Konspiratzaileen atxiloketak Lugansken

screen-shot-2016-09-24-at-15-56-18
Gennady Tsypkalov, LHE-ko aholkulari buruak adierazi duenez estatu kolpe saiakera kargupean atxilotua izan ostean bere buruaz beste egin du. LHE-ko miliziako Kiselev koronelak eta herri miliziako beste zenbait ofizial, politikari eta ofizial zibilak atxilotuak izan dira.
Arlo militarreko lege ikuskaritza departamentuko buru Sergey Rakhno fiskalak iragarri ditu atxiloketak.

Lehenago, Rakhno-k adierazi zuen LHE-ko fiskaltza generalaren bulegoak kasu kriminal bat hasita zuela estatu kolpe saiakeraren arira. Estatu kolpe saiakerarekin batera, LHE buru Igor Plotnitsky-k herritarrei arretaz jokatzeko eskatu zien eta Kiev-en probokazioen aurrean ez jausteko LHE-ren egonkortasuna apurtzeko asmoetan.
 
“Ikerketan zehar, zenbait pertsonak azaldu dute, hauen barne, 2014-2016 bitartean behin eta berriz egindako batzarretan adostu zuten errepublikako lidergoa boteretik kendu eta fisikoki ezabatzea Errepublika buruari, kontseilu ministerialetako buruei, kontseilu nazionalari eta errepublikako segurtasun egiturei dagokionez, postu hauek ondoren pertsona jakin batzuk beteko zituzten” Rakhnok azaldu zuenez.

Rakhno fiskal generalak azaldu du Herri Miliziako liderretako bat, Kiselev, atxilotua izan zela eta ondoren estatu kolpeari buruz eta berau planeatzen parte hartu zutenen inguruan konfesatzea eskaini zitzaiola. Etxe kartzelapean jarri du epaimahaiak.

LHE-ko aholkulari buru Tsypkalov ere atxilotua izan zen, zeinaren kooperazioak ikerketan Kiselev-ekin gatazkara eraman duen. Estatu kolpean parte hartzen zuten batzuk bertan parte hartu zuten beste batzuk hiltzeko asmoa dutela behin azalduta, atxilotutako pertsona LHE-ko gobernuko eraikin administratibo batera eraman da.
 
Atzo gauean, Tsypkalov-ek, berak egindako ekintza kriminalen sakontasuna eta bere kalte fisikoaz konturatzerakoan beste konspiratzaile batzuei informatzerako orduan, bere buruaz beste egin du.

LHE-ko kontseilu nazionaleko lehendakari orde Karyakin-en gaineko karguak dira krimen serioak egitea eta estatu kolpe saiakera honetan parte hatzea, arrazoi hauengatik bere bila ari dira. Legea betearazteko ofizialak bera atxilotzen saiatu direnean bere arma pertsonala hartu eta ihes egin du.

Rakhno-k oraindik gehiago jakinarazi du: “Plan kriminal honetan parte hartu dutenek onartu duten bezala, estatu kolpea LHE-ko burua eta agentziak ustelekeriaren eta jarduera ekonomiko ilegalak babesten zituzten sareen aurkako erreakzio bat izan da”
Komunikabideen arabera, Denis Kolesnikov, hainbat politika erregulatzaileren arduraduna zen Kontseilu Nazionaleko Batzordeko burua, atxilotua izan zen atzo. Kiselev atxilotua izatean zauritu zutela ere adierazi dute eta orain zaintza intentsiboetan omen dago.

 

1d4a0-logo2bfort2bruss

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s