Dolu eguna gaur Lugansko Herri Errepublikan (LHE) atzo hil zuten Oleg Anaschenkoren omenez

c36xjbcwiaermo8

Atzo twiterren bidez azaldu genuen bezela Oleg Anaschenko koronela hil zuen Lugansko kaleetan. Hiriko erdiguneko kale batean gertatu zen atentatua goizeko 7,50etan (hemengo 4,30ak) bera zihoan Toyota markako ibilgailua eztanda egin zuenean. Hasieran berarekin zihoan beste persona bat ere bertan hil zela zabaldu zen arren LHEko fiskaltzaren bozeramailea den David Katsek hau gezurtatu zuen. Berriz Errepublikako Barne Ministerioaren buruak, Leonid Pásechnikek, ukrainiar serbitzu sekretu (SBU)ekin zerikusia duten sabotai taldeei egotzi zien Oleg Anaschenkoren hilketa eta SBU Kievko erregimenaren “ekintza terroristen instrumentu bat” bilakatu dela azpimarratu zuen.

16473903_748087112012605_1050277517592525946_n

Atentatua izan zen tokia

Azken egunetan batez ere Donetsko Herri Errepublikan (DHE) bertako agintariek azaldu zutenez espioitza eta sabotai lanetan arituko ziren taldeen mugimenduak detektatu dituztela zabaldu dute. Anaschenkoren hilketaren ondoren DHEan herritarrei arretaz ibiltzeko eskatu die Eduard Basurinek, milizietako buruetako bat, eta honez gain segurtasun neurri zorrotzak hartu dituztela iragarri du.

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s