BANDA BASSOTTIren komunikatua – Karabana Antifaxista 2017ko Maiatzak 1

2014ko maiatzaren 2an, Donbass Antifaxistaren borrokaren alde ekingo genuela hitzeman genuen. Momenturik larrienetan ere gure ondoan egon diren lagun askorekin batera sartu gara guda horretan.

Horrela, bada, gerra hasi zenetik mendebaldeko komunikabideak, beste askotan bezala, nabarmen geratu dira, euren isiltasunagatik eta errealitatea desitxuratzeagatik, Kieveko gobernuaren krimenak estaltzeko asmoz.

Ukraniako txotxongilo gobernuak ez du errespetatu Minsken sinatutako menia. Oraindik ere, zibilak bonbardatzen dituzte, biktimen kopurua handituz. Novorossiako agintariak eta gudariak ekintza terroristetan erailak izan dira. Herritar xumeek mehatxupean bizi behar dute, bonbardaketen eta Poroscenkoren Gobernuaren indar nazi-faxisten okupazioaren beldurraz.

Donbassetik eskari hau heldu zaigu: beste Karabana Antifaxista berri bat antolatzea, kaltetuentzako laguntza errepidez bidaltzeko, Europatik zein beste lurraldeetatik.

Gure aurreikuspenen arabera, konboia maiatzaren 1ean ailegatuko litzateke, langileen egunean. Egun horretan bertan, errepublika bietako biztanleei emango genieke bildutako laguntza eta baita, Donesck-en eta Lugansk-en, kontzertu bana ospatu ere.

Komunikatu honen bidez borroka antifaxistan eskua luzatu diguten Europako eta munduko lagunei dei bat diegu, elikagaiak, osasun-materialak eta umeentzako eskola gaiak bildu ditzaten.

NOVOROSSIA ANTIFAXISTAREN ALDE!

bandabassottikom24102016

NO PASARÁN! EZ DIRA PASAKO!

BANDA BASSOTTI
Erroma, Ama Lurra
2016ko Urriaren 21a

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s