Aleksei Mozgovoiren Prizrak Brigadaren printzipio ideologikoak

Jatorrizko bertsioa errusieraz: Prizrak Brigadaren orria

Ingelerazko bertsioa: Greg Butterfield (Red Star Over Donbass)

Euskarazko itzulpena: Euskal Herria Donbass Elkartasun Komitea

Prizrak (“Mamua”) Brigadaren lehen komandantea Aleksei Borisovitx Mozgovoi izan zen. Zuzendaritza arduratsu eta kohesionatu bat eratzeko gai izan zena. Orain, A. B. Mozgovoiren heriotza triste gora-behera, talde hau lanean jarraitzeko moduan da. Mamu Brigada herri armatuak sortutako herri-miliziaren parte da. Entzute handia lortu zuen Brigadaren helburua herri-boterea ezartzea delako, ez onurak lortzea, eta baita ere diktadura faxistaren aurkako desafio otzanezina delako. Donbasseko langileen elementurik onenak eta atzerriko boluntarioak bere gain ditu. Brigadako leiendazko Komandantea etsaiak koldarki erail zuenean, herri-erresistentziaren ikur hilezkor bihurtu zuen. Galera handi hau izan arren. Brigadak bere kohesioa handitu du, eta gure amerria askatzeko borrokatzeko grina handitu egin da.

 

Urtebeteko existentzian zehar, printzipio hauek garatu ditu Mamu Brigadak.

1) Kolektibismoa eta elkartasuna: Interes kolektiboek norbanakoen aurrean lehentasuna dute. Erabakimena kolektiboa da.

2) Ez arduratu zure azalagatik, zure ohoreagatik baizik. Printzipio moralei erabateko lehentasuna ematen diegu. Segurtasun pertsonalarekiko edo ongizate materialarekiko ardurak ez du gizaarte justu bat eratzen laguntzen.

3) Herrien arteko adiskidetasuna. Ez dugu aurriritzi edo lehentasun nazionalik. Munduko herri guztien arteko ahaide-elkartasuna onirizten dugu eta indartzen saiatuko gara. Beraz, gure etsaiak guda pizten dutenak, langileak zapaltzen dituztenak eta herrien arteko etsaitasuna bultzatzen dituztenak dira. Gure ustez nazio bakoitzaren kultura garrantzitsua eta berezia da. Multikulturalismoaren ikuspegi liberala gaitzesten dugu. Herri ezberdinen tradizioak eta ezaugarriak gordetzearen aldekoak gara. Guretzat ezaugarri eta tradizio hauek gatazka berriak sor ez dezaten da garrantzitsuena. Herrien arteko adiskidetasunak soilik desagertaraz dezake etnia-etsaitasuna eta munduan zehar eromen hauek bultzatzen dituztena suntsitu. Gure buruak, herri iraultzak 1936-1939 artean Espainian eta 1979-1989 artean Afganistanen defendatu zituzten brigada internazionalen oinordekotzat ditugu.

4) Brigada honen parte dira borrokalariek lana ordezkatzen dute, ez kapitala, bere amerria defendatzen dute, eta kontzienteki justiziaren printzipioen gain eraikitako gizarte baten alde egiten dute.

5) Demokrazia. Honegatik altxatu zen Donbasseko herria 2014ko udaberrian. Klan oligarkikoek boterea hartzearen aurka gaude. Klan oligarkikoak dira gaur Donbass gudan izatearen errudun nagusiak. Herriak botere osoa izan behar du. Borrokan ari garelarik gizarte berri baten oinarriak eraikitzen ari gara, bai Brigada barruan eta bai lurralde askatuetan. Novorossijako lehenengo jantoki sozialak Mamu Brigadak sortu zituen. Populazioari giza-laguntza ematea edo ekitaldi publikoak antolatzea ere Brigadaren egitekoak dira.

6) Herri Milizia. Ez gara beste Estatuek duten moduko armada erregular bat (Estatu-armada erregularrek, bere deskripzio ofiziala zein delarik ere, Gobernuaren eta ez herriaren aginduak betetzen dituzte) eraikitzen saiatzen ari. Gure helburua indar armatu berriak sortzea da, Donbasseko ezaugarri bereziak kontutan hartuz. Miliziak –hau da, herri armatuak- beti erresistitu ahalko du Estatuaren eta enpresen diktaduraren kontra. Armaturik gabeko herria defentsarik gabe dago Gobernuek eta enpresa handiek euren armada propioak baitituzte. Historiak erakusten du halakoetan animaliak bezala tratatzen dituztela. Hori dela eta, herri-milizia gudan zein bakean zehar beharrezkoa da.

7) Zerbitzu boluntarioaren printzipioa. Guk ez dugu behartutako mobilizaziorik eginen. Guregana bere senitartekoen eta lagunen ardura dutenak, euren amerria maite dutenak eta gure ideiekin bat egiten dutenak erakarriko ditugu. Ez dugu nahi “dirua egitera” datorren jenderik edo kartzela saihesteko zerbitzera datorrenik.

8) Aberri Guda Handiko garaipena mugimendu antifaxistaren sortze-ekintza izan zen. Ezin da Aberri Guda Handiaren emaitza Alemania nazia edota bere aliatuak zuritzeko errebisatu. Mendebaldeko, Ukrainako edo Errusiako neoliberalek edo neonaziek egin nahi dituzten errebisioa deitoratzen dugu.

9) Gazteria hezitzeaz arduratzen gara. Sobietar Batasun ohia eratzen zuten herrialde guztietan gazteria alde batera utzi da. Gaur egungo Estatuek ez dute ez hezkuntza ideologikoik ez ideia sozialik eskaintzen. Estatu hauen eta gazteriaren arteko harremana aita-orde mozkor baten eta ume ahul baten antzekoa da. Ukraina independentean jaio eta bizi zirenek hau baieztatu dezakete. Jende gaztea etorkizuna dela badakigu. Hezkuntza kultural, fisiko eta intelektuala behar dutela ulertzen dugu. Ardura hau gure gain hartzen dugu.

10) Diziplina. Gudan, diziplina arrakasta militarraren faktore garrantzizkoenetakoa da. Diziplinarik gabe garaipen militarra ezinezkoa da.

11) Kontzientzia-askatasuna. Brigadako gudari bakoitza talde osoaren partea da, Brigada herrikoiaren borroka-bandera harro eta ohoretsuki altxatzen duena. Bakoitzaren iritziak, sinesmen erlijiosoak edo politikoak norbanakoaren kontu dira. Hala ere, herri-ideologiaren funtsezko puntuetan bat etorri behar dira: antifaxismoa, anti-oligarkia eta demokrazia. Gorroto-ideologia oro (eskuineko erradikalismoa, neonazismoa, neofaxismoa, arrazakeria) arrotza eta etsaia da brigadako kide guztientzako.

12) Errusiar mundua. Gure burua, kultura, nazio eta hizkuntza anitz batzen dituen baina amankomunean nazismoarekiko, faxismoarekiko eta arrazakeriarekiko etsaitasunak batzen duen Errusiar mundu handi baten parte dugu. Mundu honek bere ezaugarri propioak ditu, garairik zailenetan gure aberria defendatzera eta etsaia garaitzera eraman dutenak. Errusiar mundua ikusmolde eta jarrera bat da, izpiritu bat.. Novorossija Errusiar Munduaren abangoardia da.

13) Gure printzipioek garrantzi handia dute denentzat: Donbass ezin da Errusian eta Ukrainan aldaketarik egon ezean askatu. Gure askapen borroka garrantzitsua da ez soilik Errusiar munduarentzako, mundu osoarentzako baizik

Mamu Brigadaren Komisio Politikoa

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s