Oles Buzinaren azken elkarrizketa: “Nire postura Gobernuarentzat deserosoa da”

Jatorrizko bertsioa errusieraz: 24today.net

Erdarazko bertsioa: Nahia Sanzo (Slavyangrad.es)

Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea

Apirilaren 13an eraila izan baina egun batzuk lehenago Oles Buzinak Radio Vestiri emandako elkarrizketa.

“Segodnia” egunkaritik ateratzeko moduari buruz: “Oso arrazoi xinple batengatik joan nintzen. Ez nuen ostikomakila izateko asmorik. Segodniaren online bertsioan ardurak izateari uzteari eskatu nuen. Zergatik izan behar nuen Sveta Paniuxkinaren erruen arduradun? Ni ados egon ezin nintekeen materialak argitaratzen ziren. Material hau “goitik” zetorren. Nire burua zuzendari nagusia, Potapov, zen. “Material hau ez dut publikatuko” esan nion. “Ez, publikatu beharra duzu” erantzun zidan. Orduan dimititu egingo nuela esan nion”.

Oleg Sentsov zinema-zuzendariaren inguruan: “Elkarrizketaren aurretik hain justu Oleg Sentsoven inguruan hitz egingo genuela esan zidan. Nor zen galdetu nion. Izan gaitezen zintzoak: Lefortovoko kartzelan (Mosku) sartu zutenean egin zen entzutetsu. Baina nire iritzia nahi baduzu, nik Sentsov orain bertan askatuko nuke. Savtxenko ere askatuko nukeen bezala”.

Errusiarekin izan beharreko harremanen inguruan: “Errusiaren eta Ukrainaren arteko harremanak adiskidetsuak eta lasaiak izan behar direla uste dut. Ezin dira elkarrengandik urrundu… Zergatik sortu da Errusiaren eta Mendebaldearen arteko gatazka hau Ukrainaren lurrean? Luzaroan Mendebaldeak bere Ukrainako posizioa indartu du. Erakunde eta lobby mendebalzaleek diru asko jaso dute… Ukraina “erreala”, parte handi batetan, Errusiarekiko harreman ekonomikoen menpe dago”.

Maidanen gertatutakoaz: “Ukrainak Maidango kolpearen ostean hartu duen bideaz… Beno, mintza gaitezen garbi. Estatu-kolpe bat izan zen. Horren ondoren legeztatu egin zuten, dena, nahi izan zuten dena egin zuten hura legezko iruditu zedin, Janukovitxek ihes egin zuela eta… Estatu-kolpe hau gertatzearen erruaren parte handi bat Janukovitxen errua izan zen, ebre lehendakari-lanetan kale egin zuelako”.

Nola aldatu Errusiar Federazioarekiko harremana: “Hau alda dadin huts bat egin dugula onartu behar dugu; hori da dena, herrialde osoak, denok, huts bat egin dugu”.

Gasaren inguruko gatazkaz: “Beno, nork behartu zuen Julia Timoxenko akordio hori sinatzera? Timoxenkoko beti hitz egiten zuen Ukrainak hartu behar zuen Mendebalderanzko bideaz, eta akordio hori sinatu zuen. Akordio hori ukrainar posizioak erabat lagatzea izan zen”.

Putinen inguruan: “Herrialdea lapurrek gobernatzen dutenean erraza da errua Putini botatzea. Edozer gertatuta ere,Putinen errua da”.

Errusiar telebistan egin dituen agerraldien inguruan: “Asko puzten duzu astero errusiar telebistako bizpahiru programetan parte hartzen dudala diozunean. Hori ez da egia. Urtarrilean eta otsailean ez nuen programa bakar batean ere parte hartu. Martxoaren bigarren hamabostaldian programa batean parte hartu nuen. Geroago, pasa den astean San Petersburgon egun nintzen, non beste programa batean parte hartu nuen. Zergatik hartzen dudan parte halako programetan? Niretzat nire ikuspuntuak adierazteko aukera bat delako. Halako agerraldietan beti diot Ukraina batua defendatzen dudala. Adibidez, behin gonbidatu batek Ukraina Estatu bezala jada ez zela existitzen esan zuen eta nik nire pasaportea atera nuen eta “begira, Ukraina Estatu bezala bada” erantzun nuen. Ez da soilik Oles Buzina hala pentsatzen duena, 40 milioi ukrainar dira. Ukraina Estatua bada, eta hori kontutan izan behar dugu. Beste arrazoi bat hara joateko: Ukrainar Telebistan betatua nagoelako”.

Donbasseko gudari buruz: “Ez dira ari terroristen aurka borrokatzen, zibilak eta hiriak bonbatzen baizik. Nire postura Ukrainako agintarientzat deserosoa da”.

Slavyangrad.es

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s