Donostiako Garaipen Egunaren kronika

This slideshow requires JavaScript.

Larunbatean, Maiatzaren 9ean, 300 bat lagun bildu ginen Donostian nazifaxismoaren aurkako Sobietar Batasunaren garaipenaren 70. urteurrena ospatzeko. Antolatzaileak Vesta errusiar hiztunen elkartea eta Euskal Herria – Donbas Elkartasun Komitea izan ziren; gure helburuak argiak ziren, errusiar eta beste Sobietar Herrientzat hain garrantzitsua den egun hau Donostian ospatzea eta era berean euskaldunok oroimenhonekin bat egitea eta Sobietar Batasuneko herriei zein beste herrietan faxismoaren aurka borrokatu zuten pertsona guztiak omentzea,  hurrengo belaunaldiok borrokan jarraitzeko konpromisoa berretsiz. Laguntzaileen artean Askapena erakunde internazionalista, Sare Antifaxista, Boltxe kolektiboa eta Ahaztuak 1936-1977 egon ziren.

Eguerdiko 12etan hasi genuen manifestazioa, “Sobietar Batasunak faxismoaren aurka lortutako garaipenaren 70. urteurrena 1945-2015” lemapean. Pankartan hain famatua den Reichstag-aren gainean Sobietar bandera altxatu zuten irudi mitikoa ikus zitekeen, egun garaipenaren ikur dena. Honez gain, garaipenaren eguneko kamisetak eta pin-ak erosteko aukera egon zen; manifestaziora eta ekitaldira hurbildu ziren gehienei ikusten zitzaien Gorka Deunaren xingola jakan zintzilik. Era berean garaipen egun horrekin zerikusia zuten bandera asko hedatu ziren: Sobietarra, Errusiarra, armada gorriaren garaipenaren bandera, ikurriñak, Stalinen aldeko banderak…. faxismoaren aurkako borrokalariek egin zuten ekarpenaren adierazle.

Manifestazioaren ondoren, ekitaldi politikoari ekin genion. Vesta elkarteak makinaria faxista garaitzeko Sobietar Batasuneko herrien ekarpena itzela izan zela gogorarazi zigun: 27 milioi hildako guztira; Errusiarrak ez ezik Bielorrusiarrak, Ukrainarrak, Kazajiarrak eta Sobietar Batasuneko herri ezberdinek itzelezko sakrifizioa egin zuten. Eta horrez gain, partisano Jugoslaviarrek, Greziarrek, Italiarrek, Espainiar errepublikazaleek edota Euskaldunek garaipen hni egin zioten ekarpena ere gogorarrazi genuen.

Honen ondotik, Euskal Herria-Donbas Komiteak Ahaztuak elkartea aurkeztu zuen. Ahaztuaken arabera, Sobietar Batasunarengaik izango balitz, faxismoak Espainian eta Portugalen ez zuen arrakastarik izango ez iraungo, hau mendebaldeari zor diogu; Euskal Herriak oraindik pairatzen duen faxismoa alegia, azken egunotan Audientzia Nazionalak 7 militante atxilotu eta beraien militantzia politikoagatik 6 urteko kartzela zigorra ezarri izana, Askapena erakunde internazionalistaren ilegalizazioa, edota oraindik preso politikoak egotea alegia.

Ahaztuak, errepresio frankistak 1936-1977 bitartean eragindako biktimen egia, justizia eta erreparazioaren alde lan egiten duen elkarteak, gaur egun oraindik Frankismoko biktimak aitortzeko dauden zailtasunak azaldu zituen. 1976ko martxoaren 3an Gasteizen eraildako 5 langileetako baten, Romualdo Barrosoren ahizpak eta martxoak 3 elkarteko kide diren Eva eta Blanca Barrosok hartu zuten hitza langile borroka hori aitortuz eta gaur egun oraindik egia, justizia eta konponketa burutu ez dela salatuz. Era berean, Romualdo Barroso eraildako gaztearen auzoan, Errekaleorren, egun gazte eta ez hain gazteak burutzen ari diren borroka goraipatu zen.

This slideshow requires JavaScript.

Honen ondotik, herri guztietako borrokalariak omendu ziren. Vesta elkarteak poesia bat errezitatu zuen abesti sobietar bat lagunduz, eta ondoren Gernika abestia ondoan Amparo Lasherasek Euskal Herria–Donbas Komitearen izenean bertaratu ziren senideek ordezkatu zituzten borrokalariak aipatu zituen, senitartekoek suaren pean 50 krabelin jartzen zituzten bitartean: besteak beste Txomin Ferreiro Rueda, Marcelino Bilbao, Gregory Egorov, Carmen Eixarch, Eduardo Aparicio, Antxon Arizmendi edota Jesus Larrañaga omendu genituen. Omenaldia amaituta, ekitaldi folklorikoari ekin genion; Errusiarren seme-alabek Aberri Guda Handiko bizipenak jasotzen zituzten hainbat poema errezitatu zituzten. Hau bukatuta emakume errusiarrek armada gorriko jantzita dantza bat burutu zuten eta ekitaldia Katiuxa abestiarekin bukatu zen.

Herri bazkarian giro aparta egon zen eta abesti Errusiar, Euskaldun zein Jugoslaviarrak kantatu ziren; Mikel Laboaren Txoria Txori, Boga-Boga, Sobietar Batasuneko ereserkia, Eusko Gudariak, Internazionala… Bazkariari bertso batzuekin eman zitzaion bukaera.

Giro aparta izan zen protagonista, ospakizuna eta aldarrikapena uztartzen dituen egun handi honetan. Eskerrak eman nahi dizuegu bertaratu zineten guztioi, hurrengo urtean, mundu osoko antiinperialista, internazionalista eta antifaxistentzat hain garrantzitsua den egun honetanere hurbildu zaretelakoan gaude. Irabazi genuelako ta irabaziko dugulako, Ura!!!

donbass-eh1

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s