Donbass laguntzeko kanpaina berria abiarazi dute Euskal Herria Donbass komiteek

Euskal Herria Donbass elkarteko laguntza humanitarioa (Argazkia: EH Donbass)

Ukrainako Donbasseko eskualdera osasun eta medikuntza materiala biltzeko eta bidaltzeko kanpaina berria abiarazi du Euskal Herria Donbass elkartasun komiteak.

Gerraren ondorioz ura, gasa, elikagaiak eta jantziak bezalako oinarrizko gauzak desagertu direla aditzera eman dute.

Euskal Herriko zein Iberiar Penintsulatik egindako ekarpenei esker, bonbardaketak pairatzen dituen populazioari laguntzeko osasun materiala bidaltzen ari dira elkartasun komiteetatik.

Instituzio eta herritarrei deialdia

“Pentsaera aurrerakoia edo etika iraultzailea daukan pertsona orori zein Estatuko erakunde antifaxistei” daukan pertsona orori ekarpenak egitera deitu dute elkartasun batzordetik. Osasun edo kirurgia materiala bidaltzea edo ekarpen ekonomikoak egiteko deialdia ere zabaldu dute.

“Kieveko Gobernu kolpistak Minskeko Akordioaren bigarren Ituna baliatu du bere okupazioa indartzeko eta NATOren armamentu modernoa lortzeko”, elkartasun komiteak aditzera eman duenez.

Euskal Herria Donbass komitearekin lan horretan kolaboratu nahi duen orok donbasseh@gmail.com mailera idatzi dezake.

Ukrainako gerra hasi zenetik 11.000 zibil hil dira eta bi milioi pertsona errefuxiatu izan dira.

Martin Mendizabal Garaiargia

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s