Motorola erahila

Arseny Sergeyevich Pavlov “Motorola” guda izenaz ezaguna, erahila izan da gaur. DNR agentziak jakinarazi duenez bere etxeko igogailuan lehergailu batek eztanda egin ostean hilda pairatutako zauri larrien ondorioz. Egileak ustez Ukrainar Sabotaia Taldeak lirateke, baina ez da baieztatu. Ez da lehendabiziko hilketa saiakera izan, ekainaren 24an ere lehergailu baten bidezko atentatu saiakera bat sahiestu zuen.

motorola

Urte askoz Rostov-en bizi izan zen eta errusiar armadan zerbitzatu zuen Txetxeniako bigarren gudan. Ondoren Kharkov-era joan zen bizitzera, ukrainara. 2014ko martxoan maidan-aren aurkako protestetan parte hartu zuen. “Motorola” guda izenaz, “Sparta” batailoiko lider bilakatu zen. 2014ko apirila eta uztaila bitartean Slaviansk-eko defentsan parte hartu zuen eta ondoren, Givi (Somalia batailoiko komantantea) eta Alexander Khodakovsky-rekin batera (Vostok batailoiko komandantea) garaipen erabakigarriak lortu zituen Ilobaisk-en (2014ko abuztua eta iraila bitartean) eta Donetsk-eko aireportuko bigarren batailan (2014ko irailetik 2015eko urtarrilera bitartean).

Azken denboraldian ustezko estatu kolpe saiakeren aurkako neurrien buruzagi eta erantzule nagusia izan da, Herri Errepubliketako buruzagiek beregain utzi baitzuten segurtasun arloko konfiantza osoa. Honek ere izan du seguraski zerikusirik bere erahilketan.

AGUR ETA OHORE!

262d59f1569faf04bcc02f4493407192

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s