DONBASSEKO GERRAREN 2016 URTEKO BALANTZE-LABURPENA

1055816655

*Laburpen hau Euskal Herria Elkartasun Komiteak Donbasseko herriak 2016an pairatutako egoerari buruzko laburpena da eta informazio guztia Errepubliketako buruzagi militarrek eta bertako instituzioek zabaldutako informazioarekin egin da. Bertan ez dira ageri Ukrainiar Indar Armatu eta ultaeskuineko paramilitarrek izan dituzten bajak. Datu hauen inguruan esan behar dugu nahiz ta ofizialak izan ez dutela fidegarritasun osoa izan ere kontutan hartu behar da gerra egoeran propagandak duen garrantzia beraz askotan datuak faltsotu egiten dira. Ala ere gatazkaren islada gordina adierazten duten datuak dira.

UKRONAZIEN ERASO MILITARRAK

1461053446_klimenko_cover2016 urtean zehar ukrainiar indar militarrek 143.300 su eraso inguru burutu dituzte Donbasseko milizien aurka. Haietako 142.000 baino gehiago Donetsk Herri Errepublikaren (DHE) aurka izan dira eta 1300 Lugansko Herri Errepublikaren (LHE) aurka. DHEren kasuan erdia baino gehiago arma astunak (30mm baino gehiagokak) erabiliz izan dira edo beste modu batez esanda MLRS sistema, tanke, infanteriako ibilgailu blindatu, artillería eta 82mm eta 120 mmko mortero astunak erabiliz. Herrien aurkako setioak ere izan dira, adibidez Petrovskykoan (DHE) non bertako biztanlegoa 4 orduko etengabeko bonbardaketak pairatu zituen. Guztira egunero batazbesteko 400 eraso izan dira (erdia arma astunez), 2.000 tona munizio. Honi gehitu behar zaizkio Minskeko akordioak apurtuz Kieveko gobernuak aire espazioaren inguruko akordioak apurtu dituela.

Ukrainiako Indar Armatuek 100 aldiz baino gehiagotan saiatu dira Donetsko frontea apurtzen eta 50 baino gehiago Luganskeko frontearen kasuan, guztietan Errepubliketako miliziek uxatu egin dituzte. Eraso hauetako gehienak martxoa-apirila, uztaila-abuztua eta batez ere urteko azken hiru hilabeteetan geratu dira, azken hauetan lurretik buruturiko erasoak (Debaltsevo…) Avacov Ukrainiako Barne Ministroaren eta Turchinov Defentsa eta Segurtasun Nazionaleko Kontseiluaren idazkariaren adierazpen batzuen ostean etorri dira non Donbass indarrez hartzeko beharraz hitz egiten zuten. Bakarrik azaroan DHEak 30.000 inpakto baino gehiago jaso zituen. Abenduak 24an su eten “osoa eta mugagabea” akordatu zuten bi aldeek Eguberria eta Gabonengaitik baina alde ukrainiarretik egunero 100 eta 200 bonbardaketa eginez jarraitu zuten, hurrengo egunetan 500 izatera helduko ziren egunero. Antzekoa gertatu zen 2015ko gabonetan. Kasu hauetan ohikoa izaten da ukrainiar militarrak zibilen artean eskutatzea bonbardaketak egiteko, horrela erasotuak izatea sahiesten dutelarik.

DONBASSEKO BIKTIMAK ETA ETXEBIZITZA ZEIN AZPIEGITUREN SUNTZIKETA

1034994374Urtean zehar indar armatu ukrainiarrek 314 zibil erahil dituzte DHEn, haietako 3 umeak, eta larritasun ezberdinekin 400 baino gehiago zauritu dituzte, 16 ume eta 83 emakume. Zaurituetako asko erreparazio serbitzuko langileak dira zeintzu bonbardaketen ondoren kaltetutako ur tuberiak eta elektrizitate lerroak konpontzera joaten direnean berriz ere erasotuak izaten dira bonbardaketekin, askotan balaz ere zauritu izan dituzte. Garraio publiko eta chekpointen aurkako erasoak ere gertatu izan dira. Abuztuan Donetsko Herri Errepublikan frankotiradore batek bi emakume erahil zituen Mehatzariaren Egunean, bertako agintariek gerra krimentzat hartu zuten erasoa, berariazko ekintza bat izan zela azpimarratuz, ondo pasatzeko egina. Urrian, Lugansko Herri Errepublikan, 2014an ukrainiar kontrol gune bat egon zen lekuan ukrainiar ultraeskuindarrek erahildako zenbait herritarren hobiak aurkitu zituzten.

DHEren datu ofizialen arabera 2015ko otsailak 13 eta 2016ko abuztuak 26a artean ukrainiar indar militar eta paramilitarren erasoek 3.609 zibil hil zituzten; haietako 3.133 gizonak ziren, 476 emakume, 65 ume eta 352 sailkatu barik edo “ezezagunak”. Minsk-ko II akordioetatik hildakoak 6 mila baino gehiago direla kalkulatzen da eta guztira Ukrainiako gobernuak bere lehenengo erasoak bota zituenean, 2014ko apirilean, biktimak 33.000 baino gehiago dira, 10 mila hildako baino gehiago eta 22.800 zauritu. Honi gehitu behar zaizkie milloi bat eta bi milloi arteko errefuxiatu kopurua Errusiar Federakundean. Ezin daitezke ahaztu Ukrainiara despalazatutakoak.

14642418_686652491489401_3058470951176714673_n

Arseni Parlov “Motorola Komandantea”

Aurten ere Errepubliketako kargu militar eta politiko garrantzitsuen aurkako atentatuak gertatu dira. Apirilean Ombudsman edo DHEko giza eskubideen Eskuduna den Daria Mozorova bizirik atera zen atentatu batetik eta abuztuan Lugansko kaleetan Igor Plotnitski LHEren presidentea larriki zauritu zuen bere ibilgailuarekin pasatzerakoan eztanda egin zuen lehergailu batek. Urriko erdialdean Donetsko milizietako Sparta batalloiko koronela zen Arseni Pávlov “Motorola Komandantea” hil egin zen bere etxeko igogailuan zegoen lehergailu batek. Ukrainiar inteligentzia serbitzuei edo sabotai taldeei egotzi diete eraso hauek, bertan jakin badakite gatazka piztu zenetik talde hauek existitzen direla. Hauetako eraso bakoitza ukronaziek egin dituzten ofentsibekin bat etorri da. Ez dira falta izan atentauak Errepubliketako barne tentsio eta tirabiren ondorioak direla esaten duten informazioak. Horrelako informazioak 2015an ere eman ziren Prizak (Mamua) Brigadako Alexéi Mozgovói komandantea edo Pável Dremov komandante kosakoa hil zituztenean..

2016ko urtarrileko azken egunetan LHEko Herri Miliziek ONUri eta OSCEri eskatu zieten arreta jartzeko militar ukraniarrek eginiko astakeriei eta Lugansko administrazioak Kievko indar militarrek populazioari eginiko gerra krimenak zekartzaten agiriak biltzen hasi zen, etxebizitzen suntsiketa eta azpiegituren suntsiketari buruzkoak (eskolak, hilerriak, musika zentruak, kultura zentruak…)

Joan den urtean DHEan etxe eta ezinbestekoak diren 800 azpiegitura baino gehiago suntsituak izan ziren, LHEan berriz 30. Kalte hauen zati garrantzitsu bat abenduan gertatu ziren non ukrainiar unitate militarrek lurretik abiatutako zenbait erasoen porroten ostean “lur errea”ren politika inposatu dute ur estazioak edo lerro elektrikoen azpiegiturak bonbardatuz.

Ukrainiar militarrek eta eskuinmuturreko batalloiek sistematikoki etxebizitzak suntsitu dituzte eta etxeko aberei tiro egin, askotan familiek aurrera egiteko daukaten modu bakarra. Herriak ere minaz betetzen dituzte. Ohikoa izan da joan den urtean ere bertakoen etxeak munizio biltegi bezela erabiltzea horrela familien bizia arrizkuan jarriz. Ohikoa da baita ere okupatutako zonaldeetan, batez ere eskuinmuturreko unitateen eskutik, biztanlegoa jasartzea.

Bakarrik DHEn 4.359 etxebizitza bloke kaltetuak izan dira, haietako 54 ezin dira konpondu, bitartean 6.307 etxe pribatu kaltetuak izan dira, 1.853 erreparaezinak. Gatazka hasi zenetik 23.000 etxebizitza baino gehiago izan dira kaltetuak bakarrik DHEan.

OKUPAZIO UKRONAZIAREN ZIFRA MILITARRAK

1052705894Urte bukaerarako Errepubliketako informazio serbitzuek Lugansko frontean (150km) alde ukraniarrean zenbatu dituzte 19,500 soldadu, 180 tanke, 600 burdin ibilgailu, 80 sistema MLRS, 250 artilleria pieza eta 100 mortero; Donetsko frontean (250km) berriz ukrainiarrek 32.000 soldadu izango lituzketen, 200 tanke baino gehiago, 1150 ibilgailu, 84 sistema MLRS, 350 artilleria pieza eta 200 mortero. Guztira 52.000 soldadu, tartean Guardia Nazionaleko tropak eta eskuin muturreko batalloiak.

Ukrainiar Ejertzitoaren atzealdean aurkitzen diren serbitsu eta logistiken inguruan iturri batzu 50 mila persona lan egiten dutela publikatu izan dute, antzeko zenbakia erreserban edo okupazio lanetan. Sentsu honetan Ukrainian bertan tropen mugimenduen berri ematen zen non antza agintariak herri altzamenduen beldur izango lirateke protesta eta ezinegonaeren gorakada ikusita.

ghghfhInformazio iturri hauekin jarraituz fronteko posizio hauek maiztasunez ornitzen ari dira ukrainiar militarrek mota guztietako armamentuarekin, eta azken hilabeteetako porroten ondorioz tropen morala okerrago dagoenez batalloi ultraeskuindarrekin indartu dituzte (Azov, Aydar, Rus de Kiev y Donbass) eta Pravi Sectorreko unitateekin ere, baita ere atzerriko mertzenarioekin dirudienez tartean Baltikotik, Georgiatik, EEBBtik eta Poloniatik joandakoak, baita ere jihadistak egongo omen ziren. Hauetako unitate batzu “kontaktu zonaldera” bidaliak izango ziren, non ohikoa da batalloi ultraeskuindarrak 2016an gertatu den bezela biztanleen aurkako jazarpena burutzea.

Honez gain Lugansken frankotiradoreen mugimenduak atzeman zituzten urte bukaeran.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s