Kievek prentsari emaniko jarraibideak: UPAk nazismoaren aurka borrokatu zuen

Jatorrizko bertsioa errusieraz: Colonel Cassad

Erdarazko bertsioa: Nahia Sanzo (Slavyangrad.es)

Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea

Bigarren Mundu Gudaren bukaeraren 70 urteurrena heltzear dagoenean, ukrainar Gobernuak prentsari okupatzaile naziaren kontrako garaipenean ukrainar herriaren zein OUN (Ukrainar Nazionalisten Erakundea) edota UPA (Ukrainar Armada Matxinoa) erakundeen papera nabarmentzeko gomendatu dio, iritzi publikoak erakunde hauek naziekin kolaboratzeaz akusatzen baditu ere.

“Gure heroiak”: OUN, UPA eta SSren XIV “Halitxina” Dibisioaren ohorezko posterra

Ukrainar agintariek, ukrainar lehendakaritza-bulegoak komunikabideei bidali dien jarraibideen arabera, Maiatzaren 8an hasiko den Bigarren Mundu Gudaren bukaeraren 70 urteurreneko ospakizunean ukrainar herriaren garaipena, eta ez Sobietar Batasuneko herrien garaipena azpimarratu nahi dute. RIA Novostik dokumentu horren kopia bat lortu du.

“Gur egungo Ukrainaren defendatzaileak nazismoa garaitu zutenen ondorengotzat jo behar dira. Belaunaldien artean arraipen bat eman zenaren ezagutza gizartea sendotzeko faktore garrantzitsu bat izango da, kanpoko erasoa garaitzeko indarra emango diguna” dio “Nazismoaren kontrako garaipenaren 70 urteurrenaren eta Bigaren Mundu Gudaren amaieraren 70 urteurrenaren ospakizunen aurrean Ukrainako lehendakaritza-bulegoaren posizioa” deitutako dokumentuak.

Zentzu honetan, ukrainar lehendakariak “Bigarren Mundu Guda” edota “nazismoaren aurkako garaipena” bezalako terminoak erabiltzea gomendatzen du, “1941-1945eko Aberri Guda Handia” bezalakoen (Sobietar Batasunean eta ondorengo herrialdeetan erabili izan ohi dena),ordez, azken hau sobietar garaietan Ukrainari “inposatua” izan omen zelako.

Dokumentuak Ukrainan gertakarien urteurrena “ez soilik 41-45 arteko markoan baizik eta Bigarren Mundu Guda osoaren markoan” ospatuko dela dio “ukrainarrek mundu osoan borrokatu baitzuten”. Ukrainar agintariek “Bigarren Mundu Guda, ondare historikoaz gain Ukrainarentzat, Europarentzat eta mundu osoarentzat lehen eta garrantzi handikoen irakasgaia dela onartzea” gomendatzen du eta Vladimir Putinen lidergopeko eta Alemania nazia parekatzera deitzen du.

“Irakasgai hau oso garrantzizkoa bihurtu da, Putinen Errusiaren politika erasokorra dela eta, erregimen honek faxismoaren ezaugarri denak baititu eta europar kontinentearen kontrako eskala osoko guda batekin mehatxatzen baitu. Putinen eta Hitlerren erregimenen antzekotasunak Errusiak Ukrainan erabiltzen dituen metodoetan daude: propagandan eta abar” dio dokumentuak.

Mugimendu partisano sobietarra eta “antolakunde nazionalak (OUN, UPA)” parekatzea iradokitzen da baita. Ukrainar lehendakariaren bulegoak “nazismoaren aurkako europar erresistentziaren parte” gisa ikusten ditu, populazioak UPAri nazismoarekin kolaboratzea leporatzen dion arren. Jarraibideok, gudaren ostean, 50 hamarkadaren hasiera arte UPAk “gudaren osteko guda” bihurtu zen “erresistentzia antisobietarra” egin zuela diote.

“Sortu zenetik naziak Ukrainatik erretiratu arte, UPA alemaniar inbaditzaileen kontrako borroka aktiboaren parte izan zen, hauei baja handiak eraginez…” dio dokumentuak. Beraz, Kieveko agintarien datu historikoak itxuraldatzera deitzen dute: 2008an,, Krimeako Ofizial Sobietarren Batasuneko lehendakari Sergei Nikulinen eskaerari erantzunez Alemaniak bere artxibo historikoak sakonki ikertu baitzituen eta ez baitzuen tropa nazien kontrako borroketan OUN-UPAren parte-hartzea baieztatzen zuen frogarik aurkitu –RIA Novosti.

Noski, beharrezkoa zaie “Ukrainaren heroiek” dokumentuak azpisugearen moduan aipatzen ez duen Ukrainako judutarren esterminioan izan dute parte hartzeaz inork deus ere ez jakitea. “UPA; nazismoaren kontrako borrokalariak” dioen tesi politt hori “Gestapo, adierazpen askatasunaren aldeko borrokalariak” edo “SS, arraza-gorrotoaren kontrako borrokalariak” esatea modukoa da. Beraz, Maiatzaren 9an, Kieven esperimentu bitxi bat ikusiko dugu: faxistek faxismoaren kontrako Garaipenaren Eguna ospatuko dute eta honen protagonista guda hori galdu zutenak izango dira.

Erregimenak iraun artean gero eta handiagoa izango den Ukrainaren eta Errusiaren arteko erabateko bereizketa ideologikoa eman dadin politika sistematiko bat ematen ari da. Honen efektuek urte askotan nabarituko dira. Historiaren berridaztea eta lotura amankomunak ezabatzea jada Juxtxenkoren bost urteko agintaldian baino handiagoa da. “Herrialde Batua” izango da, baina eurena, ez gurea, bertan ez da egongo errusiarzalea den deus, historia berridatzi egingo da, ahots disidenteak preso sartu edo erail egingo dira, eta “Ukraina independentearen” ekialdean dagoen oro Ukrainaren gaitz presente eta etorkizuneko guztien erruduntzat joko da. Hau izango da Ukrainaren etorkizuna erregimen honek boterean irauten badu.

Colonel Cassad Colonel Cassad errusieraz

Slavyangrad.es

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s