Marxismoa eta Donbasseko guda (Viktor Xapinov-Borotba)

Jatorrizko bertsioa errusieraz: Viktor Xapinov

Ingelerazko bertsioa: Greg Butterfield

Euskarazko bertsioa: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea

Askotan Borotba Donbasseko Herri Errepublikei ematen dien babesa dela eta, gure burkideak herri-milizietan borrokatzen ari direla eta, eta Luganskeko (LHE) eta Donetskeko Herri Errepubliken (DHE) nazio-eraikuntzan parte hartzeagatik kritikatua izan ohi da. Kritika hauek ez datoz soilik sukar nazionalistaren aurrean amore eman duten, lehen Maidan eta orain Kieven Donbass konkistatzeko guda babesten duten ezkertiar ohiengandik. Beste batzuek euren burua “Zimmerwald berria” izendatzen dutenek, “bakezaletasun marxistaren” ikuspuntutik kritikatzen gaituzte.

1914 = 2014?

“Zimmerwaldista” hauek Donbasseko guda Lehen Mundu Gudarekin erkatzen dute. Hala ere, erkatzek beti dira arriskutsuak, eta honek ez du zentzurik 1914-1918 artean iraun zuen Lehen Mundu Gudan indar bera zuten bloke inperialista ezberdin bik merkatuak, lehengaiak eta koloniak lortzearren borrokatu zuten. Bloke anglo-frantziarraren garaipena, gerora hain argia ematen duena, garaikoentzat, marxistentzat barne, ez zegoen hain argi hala izango zenik. Lev Kamenevek, boltxebikeen buruetako batek, adibidez, Alemaniaren garaipena iragarri zuen.

1914an, hil ala biziko borroka batean Londres eta Berlin erdigune zuten kapital-akumulazioaren zentru bi, lan-banaketa kapitalistaren sistema bi aurrez-aurre zeuden. Sistema hauek 1870ko hamarkadan euren hedapen geografikoaren mugetara iritsi ziren, bakoitzaren hedapenak bestearen mugetan talka egiten zuelarik. Hedapen honen azken ondorioa Afrikako kontinentea potentzia ezberdinen artean banatzea izan zen.

Afrika

Afrikaren kolonizazioa.

Lan-banaketa hauen (alemaniarra-Europa erdialdekoa, anglo-frantziarra, estatubatuarra eta japoniarra) talkak Lehen eta Bigarren Mundu Guden arrazoi ekonomikoa izan ziren. Bigarren Mundu Gudaren ostean halako sistema bakarra geratu zen, Estatu Batuak buru zirela. 40ko hamarkadan europar eta japoniar sistemak irentsi zituen, 70koan kolonia ohiak, 80koan Txina eta Eki Europako herri demokraziak, eta 90koan Sobietar Batasuna.

Reagan eta Thatcherren erreakzio neoliberalak sistema hau bere osotasunera eraman zuen. Sistema honen bihotzean; mundu mailako txanponaren jaulkitzaile gisa Erreserba Federala, NDF; MME eta Munduko Banketxea daude.

2008aren ostean, sistema krisi sistemiko batean sartu zen, honen arrazoiak beste nonbaiten aztertu ditudalarik, eta beheraka egiten hasi zen. Hondamendiaren ondorioz, herrialde batzuetako elite kapitalistek Washingtonek markatutako “jokoaren arauak” aldatzen hasi ziren, sistemak ez baitzuen krisiaren aurretik bezain erakargarria ematen.

Beraz, ez ditugu erabat aurrez-aurre diren bloke bi, 1914an bezala; baizik eta egoera guztiz berri bat, analogia historikorik gabekoa, sistemak pott egin eta zatikatu egiten dena; talde kapitalista batzuek (nazio-Estatuetan edota formazio transnazionaletan antolaturik) sistemaren markoa berrikusi nahi dutelarik eta beste talde batzuek (Washingtonen “Eskualde Komiteek”), ordea status quo honi eutsi eta sistemaren printzipio sakratuak puskatzen saiatzen ari direnak zigortu nahi dituztelarik.

Sistemaren barneko gatazka hauek bere barne kontraesanak direla eta dira, ez kapital-pilaketaren eta euren lan-banaketa sistemaren erdiguneen arteko talka baten ondorio, 1914an eta 1939an gertatu zen bezala.

Inperialismo berria munduko sistema batean.

Ukrainako gaurko gatazka AEBren eta Errusiaren arteko 1914ko moduko gatazka bat bezala aztertzen dutenek, “AEB erraustegi nuklear bat” bihurtzeaz mehatxatzen duen Dmitri Kiseliov propagandistaren analisi-maila dute. Errusia eta Estatu Batuak ez dira konparagarriak botere ekonomikoaren arloan, oso kategoria ezberdinetakoak dira. Are gehiago, ez dago “errusiar inperialismorik” eta “AEBtako inperialismoa”, 1914koaren zentzuan, ere ez dago. Hierarkikoki antolatutako mundu-mailako AEBk zuzentzen duen sistema inperialista bat dago. Badago errusiar klase kapitalista bat dago, bere egitura, ez lehen ez bigarren “koxkan” ez dagoelarik hierarkian bere statusa goratu nahi izan duena, eta Mendebaldeak batuta aurre egin ostean, bere ausardia dela eta beldurtuta dagoena.

Imajina ezazue momentu batez Errusia 1914koerako herrialde inperialista bat dela, Italia eta bere “eskaleen inperialismoa” bezalakoa bada ere. Errusia honek Ukrainan interes inperialistak izango lituzke, batez ere hidrokarburoen garraioari dagokionez, eta baita ere parte batean industriari dagokionez. Hala ere, interes hauengatik ez zuketen mendebaldearekiko harremanak okertuko.

Ukrainar krisian errusiar elite kapitalistak ez du inolako estrategia inperialistarik martxan jarri, bat-batean aldatzen den egoera bat ahal bezain bestela erantzun diete. Erreakzio hau erdipurdikoa, inkontsistentea, kontraesankorra izan da; estrategia falta agerian uzten zuelarik.

Egoerak Ukrainako Estatu-kolpetik Krimeako eta geroago Hego-Ekialdeko matxinadara eboluzionatu zuenez gero, errusiar buruzagitzak dilema zail bat izan du. Aurre ez egitea eta Krimeako eta Hego-ekialdeko populazioa ez babesteak, bere populazioarekiko zilegitasuna galtzea litzateke, 2011koa baino larriagoa zatekeen krisi politiko batetara eramanaz. Esku sartzean Mendebaldearekin puskatzea eta ondorio ezezagunetara joatea litzateke. Azkenean, erdibidea aukeratu zuten: Krimean bai, baina Hego-Ekialdean ez.

Hala ere, Donbasseko matxinadak, baketsua zenak, armatua izatera eboluzionatu zuenean, Errusiak laguntza eman behar zuen. Hala behar zuen, matxinoak Errusiaren baimen praktikoarekin suntsituak izango balira, errusiar agintariak herrialde barruan oso gaizki geratuko ziratekeen. Baina babes hau gogoz kontra eman diete. Putinek argi eta garbi esan zion herriari DHEren eta LHEren independentzia erreferendumik ez egiteko, eta laguntza militarraren isuria soilik Slaviansk erori ondoren, Donetsk hiriburua mehatxupean zegoenean hasi zen iristen.

Halako babesak errusiar oligarkiaren artean desatsegina eta kontrako jarrerak sortu ditu, oligarkia ez baitago Errusiar Inperioa birsortzearen alde, Mendebaldearekin kidetza egitearen alde baizik.

Paralelismo historikoak: Espainia- 1936, Irlanda-1916, Rojava-2015

Errepublikak babestu daitezke Errusiako erregimen burgesa matxinada hau bere interes geopolitikoen alde erabiltzen saiatzen baldin bada?

Egin dezagun analogia historiko bat. Nire usten Lehen Mundu Gudarena baino analogia zehatzagoa da.

1936: Espainian Guda Zibil bat da. Imajina dezagun, dena delakoagatik, Sobietar Batasunak ezin diola Espainiar errepublikari lagundu, eta Britainia Handia eta Frantzia kapitalistek laguntza, ekipamendu militarra eta giza laguntza bidaltzen dutela, kredituak ematen dituztela eta are Armada eta Polizia Errepublikarrak aholkatzeko aholkulari militarrak bidatzen dituztela. Noski, kasu horretan Britainia Handia eta Frantzia kapitalistek euren helburuak lortu nahiko zituzketen: Alemaniar blokearen kontrako konfrontazio testuinguruan Espainia euren inbertsio eta salerosketa sisteman eustea.

Kasu horretan ezkerrak espainiar errepublikarren borroka antifaxistari babesa emateari uko egin behako zekiokeen? Noski ezetz.

Beste adibide bat: 1916ko Irlandar Errepublikarren Britainiar Inperioaren aurkako Aste Santuko Matxinada. Euren burua ezkertiartzat duten denek ohoratzen dute irlandar herriaren borroka antiinperialistaren ekintza heroiko hau.

Bitartean, matxinadaren fakzio nagusietako batek –Irlandar Anaitasun Errepublikarrak-, 1914an, guda hasi zenean, matxinatzea erabaki zuen, horretarako alemaniar laguntza oro onartuko zuketelarik. Anaitasunaren ordezkari bat Alemaniaren joan zen eta halako laguntzaren onarpena lortu zuen. Ez zuten laguntza hori jaso armak eramaten zuen itsasontzia britainiar urpekari batek interzeptatu zuelako.

Leninek irlandar matxinada baldintzarik gabe babestu zuen, Donbasseko matxinadaren ondoan, oso “proletarioa” ez zen arren. Eta egun horietan bazeuden Irlandar Matxinada “Putsch” bat, “hirietako burgesia ttipiaz at, izan zuen entzuteaz gain, babes sozial handirik gabeko mugimendu bat” eta abar zela zioten ezkertiarrak. Leninek hau erantzun zien: “Halako matxinada bat “putsch” bat dela dioen oro;atzerakoi amorratu bat, edo iraultza soziala fenomeno bizi gia aztertu ezin duen doktrinario bat da”. (1)

Connolly

James Connolly irlandar sozialista. “Armada ingelesea bota eta bandera berdea (orduko Irlandako bandera) altzatzea lortzen baduzue; errepublika sozialista bat ezarri ezean, zuen ahalegin guztiak alferrikakoak izango dira”.

Alemaniarren laguntzaz haratago, matxinada Britainiar Inperioaren atzegoardian gertatzeak Alemaniar Inperioari “on egiten zion” arren, benetako ezkertiarrek irlandar errepublikarrak babestu zituzten. Eta babestu egin zituzten James Connolly eta bere jarraitzaileekin batera irlandar nazionalista burges eta burges-ttipiek ere borrokatu zuten aren. Noski, Connollyk errepublika sozialista gabe independentzia aldarrikatzea alferrikakoa izango zela esan zuen. Baina Donbasseko ezkerrak ere hau dio.

Zergatik ez dute Donbassen aplikatzen euren buruak “zimmerwaldistatzat” duten horiek hainbeste maite duten Lehen Mundu Gudaren garaian gertatutako irlandar adibide bat?

Edo har dezagun adibide moderno bat. Denok dakigu islamiar faxisten kontra borrokatzen ari den Siriako milizia kurduak AEBren laguntza jasotzen duela. Orduan ezkerrak Rojavako kurduei babesa ukatu beharko ziekeen? Noski ezetz.

Urteetan zehar, israeldar okupazioaren kontrako palestinar erresistentziak ere Ekialde Hurbileko erregimen burges eta ez-demokratikoen laguntza izan zuen, eta palestinar zuzendaritzaren barruko indar-harremana indar aurrerakoientzat Donbassekoa baino okerragoa izan zen. Hala ere, ezkerrak beti babestu du Palestinako askapen mugimendua.

Baina Donbassen ezkertiar batzuek moral bikoitza aplikatzen dute, DHE eta LHE gaitzesteko aitzakia bila dabiltza, horrela euren bakezalekeri axolagabea justifikatu asmoz. Benetako ezkertiarrek sekula ez dute halako posizioak izaten. “Borrokarekiko axolagabekeria ez da borrokatik kanpo geratzea,ez neutraltasuna. Axolagabekeria boteretsuak, zapaltzaileak babestea da” esan zuen Leninek (2). Hala, borrokaz aparte geratu nahi direlarik, euren buruak “zimmerwaldista” duten horiek, matxinatuen kontrako zigor operazioa martxan jarri duten Kievko agintarien aldera pasa dira.

Guda – politika beste bide batzuen bidez jarraitzea

“Guda politika beste modu batez jarraitzea besterik ez da” esan zuen Carl Von Clausewitz teoriko militarrak. Adierazpen hau marxismoaren klasikoek berresten dute. (3)

Zeintzuk dira Kieven eta Donbassen politikak? Posizio neutral bat justifikatzeko asmoz “zimmerwaldistak” politika hauek berdinak direla frogatzen saiatzen dira. “Katu guztiak grisak dira”, hori da euren zuhurtzia “marxistaren” laburpena.

1914-1918ko Mundu Guda egia ea Britainia Handiak, Frantziak, Alemaniak, Austria-Hungariak eta Errusiak politika berdinak jarraitu zituztelako gertatu zen: arpilatze kolonialaren, kolonien eta merkatuengatiko borrokaren eta lehiakide kapitalisten suntsiketaren politikak. 1904-1905ko guda Errusiar-Japoniarra ere politika horien ondorio izan zen.

However, it would be foolish to argue that there could be a civil war where the parties are continuing the same policy. The essence of civil war is to impose one’s policies on the enemy, to break the political force and suppress the social classes or layers that conduct this policy. North and South Vietnam carried out different policies, resulting in a civil war. Different policies are also carried out, for example, by the regime of Bashar al-Assad and the Islamic State, Al-Qaeda and other Islamists in Syria. Different policies guided the Spanish Republic and Franco in the years 1936-1939. Different policies were pursued by Muammar Gaddafi and his opponents in the civil war in Libya in 2011.

So the civil war in Ukraine is not a continuation of the same policy. What are the different policies of Kiev and Donbass?

Kieven politikak

Kieven gudaren politikak Maidanaren politiken jarraipen bat besterik ez dira izan. Ezaugarri hauek ditu politika horrek:

1. “Europar integrazioa” eta inperialismoari amore ematea. Maidanaren lehen leloa “Europar integrazioa” izan zen, ekonomikoki ukrainar merkatuak europar enpresei ematea eta Ukraina, lehengai eta koalifikatu gabeko langile-esklabuen iturri bezala Europar Batasunaren kolonia bat egitea dena. Gaur egun, Maidanaren garaipenaren urtebete ostean, emaitza ekonomikoen eragin txarrak hain handiak dira ezen “euro-baikorrenek “ere ezin dituztela ezkutatu (4).

Kieveko erregimen berriak burujabetzari uko egin eta Estatu-txotxongilo bat bihurtzea ere aukeratu du. Petro Poroxenko lehendakari-oligarkaren eta Ihor Kolomoiski gobernari-oligarkaren arteko Kieveko eregimenaren barneko gatazka AEBko enbaxada deituz konpondu dute. Militarki eta logistikoki estrategikoa den Odessako eskualdea AEBren morroi eta Georgiako lehendakari ohi Mikheil Saakaxviliren esku uztean argi uzten du hau.

2. Neoliberalismoa. Maidanen osteko gobernuak NDFren politikak jarraitzen ditu. Eta hau ez da Maidanen espektatiei “iruzur” egitea Hau Maidanen hasieratik esandako zerbait da, eta mugimendu hori gidatu duten indarrek luzaroan behin eta berriz neoliberalismoaren alde egin dute. Erabateko pribatizazioa eta Ongizate Estatuaren hondarren suntsipena dira Poroxenko-Jatseniuk erregimenaren politika ekonomikoaren funtsa. Irakurle ezkertiarrek ez dute politika hauek langile klasearengan zein ondorio kaltegarri izango duten azaltzeko beharrik ere izango.

Maidango istiluen irudi bat. Ikus gurutze zeltikoa “14” eta “88” pasahitz naziekin.

3. Nazionalismoa eta faxismoa. Nazionalistek eta erabat faxistek euren agenda inposatzeko modua topatu dute Maidanari esker. Hau idatzi zuen gure antolakundeak 2014ko neguan: “nazionalisten arrakasta zalantzagabea, euren aktibitate maila handia dela eta, Euromaidanari euren gidaritza politikoa inposatzeko gai izatean datza. Hau, Maidango Enparantzako manifestazio eta elkarretaratzeetan “pasahitz” moduko zerbait bilakatu diren leloetan ikusten da; adibidez, Aintza nazioari, aintza heroiei!” eskuin besoa eskua zabaldurik dutela altxatzen dutela, hau da, 1941ko apirilean Ukrainar Nazionalisten Erakundearen agur ofiziala zena. Baita ere “Aintza nazioari, hil bitez etsaiak!”, edo “Ukraina, ororen gainetik!” (“Deutschland über alles!” alemaniar leloa kopiatuz), edo “Jauzika ez dena moskutarra da!”. Oposizioko beste alderdiek ez dute leloen sorta propio bat edo ideologia garbi bat izan, oposizio neoliberalak lelo nazionalistak eta ildo nazionalista jarrai ditzan utziz”. (5)

Beraz, aliantza neoliberal-nazia hala sortu zen. Neoliberalek ukrainar faxisten programa bere egin zuten, eta naziak ados ziren ekonomian ildo neoliberala jarraitzearekin. Aliantza hau Catherine Ashton, Victoria Nuland edo John McCain bezalako inperialismoaren ordezkariek bedeinkatu zuten.

Maidanaren ostean eman zen gizartearen faxistizatzea ulertzeko beste gako bat, talde paramilitar nazien legeztatzea eta naziak Estatuaren lege-betearazte agentzietan sartzea izan zen.

4. Aurkari politikoak bortizki isilaraztea, komunikabideak zentsuratzea, ideologia komunista debekatzea. Adibiderik emateko beharrik ez dago, hau edonork dakielako.

Ukrainar nazionalistek Donbasseko “abere errusiarzaleen” inguruan eginiko antzezte arrazista bat.

5. Langile klasearekiko mespretxua, “klase-arrazakeria”. Oligarkiak gidatutako Maidanen sortua, intelligentsia nazionalistaren eta “klase ertaineko” jabe ttipien bloke sozialaren ideologiak Mendebal Ukrainako “pertsona arrunta kutsatu du, orain honen etsaia Donbasseko “abereak” direlarik. Hego-Ekialdeko langile klasearen gehiengoaren “klase-arrazakeria” honekin oligarkiak segmentu zabal bat bereganatzen du, Kieveko kaleetan bizi den pertsona txiro batek Kolomoiski eta Poroxenko bilioidunen interesen aldeko Kieven politikak jarrai zitan ere lor dezakete.

Hauek dira Kievko erregimen berriaren politikaren ezaugarri nagusiak. Hau da Ukrainan kapital transnazional inperialistak darabilen politika, langile-klasearen bizkar krisitik ateratzeko politika. Politika honek kolpe-indar gisa burgesia ttipia eta “klase ertaina” delakoa erabiltzen ditu. 1930ko hamarkadan mota honetako diktadura politikoek faxismora eraman zuten.

Donbasseko politikak

Donetsk eta Luganskeko eskualdeetako matxinoek askatutako lurraldeetan estatalitatea ezartzen den artean, agian DHEren eta LHEren politikei buruz hitz egiteko goizegi da. Hala ere, joera batzuk ikusten ditugu.

1. Antifaxismoa: Mota guztietako matxinoek Kieveko erregimena faxista bezala deskribatzen dute. Askotan faxismoaren ulermen zientifikorik gabe, Kieveko erregimenaren hurrengo ezaugarriak zalantzarik gabe erretxazatzen dituzte: antikomunismoa eta antisobietarkeria, aurkari politikoen kontrako errepresioa eta kriminalak eta kolaboratzaile nazien errugabetzea.

2. Antioligarkia: Maidanaren eta eskuin nazionalistaren Estatu-kolpearen babesle eta onuradun nagusi ukrainar oligarkiaren papera Hego-Ekialdeko matxinadaren kontzientziaren elementu nagusienetako bat izan da. 2014ko negu eta udaberrian zehar ukrainar oligarkiaren AEB buru duen inperialismoarekiko dependentzia eta menpekotasuna bistakoa egin zen. Adibide on bat “Donbasseko jabe” eta Eskualdeen Alderdiaren babesle nagusienetako ba den Rinat Akhmetov dugu. Donbasseko oligarka “adiskidetsu hau, AEBko Estatu-Departamenduko buru Victoria Nulandekin elkarrizketa labur bat izan ostea, Maidanaren alde agertu zen garbiki SCM Korporazioari buruz adierazpen bat eginez. Gero, herritarrek Rinat Akhmetov “Maidango lehendakari” Petro Poroxenkoren inbestiduran ere ikusi ahal izan zuten.

Honekiko, hau argudiatu daiteke: Donbasseko matxinoentzat eta Hego-Ekialdeako erresistentzia mugimenduan inplikatu diren masentzat, lelo hauek ez dira “populismo” hutsa. Masa hauek, euren esperientzia politikotik abiatuta, klase nagusiaren, ukrainar oligarkia politikoaren papera ondo ulertzen dute.

Honek Hego-Ekialdeko masa-mugimendu aurrerakoia eta Maidango masa-mugimendu atzerakoia bereizten ditu. Maidanen nolabaiteko lelo antioligarkiko bigun batzuk entzun ziren, baina ez ziren eskuin muturraren demagogia sozial eta populismoaren mugetatik haratago –honen froga da masa maidanzaleek Poroxenko oligarka lehendakari aukeratzea eta Ihor Kolomoiski edo Serhii Taruta bezalako oligarkak postu garrantzitsuetan ezartzea-.

3. Politika antineoliberalak. Donbasseko errepubliken barne bizitzaren ezaugarri nagusietako bat ekonomi-garapen eredu sozialdemokratiko, keynestarrarekiko, ildo sozialeko Estatu-kapitalismoarekiko joera da. Joera bat soilik bada, garrantzitsua da, Kieveko agintarien guztiz kontrako ekonomi-politika baita. Sektore estrategikoak (meatzeak adibidez) nazionalizatzeko saiakerak populazioak ondo hartu ditu. “Ez dugu nazionalizaziorik egingo, komunistak ez gara eta” esatearren nabarmendu zen Aleksandr Borodai DHEko lidertzatik at geratu da. Errepubliken lidertza berriak ordea, ez du soilik industria, salerosketa eta egituren zati bat nazionaltzeko neurriak hartzen, populazioaren artean neurri hauen aldeko propaganda ere egiten du.

4. Herrien arteko adiskidetasuna, internazionalismoa eta errusiar nazionalismoa. Donbassen egon den edonor jabetuko zen eskualdearen jite internazionalez. Kieveko erregimen berriaren ukrainar txobinismoari errusiar nazionalismoaz erantzuteko moda arriskutsuek ez dute garapen seriorik izan (nahiz eta arrisku hau herri-errepubliken etsaiek propagandarako baliotu). Guztiz bestela, ukrainera eskualde errusieradun batean bigarren hizkuntza ofizial izendatzea nazionalitateekiko eta hizkuntzarekiko politika demokratiko bat aurrera eramateko gogoa erakusten du. Keinu garrantzitsua da baita ukrainar poeta nazional Taras Xevtxenkoren jaiotza.urteurrena Donetsken eta Lugansken jai ofizial izendatzea. Honek, errepublikaren lidergoak Kieven politiko txobinistari eta kultur eta hizkuntza-errepresiokoari alternatiba bat aurkezteko garrantzia ulertzen duela erakusten du.

Beste arrisku baten, erresistentzia mugimenduaren klerikalizazioaren, garapen seriorik ere ez da izan. Eliza Ortodoxoa herri errepubliken dokumentu batzutan aipatua bada, indar klerikalek Donbasseko bizitza sozialean ez dute paper handirik. Erresistentzia-mugimendua izaeraz laikoa da, eta erlijioaren eta elizaren eragina ez da guda-aurreko Ukrainan zena baino handiagoa. Honek erresistentzia indarrak eta Maidana bereizten ditu, hemen Eliza Katoliko Greziarrak (6) paper handia izan baitzuen (egunero apaizek Maidango eskenatoki ofizialetik hitz egiten dute, elizaren ereserkiak abesten dituzte eta abar).

Hauek dira Donbasseko Herri Errepublikaren politikaren ezaugarri nagusiak. Noski, politika hau ez da sozialista. Baina halako mugimendu batean euren banderapean, euren ideia eta leloekin, euren ikuspuntua eta programa utzi gabe parte hartzeko ezkerrarentzat, komunistentzat tokia uzten du. Maidango mugimenduak eta Maidan osteko erregimenak, hasieratik antikomunismo militantean oinarriturik, ez du halako aukerarik uzten.

Guda Zibilean zehar bi aldeek izan dituzten politikak aztertuta, politika hauek ezkerreko indarrentzat, antikapitalistentzak berdinak ez direla ondorioztatzen dugu. Euren buruak “zimmerwaldzaleak” diren horiek, “bi aldeak gauza bera dira” diotenek, edo ezin dute Kieven eta Donbassen politikarik egin edo, litekeena, hipokrita hutsak dira.

Bidezko gudak eta bidezkoak ez diren gudak

Guda honekiko marxisten jarrera ezin da Lehen Mundu Gudarekikoa izan zena izan. Marxistek beti babestu izan dituzte zapaltzaileen kontrako zapalduen gudak, eta bakezalekeriara edota axolagabekeriara atzera egitea hipokresiatzat edo boteredunen alde egitetzat hartu izan da.

Bai, Lehen Mundu Gudan baita, traizioz inperialisten zerbitzura jarri ez ziren sozialistak ez zeuden soilik langile-anaiek kapitalisten interesetarako elkar hiltzen zebiltzan guda bukatzearen alde; sozialista hauek guda inperialista guda zibil bihurtu nahi zituzten. Zapalduek euren armak zapaltzaileen auka bihurtu behar zituztela esaten zuten, armatze masiboa iraultza sozialarendako tresna bihurtu nahi zutelarik.

Leninek “historiak, iraganean (eta litekeena da etorkizunean ere hala izatea) gudek (guda demokratiko eta iraultzaileek), nahiz eta guen zehar “zuzenbide” oro, demokrazia mota oro bortizki ezabatu, euren eduki sozialean eta ondorioetan, demokraziaren kausaren eta beraz, sozialismoaren alde egin zutela erakutsi du” idatzi zuen. Halako guda da Donbasseko guda.

Hori izan zen benetako ezkerreko zimmerwaldzaleen posizioa. Kieveko “zimmerwaldzale” faltsuek, gudako bi aldeak desarmatzearen alde egiten dutelarik, alde batetako matxinoak eta besteko behartutako indar erregularrak eta batailoi neonazi boluntarioak parekatzen dituzte.

Milizia matxinoak desarmatzeko deia, amore egiteko deia da, eta ez dugu uste euren buruak “zimmerwaldzaletzat” dituzten hauek halakorik ulertu ez dutenik.

Noski, edozein gudak odola isurtzea eta jendeak sufritzea dakar, baina guda hau matxinadari uko eginez gelditzeak isuri den odola alferrik izan dela esan nahiko du. Are gehiago, Donbasseko populazioaren kontrako nazionalisten mendekua eta errepresioa esan nahiko du.

————————-

Oharrak:

(1) Leninek hau idatzi zuen ondoren: “Iraultza soziala Europan eta kolonietan gertatuko diren nazio txikien matxinadarik gabe, burgesia ttipiaren sekzio baten, bere aurreiritzi guztiekin, eztanda iraultzailerik gabe, kontzientzia politikorik gabeko masa proletario eta erdi-proletarioen lurjabeen, elizaren, monarkiaren eta nazio-zapalkuntzaren kontrako matxinadarik gabe gerta daitekeela imajinatzea, ahalko iraultza sozialari uko egitea da. Armada bat alde baten jartzea eta “Gu sozialismoaren alde gaude!” oihu egitea, eta bere aurrean beste armada bat jarri eta “Gu inperialismoaren alde gaude!” oihu egitea zatekeen iraultza soziala hauentzat! Halako ikuskera barregarri eta txirriporroa dutenek soilik irain dezakete irlandar matxinada “putsch” bat dela esanaz.

Iraultza sozial “puru” bat ikusi nahi duenak sekula santan ez du ikusiko. Halako pertsonek, iraultza bat zer den ulertzen ez dutenek, ez diote batere mesederik egiten iraultzari.

1905eko Errusiar Iraultza iraultza demokratiko-burges bat izan zen. Desados zeuden klase, talde eta populazioaren elementu denek parte hartu zuten bataila sorta bat izan zen. Masa hauen artean aurreiritzirik okerrenak zeuden taldeak zeuden, borroka-molde zehaztugabeenak eta fantastikoenak erabiltzen zutenak barne; japoniar dirua onartu zutenak, espekulatzaileak eta abenturazaleak eta abar. Baina objektiboki, masa-mugimenduak tsarismoaren oinarria puskatu zuen eta demokraziarako bidea egin zuen, horregatik klase-kontzientzia zuten langileak bere gidaritzan jarri ziren.

Europan, iraultza sozialista ezin izango da elementu zapaldu eta desados guztien masa-borrokaren eztanda bat ezezik izan. Burgesia ttipiaren sekzioek eta langile atzerakoiek parte hartzea saihestezina izango da –halako parte-hartzerik gabe masa-borroka ezinezkoa da, eta halakorik gabe iraultza ezinezkoa da-, eta ezin izango dugu saihestu hauek mugimendura euren aurreiritziekin, euren fantasia atzerakoiekin, euren ahuldade eta akatsekin batera etortzerik. Baian objektiboki, kapitala erasoko dute, eta iraultzaren abangoardia klase-kontzientziaduna, langileria aurreratua, masa-borroka hau anitza eta zatikatua denaren egiaz jabeturik, hau batzeko eta zuzentzeko gai izango da, boterea hartzeko, banketxeak hartzeko, denek (arrazoi ezberdinengatik bada ere!) gorroto dituzten trustak desjabetzeko gai izango da, eta beste neurri diktatorial batzuk ezarriko ditu burgesiaren uzkailtzea eta sozialismoaren garaipena ekarriko dutenak, horrela segituan zabor burges-ttipia purgatuko dutenak”.

Iturria: “Autodeterminazioari buruzko eztabaida laburtuta”, 1916ko uztaila

(2) V.I. Lenin, “Alderdi Sozialista eta alderdi ez-iraultzailea”, 1905eko azaroa-abendua.

(3) Adibidez: “Guden kasua, dialektikaren oinarrizko posizioa (…) “guda politika beste modu (bortitz) batzuen bidez jarraitzea dela” da. Hau da Clausewitzek esan zuena (…) Eta hau izan da beti Marxen eta Engelsen, guda orotan potentzien –eta hauen barne klase sozial zuzendarien- garaiko interesak ikusten zituzten”. V.I. Lenin, Lan Osoa (errusiar edizioa), 5 ed.,  26. lib., 224. orr.

(4) Gogoratu behar dugu, gaur egun “zimmerwaldzale” itxura egiten duten ezkertiar horiek, Donbassen aurkako guda bezala jarraitu duen politika bera babestu zutela. Hau da Kieveko Liebknecht faltsu horiek idatzi zutena: “Europar Batasunarekin Elkarkidetza-Ituna sinatzearen aldekoak gara, honek demokrazia handituko dueneko, gardentasuna handituko dueneko, legezko sistema bidezko batetara eramango dueneko eta ustelkeria mugatuko dueneko konfidantza baitugu”. (http://gaslo.info/?p=4541)

Orduan ere, honako hau idatzi genuen: “Alderdi Komunistaz at, Euro-histeriak ezkerreko mugimendu politikoa ekortu du. “Talde anarkista batek, Europako anarkistak EBren aurka daudela aipatu ere egin gabe, “auto-antolaketari” buruzko betiko leloa dakarren eskuorri bat atera du. Talde trotskista txiki batek, Maidanen “Aintza nazioari! Heriotza etsaiei!” oihukatzen ikusia izan zenak, edozein GKE liberaletan ager daitekeen adierazpen bat egin zuen: “Europar Batasunarekin Elkarkidetza-Ituna sinatzea eskatzen dugu, eta demokrazia handituko duelakoan gaude…”, eta halako txarrantxa merkea.

Ezkerreko burkideok, oportunismoa zer den gogoratzeko unea da. Ez da hauteskundeetan parte hartzea soilik eta derrigor (sistema parlamentarioa modu iraultzailean erabil baitaiteke). Oportunismoa, beste gauza batzuen artean, norbere politika jendetzaren, korronte nagusiaren eta azkenik, beste klaseen interesetara moldatzea da.

Europar ezkerrari amankomunak zaizkion EBren aurkako leloak erretiratu dituzten ukrainar ezkertiarrak bide honetan daude. Lelook Euromaidan barruan egoteko baimena izateko kendu dituzte (…) honen garaipenak, europar balio deritzoten horiek hedatzera baino, gaur egun gu erasotzen gaituzten nazionalistak boterean jartzera eramango du.

Hauek benetako ezkertiar politikak al dira, edo eskuineko bloke liberalaren aldera igarotzea al da? Benetan uste al dute Euromaidango jendetzan norbait konbentzituko dutela? Ez, bestela, euren ildoa Kieveko burgesia ttipia ekortu duen europar integrazioaren histeriara moldatu dute, 20 urtetako eskuineko propaganda jendetza demokratikoa “Jauzika ez dena moskutarra da!” abesti “demokratikoa” abestera eraman duelarik. EB inperialistaren kontrako lelo guztiak kendu dituzte bloke liberal-nazionalistaren “alde” daudela emateko, EBren kontrako argudioak, europar ezkertiarrek eta sindikalistek konpartitzen dituztenak, ukrainarrei agertarazteko gai ezkertiarrak soilik badiren arren. Euren lagun ez-ezkertiarren emozioen aurren amore eman dute. Eta euren ekintzez lotsatuko dira, aurreko “Maidanen”; “Herriaren lehendakari” Juxtxenkoren alde agertu zirenak lotsatzen diren bezalaxe –honen alde ezkertiar gutxi batzuk ere agertu ziren, emaitza berarekin-.

Burkideok, histeria iragan egingo da, baina oroimena ez da hilko”.

(5) http://borotba.su/sergei-kirichuk-uchastie-nacionalistov-factor-padeniya-populyarnosti-maidana.html

(6) Eliza Katoliko Greziarra, edo Eliza Uniatoa, erritu eta liturgia ortodoxoak Erromako Aita Santuarekiko leialtasuna bilbatzen dituen Eliza bat da, Erromako Eliza Katolikoaren barne dago. Poloniak 1596an (Ukraina bere kontrolpean zuenean) ukrainar lurretan ukrainar populazio ortodoxoa erakartzeko ezarri zuen. (Euskaratzaileen oharra).

(7) V.I. Lenin, “P. Kievskiri (Juri Piatakovi) erantzuna”, 1916ko abuztu-iraila.

borotba

One comment

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s