UKRAINIAR EJERTZITOAREN AZKEN ASTEETAKO ERASOEK 19 HILDAKO, DOZENAKA ZAURITU ETA EHUNDAKA ETXEBIZITZA ARGI INDARRIK GABE UTZI DITU HERRI ERREPUBLIKETAN

1059298512Abenduak 21an Bielorrusiako hiriburuan bildutako Kontaktu Taldearen izenean OSCEko presidenteak 24an hasi beharreko “su eten osoa” iragarri zuen Gabon jaiak eta Urte Berrirako. Minsko negoziazioetan herri milizietako ordezkaria den Denís Pushilin-ek baieztatu egin zuen lortutako akordioa eta bitartean Kiev-ko Gobernuak su etena betetzearen erantzunkizuna Herri Errepublikek zutela adierazi zuen. Ala ere adostutako eguna heldu baino arinagoko hiru egunetan Ukrainiar Ejertzitoak udazkenean areagotu zituen eraso eta bonbardaketekin jarraitu zuen proiektil ugari jaurtikiz. Bakarrik azaroan ukrainiar indar militarrek 30.000 su eraso jaurtiki zituzten Donetskeko Herri Errepublika (DHE)ren aurka. 24an bertan gutxienez 12 eraso gertatzen ziren bitartean OSCEko ordezkariek erasotutako zonaldeetatik alde egin zuten Donetsko bidean. DHE Defentsa Ministerioko ordezkaria den Eduard Basurinek salatu egin zuen Ukrainiako Indar Armatuek zibilak erabiltzen dituela giza ezkutu bezela “zonalde grisean” (zonalde neutrala) posizioak harrapatzeko, 23an Debaltsevotik urbil dagoen Novoluganskoye herriarekin egin zuten moduan, DHE-Luganseko Herri Errepublika (LHE) bezela esagutzen den fronte eremuan. Egun batzu arinago komunikazio gune garrantzitsua den Debaltsevon Ukrainiar Ejertzitoa Herri Errepubliken milizien lerroak apurtzen saiatu zen lortu gabe eta hainbat hildako eta zauritu pairatuz. OSCEk abenduak 18 eta 19an 2.900 leherketa baino gehiago zenbatu zituen zonalde honetan.

Herri Errepubliketako informazioaren arabera su etena 24an hasi zenetik Ukrainiar Ejertzitoak 100-200 su eraso egin ditu egunero baina egunak pasa ahala erasoak 500 izatera heldu ziren urteko azken astean. Horrekin batera arma arinak erabiliz 12 herri erasotu zituzten DHEan. Urte bukaerarako datu ofizialen arabera 12 hildako eta 19 zauritu izan ziren, 8 zibil eta 4 miliziano, ia denak DHEan.

Urteko lehen egunean alde ukrainiarrak 357 aldiz apurtu zuen su etena, batez ere arma astunak erabiliz. Eraso hauek ez dute etenik izan eta adibidez urtarrilak 5 eta 6an su etena 170 aldiz apurtu zuten ukrainiarrek Donetsko frontean, 7an aldiz 491 eta atzo 800. LHEan erasoak askoz gutxiago izaten ari dira.

Urte hasieratik erasoek 6 hildako utzi dituzte, erdia zibilak, zaurituak berriz 13 izan dira, gehienak milizianoak. Azken egunetan bonbardaketek zibil bat hil dute Lugansko Irmino herrian eta Debaltsevon 500 etxebizitza korronte elektrikorik gabe geratu dira.

Herri Errepubliketako informazio serbitzuen arabera frontea banatzen duen eremu neutralean Ukrainiar indar militarrak posizioak indartzen ari dira, askotan atzerriko merzenarioekin.

*Hemen aipatzen diren datu gehienak Herri Errepubliketako ordezkariek eta OSCEk emandakoak dira

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s