KRONIKA: FAXISMOAREN AURKAKO GARAIPENAREN 71. URTEURRENA DONOSTIAN

Maiatzaren 8an Donostian 1945eko Maiatzaren 9an Sobietar Batasunak Alemania naziaren eta bere aliatuen gainean lortutako garaipena ospatu zen Euskal Herria Donbas komiteak eta Vesta errusiar hiztunen elkarteak antolatuta, besteak beste Slavyanskiy Dom, Sare Antifaxista, Donostiako Askapenak eta Ahaztuak 1936-1977 kolektiboek lagunduta.

IMG-20160514-WA0023

12etan manifestazioari hasiera eman zitzaion Bulebarretik hasita. Erahildako borrokalarien argazkiak ere eraman zituzten hainbat senitartekok, Errusian jada ohitura den “hilezkorren martxa” imitatuz.

Ondoren ekitaldi politikoari hasiera eman zitzaion, Sobietar Batasunaren ekarpen itzela aipatu zen, baina baita mundu osoko herri zapalduen ekarpena ere faxismoaren garaipena lortzerakoan.

IMG-20160508-WA0008

Euskal Herrian jada bigarren aldia da egun hau ospatzen dela, eta herri sobietarren eta Euskal Herriaren arteko anaitasunaren adierazle bezala borrokalari antifaxista euskaldun eta sobietarrak omendu ziren. Gudari eta soldadu sobietarraren alboan, ikurriña eta sobietar ikurriñaren artean zegoen suan, lore eskaintza egin zen, borrokalari haiek gogoratuz.

Ekitaldi politikoa bukatutzat eman ostean ekitaldi folklorikoari hasiera eman zitzaion.

 

GORA EUSKAL ETA SOBIETAR BORROKALARI ANTIFAXISTAK!

EZ DIRA PASAKO!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s