Otsailak 14, 19:00etan, Donbassen aldeko kontzentrazioa Donostian

DONBASSEKO HERRIAREKIN!
GELDITU DITZAGUN KIEVKO JUNTAREN ERASO FAXISTAK

OTSAIALAK 14, Asteartea
19:00etan Donostiako Bulebarrean

Vesta, Euskal Herria-Donbass Komitea, Sare Antifaxista, PCE-EPK, Askapena, Komite Internazionalistak

donostia-donbass0214Kievko erreximen faxista, 2014ko Estatu Kolpearen ondorioa, berriz ere Donbassko biztanlegoa erasotu du, batez ere Donetsko Herri Errepublika (DHE), ukrainiar indar militar eta paramilitarren artilleriaren bonbardaketa indiskriminatuak sufritu dituena. Estimatzen da hildako pertsonak hogeita hamartik gora izatea eta hamarnaka zaurituak, tartean umeak, baina zenbaki hau gora doa, bonbardaketak ez dutelako etenik.

Otsaila hasierako bonbardaketak gogorrenak izan dira 2014ko uda eta 2015ko neguko eraso basatietatik, erabiliz horretarako tankeak, zuziri jaurtitzaile multipleak eta artilleria sistema ezberdinak, guztiak Minskeko akordioetan debekatuak. Lehendabiziko eraso ukrainiarrak urtarrilean hasi ziren, fronteko lerroa bonbardatzen lehenengo ta gerora milizien defentsak apurtzen saiatuz Yasinovataya (DHE kontrolpean) eta Avdeyevca (ukroen kontrolpean) artean. Ala ere porrot egin zuten saiakera honetan eta gainera Donetsko Ejertzitoaren erantzun gogorrena jaso zuten ondoren bonbardaketei berriz ekinez, gainera oraingoan helburu zibilen aurka era irekian, batez ere otsailak 2 eta 3an Donetsko auzoen aurka eta Avdéyevka eta Yasinovátaya herrien aurka non 2an OSCEk 10.000 eztanda baino gehiago zenbatu zituela onartu zuen. Ezin dugu ahaztu Lugansko Oleg Anaschenkok pairatutako heriotz atentatua otsailak 5an eta ukrainiar serbitzu sekretuei egotzi izan zaiona, ezta Mikhail Tolstykh “Givi” Somalia batalloiaren komandantearen erahilketa otsailak 8an. Gatazkak eztanda egin zuenetik ohikoa izan da ukronazien ofentsibei Errepubliketako pertsona esanguratsuen aurkako erahilketak laguntzea herria eta miliziak adoregabetzeko. Horrela hil dute baita Motorolari, Mozgovoyri… Erresistentzia Antifaxistaren herri heroiak.

Nahiz ta bonbardaketak zehozer jeitsi ziren otsailak 4 eta 5an, erasoek ez dira gelditu, eta Poroshenko eta bere taldetxoa indarrak biltzen saiatzen ari dira Donbassen aurka ofentsiba handi bat bota nahian. Hondamendi humanitario baten arriskua (baita ekologikoa) hain erreala da, Alexander Turchinov, Ukrainiako Defentsa eta Segurtasun Kontseiluko idazkaria bera ere, 2014an lurraldea erasotzeko agindua bota zuenak, komunikatu egin diela bere tropei ofentsiba baterako prestatzeko.

Tamalez, mendebaldetar komunikabideak zoramenera heldu dira Novorrosiako aldekoak ukrainiar posizioak erasotzearen errua botaz, edo Putin berari errua botaz, bitartean beste alde batetik sistematikoki ixildu dituzte Kieven erasoak Donbasseko biztanleen aurka. Horrela saiatzen dira izkutatzen Europar Batasuna eta EEBBek bultzatutako Ukrainia alde guztietatik huts egiten duen Estatu anker bat dela. Eta Kievek txobinismoa erabiltzen du belikortasuna justifikatzeko eta herrialdea sartu duten lokatz ekonomikoagaitik handiagoa den kontentagaitza eteteko eta sor dagoen opozizio batekin mehatzatzen duena.

2016an ukrainiar gobernua erakutsi du zertaz den gai jarraitzen egiten soilik Lugansk eta Donetsko Herri Errepublikaren datu ofizialei begiratuz 143.000 bonbardaketei buruz hitz egiten dutenak (2 mila tona munizio), 314 erahildako, 400 zauritu baino gehiago eta 830 etxebizitza eta azpiegitura suntsiturik. Gerra piztu zenetik 10 mila persona baino gehiago hil dira eta 22.500 zauriturik suertatu dira.

Donbasseko herriarekin elkartasuna bikoiztea ezinbestekoa da. Horretarako emergentziazko osasun-mediku materiala batzen ari da, antibiotikoak, analgesikoak, bendak, nitrilozko eskularru, gasak bezela baita dirua bidaltzen dena ordaindu ahal izateko. Baita bikoiztu egin behar dira Novorrossiaren aldeko babes politikoa, faxismoaren aurka altxatu zirenak eta hautesontsietan ibilbide independiente bat aukeratu zutenak Europar Batasuna eta OTANen morroi ez izateko. Etorkizuna erabakitzeko eskubidea jardutea erabaki zuten eta gure betebeharra da Herri Errepubliken legitimitate osoa onartzea. Gainera estatu ukrainiarraren izaera kolpista eta faxista salatu behar da eta bere soldaduak populazio zibilaren aurka burutzen dituzten bidegabekeriak. Ez ditugu nahi inolako erlaziorik horrelako estatuekin.

BETIRAKO GLORIA DONBASSEKO HERRIARENTZAT!
EZ DIRA PASAKO!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s