista totalitarioa” debekatzean bere burua debekatzen ari dela da. Ez dago argi ukrainar legebiltzarrak hartutako erabakia independentea izan al den. Baliteke halako erabakia kanpotik, egungo Gobernuaren jabeek inspiratu izana; helburutzar “erregimen komunista totalitarioaren” ahaleginez sortutako Ukrainar Estatua bera desagerraraztea duelarik. Erregimen horren ahaleginek batu zuten Ukraina Ekialdetik Mendebaldra. Baina itxuraz Ukrainaren sortzailea kriminala bazen, bere erabaki guztiak kriminalak dira baita, adibidez Molotov-Ribbentrop ituna, zenak Ukrainari Eki Polonia edo Halitxina, Besarabia eta Ipar Bukovina bezalako lurrak eman zizkion. Kriminalak izango dira baita ere Sobietar Batasunaren garaipenak, Ukraina Transkarpatiarekin handiarazi zutenak. Eta hori “erregimen komunista totalitarioak” Errusiar Inperioaren zati bat moztu zuela Ukrainaren “independentzia” gorabeheratsua ahalbideratzeko, Ukrainak zati handi hori hartuko ez balu UNRren (1) mugetara, hiriburuaren inguruetara mugatuko litzateke. Ukrainak “erregimen komunistaren” ankerkeria eta honek II Mundu Gudan izan zuen papera gaitzesten duenez, Ukraina Nazio Batuen sortzaileen artean agertzea ere desegoki gisa gaitzetsi beharko zukeen, ohore hori “erregimen kriminal” horrek eman baitzion.

Eta are 1991ko Ukrainaren Estatu-independentzia aldarrikapena legez kanpokoa izan beharko zatekeen, “erregimen kriminal” batek baimendu zuen eta.

Hau ukrainar buru politikoen beste ateraldi ero bat ez bada, posible da Estatu independente gisa porrot egin duen periferia sobietarreko herrialde hau zatitzeko nahitako asmoen araberako ekintza bat izatea. Eta ez dago zalantzarik Europak Ukraina Europako bigarren Estaturik handiena nola bihurtu zen ahazten ez duela. Eta ez dago arrazoirik Europak Ukraina osorik, oka egin gabe irents dezakeela pentsatzeko.

Araua hauxe da: “Har ezazu ahal duzun narru gehien, ardia onena ez bada ere”.

Fort Russ

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s