Valentina Lisitsa: “Sarritan mehatxatu naute dagoeneko”

2016-IV-26

Aleksandr Kots eta Dmitri Stexin

Jatorrizko bertsioa errusieraz: (Komsomoslkaia Pravda)

Erdarazko bertsioa: Nahia Sanzo (Slavyangrad.es)

Lisitsa 1Donbassek Valentina Lisitsa musika klasikoko pianojolea miresteaz gain, gurtu ere egiten du; eta ez bakarrik bere kalitate profesionala dela eta, baizik eta baita bere postura politikoa Mendebaldean defendatzeko modu gartua dela eta. Donbass babesteak eskandaluak eta bere jaioterri Ukrainan eta Europan harremanak galtzea ekarri dio. Komunitate profesionalean persona non grata bihurtzeko arriskua bere gain badu ere, gudan dagoen lurralde honetan berriz kontzertuak emanen ditu. Kontzertuaren aurreko entseguan gurekin izan du elkarrizketa hau.

“Nik ere alkandora brodatuak jantzita paseatzen nuen”

Hemen 2914tik daramagu lanean, eta pena handia dugu babesa adierazi duten artisten kopurua hain txikia dela ikusita. Eta zuk bigarren aldiz jotzen duzu…

Egoera hasera batetik jarraitu nuen eta bihotza hautsi egin zitzaidan. Maidana beste modu batean ikusi nuen. Ni Sobietar Batasunaren pottaren belaunaldikoa naiz. Nik ere ukraineraz hitz egiten nuen eta alkandora brodatuak (ukrainar jantzi tradizionala) jantzita paseatzen nuen. Hainbeste independentzia genuen… Eta orduan belaunaldi hori ziria sartu ziotenaz jabetu zen, eta joan egin zen. Nik Estatu Batuetan bukatu nuen. Maidanen ari ziren gazteek pena handia eman zidaten: berriz etorkizun miragarri batean sinesten zuten. Nik jada hura bizi izan nuen, eta banekien zer zegoen.

Niretzat Odessakoa desastre hutsa izan zen, nire sustraiak hangoak baitira. Zer gertatzen ari zen izututa ikusi nuen eta itzulbiderik ez zegoenaz konturatu nintzen. Zorionez, Donbassen gertatutakoa ez zen Krimean gertatu… Populazioa lagundu nahi nuen. Pianojolea naiz, beraz, nire arma bakarra musika da. Eta oso arma indartsua da. Hemen jo nuen lehen aldiz konturatu nintzen musika ez dela soilik eliteentzako entretenimendua; oxigenoa adina beharrezkoa dela. Donetsken bertan jaio zen Prokofiev jo nuen. Hemen daude gure sustraiak, gure zibilizazioa, hemen entzuten nauen jendea haren parte da. Musika behar zutela sentitu nuen, eta ez nuen ezta pentsatu ere zein arriskutsua zen, edo Mendebaldean nola ikusiko zuten. Zer gertatzen delarik ere, hemen beti izango dut hartuko nauen etxea. Hona Berlinetik iritsi nintzen eta gero Kanadara noa, baina nire familia eta nire jendea bertan dago.

90. hamarkadan, adierazpen askatasuna bazegoen ere, Mendebaldean itzalgailu sekretu bat ere bazegoela jakin genuen. Itzaltzeko agintzen badu, edonor, bee statusa, ospea edo talentua gora-behera, prentsatik betirako desager daiteke. Ez al zenuen zure entzulegoa galtzeari beldurrik?

Elitea beti zian da oztopo niretzat, horregatik YouTube erabiltzen nire burua birsortu nuen. Ehun milioi pertsonatik gorak ikusi naute. Ez dut uste entzulego hau tronpatu daitekeenik edo gezurra esan ahal zaionik ez naizena naizela esanez. Iaz Kanadan jotzea galarazi zidaten, baina duela gutxi Toronton jo nuen eta sarrera guztiak saldu ziren eta eskenatokira sartzerakoan zutik jarrita txalotu ninduten. Egia esan, uste dugun baino jende bizkor gehiago dago. Denek ez dute telebistak dioena sinesten. Halako jendeari zuzentzen natzaio. Ez naiz mehatxuen beldur, dagoeneko maiz mehatxatu banaute ere, eta ni eta nire familia iraindu badute ere. Baina horiek ez dira ezer ume baten malkoekin konparatuz. Duela bi egun goizez kontzertu bat jo nuen Gorlovkan. Ume asko zeuden han… Inguratu egin ninduten, niretzat jo nahi zuten. Jada berandu zela esan zidaten, baina nik, xaloki “jo dezatela” pentsatu nuen. Eta bagindoazenean, 19:10etan, tiroak hasi ziren eta umean bonbapean itzuli ziren etxera. Prokofiev, Bach, Chopin… jo nituen eta umeek nola begiratzen ninduten gogoan dut. Hori da saririk onena.

“Kremlinen trollak garela diote”

Mendebaldean, prentsan edota telebistan, Donbassen gertatzen ari denaz hitze egiten al da zerbait bederen?

Zeozer iristen hasi da. Baina eztabaidarik handiena prentsa “alternatiboan” dago: twitterren edo Facebooken. Mundu soko pertsona arrunt pila ezagutu ditut. Kremlinen trollak garela diote, baina jende honek egia mundu osoan zehar zabaltzen du. Puntzoi batekin globo erraldoi bat ziztatzen saiatzea bezalakoa da, zirrikitu horretatik argi pixka bat pasa dadin. Eta horrela gero eta jende gehiago jabetzen da Donbassen eta Ukrainan gertatzen ari denaz.

Donbassen zerk hunkitu zintuen bihotza jotzeko beste?

Debaltsevon geundenean, hormak soilik zutik zituen eraikin bat erakutsi zidaten. Dena ilun, gris zegoen. Eta erdian argi puntu bat zegoen: ume txiki baten manta arrosa bat. E dago zertan goruen edo biktimen argazkiak erakutsi beharrik; soilik arrazoi batengatik, erretako etxe horretan irauten duen manta hori erakustea nahikoa da.

Lisitsa 2

Oraingo eta duela urte beteko Donetsken artean ezberdintasunik ikusten al duzu?

Edonora joan ahala aurkitzen dugu larunbatetan garbitzen, margotzen edo berreraikitzen dabilen jendea. Populazioak ulertzen du hau bere lurra dela eta ez duela nora joaterik. Ukrainan EBra bisarik gabe bidaiatzearekin amets egiten dute, herrialde osoak korrika ihes egin nahi du. Jende honek ordea, ez du nora joaterik. Euren lurra, euren ideialak, euren zibilizazioa… babesten dute. Ega esan lur hau maite dute. Esperimentu bate gin nuen behin: Stuttgarten izan nuen kontzertu batetako irudiak eta Donetskeko beste batenak tartekatu nituen eta bi hirietako zein zen europar hiriburua galdetu nuen. Stuttgart ez zitzaidan askorik gustatu: zaborra zegoen, pintadak eta txomin-belarra nonahi. Donetskekin alderatzea askorentzat harrigarria izan zen. Kaleak garbitzen dituztenak hortaz harro daude. Ez dira ari espazio-ontziak armatzen, baina hiriarentzat lan handia egiten ari dira. Denak muxukatu eta besarkatu nahiko nituzkeen; egiten dutena ere, Donbassen ongizatearentzat garrantzitsua baita, beste edozein lan bezala.

Burua makurtu ez dutenaren, amore eman ez dutenaren seinale da. Sirian antzeko zerbait ikusi genuen, erasorik indartsuenen seinaleak gure begien aurrean desagertzen ikusi genituen…

Adibidez, ez dituzte teilatuak kontratxapazko egurrez konpontzen, teila berri eta politez baizik. Honela, bakea iritsiko denaren konfidantza adierazten dute.

Lisitsa 3

“Adiskidetzea posible da”

Gertatu na dira iritzi politikoen ezberdintasuna dela eta hautsi diren familien kasua. Zuri ere halako zerbait gertatu al zaizu? Zure ukrainar lagunek bizkarra eman al dizute?

Ez soilik Ukrainan. Askoz ere ulergaitzagoa izan zen Mendebaldeko lagun eta lankideen jarrera ulertzea. Hori izan zen unerik zailenetako bat, denetarik leporatu baitzidaten, ia ia umeak jatea baita. Donbassera lehen aldiz joanda itzuli nintzenean, holandar prentsan zurrumurru bat zabaldu zen, Malaysia Airlinesen Boieng hegazkina botatzeaz poztu nintzela zioena. Nola erreakzionatu zuten nirekin urtetan lan egindako langileek? Horietako batek gutun bat idatzi zuen: “Valentina, badakit ez zenuela halakorik idatzi. Baina hegazkin horretan senideak galdu zituzten lagunak ditut, beraz, ezin dut zurekin lan egiten jarraitu”. Nik, ezagutzen dudan norbait heriotza arte defendatuko nukeen. Biana politikoki hain zuzenak diren europar horiek telebistan zerbait entzun zuten eta eskuak garbitu zituzten. Hura eta ni oso lagunak ginen. Bere konpositorerik gogokoena Xostakovitx zen, errepresioa eta bere lagunen traizioa jasan zuena. Eta nire postura ezagutzen zuen holandar hark bizkarra eman zidan, Xostakovitxi bere “lagunek” egin bezalaxe. Hainbeste urteren ostean Xostakovitxen musika ulertzen al duen galdetu nahi nioke. Hori da Europako Mendebaldeko jarrera: ez inplikatzea eta alde batera egitea. Hori izan zen atsekaberik handiena.

Arrunta izan ohi da musikak guda garaitzea. Xostakovitx gogoratzen dut, baita ere Welcome to Sarajevo pelikula, non biolontxelo-jolea muino batetara igo eta han jotzen hasten den. Jendea hondakinetatik ateratzen da berarengana hurbiltzeko. Orain zu Donetskera etorri zara. Gudak jarraituko al du? Zer uste duzu?

Alde guztiak gudaz nazkatuta daudela pentsatu nahi dut. Gudarekin ez dute ezer ere lortuko. Hemen herriak azkenerarte eutsiko du, kausa zuzen baten alde borrokatzen baitute. Eta ez dute amore ematea den bake lotsagarririk onartuko. Bake justu bat nahi dute. Ukrainaren eta Donbassen arteko adiskidetzea eman aurretik denbora asko pasatu beharko da, odol kopuru handia isuri izan baita.

Badakizu bataz-besteko mendebaldar arruntak Ukrainaren kontrako errusiar erasoaz entzun duela. Baina zein da errealitatea? Kiev da erasotzailea. Handik muturreko ideologiadun neonaziak bidali zituzten. Tankeen kontra oldartu ziren amonen kontra tiro egin zuten. Baina ez da horren kontzientziarik izango “bai, guk dugu errua” pentsatzen duten arte, errudunak eta xaxatzaileak epaitegiaren aurrean jarri arte. Egia da pertsona asko Armadak errekrutatu zituela eta aginduak bete besterik egiten ez dutela. Baina hiltzaile  edota diruarengatik etorritako asko ere badaude… Hori dena konpondu behar da eta errudunek horrenbesterako zigorra izan behar dute. Orduan soilik izango da posible adiskidetzea.

Galdera konprometitu bat.

Zein musika mota entzuten duzu zure denbora librean?        

(Barre egiten du) Musika klasikoa entzuten dut %99ean. Musika tradizionala gustoko dut: errusiarra, zein ukrainarra, zein exotikoa baita. Zaila da musika gabe bizitzea, musika nirekin bizi da. Ez dut oporrik edo egun librerik; beti nago lanean eta lanean.

Zein doinu entzuten duzu sakelekoak hots egiten duenean?

Musika klasikoa (barre egiten du)

Lisitsa 4

Valentina Lisitsak Donbassen ateratako argazkia. (Iturria: Slavyangrad/Valentina Lisitsa)

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s