BOROTBAKO UKRAINIAR KOMUNISTEN KOMUNIKATUA “RAYO VALLECANO”KO ZALETUEI

Kideok.

Gu, Borotba Batasuneko komunista ukrainiarrak, gure eskermina adierazten dugu Roman Zozulya ukrainiar futbol jokalariaren inguruan izan duzuen posizioagaitik.

Hain zuzen, R. Zozulya bere konbikzioak inoiz eskutatu ez dituen nazionalista ukrainiar bat da, honek gaur egungo Ukrainian bere karreran bakarrik lagundu bait dio. Berak Kievko kolpea babestu zuen non ukrainiar futbol taldeetako eskuin muturreko hintxak talka taldeen parte ziren. Zozulya zegoen “Dnepr” futbol kluba ukrainiar kapitalista handienetako batena zen, Igor Kolomoisky, hintxa neonaziak subsidiatu zituena, 2014ko maiatzak 2ko Odessako sarrazkiaren erantzuleak eta beste hainbat krimenenak ere.

Zozolya urte guzti hauetan Donbasseko gerraren alde egin du, ejertzito eta batalloi nazionalistentzat bilketak eginez. Bere ideologia nazi eta arrazistarengaitik aski ezaguna den “Azov” batalloia, gaur egun Barne Ministerioaren parte dena, sustatzeko bideoan parte hartu zuen. Vadim Troyan, “Azov”ko liderretako bat, polizia nazionala zuzentzen du gaur egun. Bideo horretan Zozulya gerra azken garaipenerarte jarraitzera deitzen du.

Victor Leonenko ukrainiar futboleko beterano ezagunaren aurkako jazarpenean parte hartu zuen. Leonenkok bere jokoa kritikatu zuela enteratu zenean, Zozulya bere Fban Victorren argazki nat publikatu zuen Jorge Deunaren zintarekin -1945ko Garaipenaren sinbolo- honako galderarekin ¿zergaitik ez da mobilizatzen ejertzitoa? Eta azkenik: Zozulyak ez du eskutatu inoiz Stepán Banderaren aldeko sinpatia- OUNeko kolaboratzaileen liderra F. Frankoren diktaduraren miresle fidelak

Ukrainiako ezkerra esagutu eta errespetatzen du “Rayo Vallecano”ren historioa, Madrileko auzo esagunaren klase ispirituko tradiziodun kluba. Badakigu “Rayo”ko zaleek urte askotan ekimen sozialak garatu eta babesa eta elkartasuna eman dietela esplotazio eta bazterketaren aurka borrokatzen zutenei, baita naziei uko egiten zietela hiriburuko kaleetan. Zuon ekintza, R. Zozulya bere tokian utzi zuena, esanahi asko du Europako erreximen eskubikoenari erresistitzen dion ukrainiar komunistentzat. Maidan ostean erakunde komunistak jazarriak eta basatiki baztertuak izan ziren legaltasun politikotik. Militante batzu erahilak izan ziren, alderdietako lokalak suntsituak, ekintzaile asko atxilotu eta gaizki tratatuak, beste batzu eskuin muturraren biktimak, askok herrialde utzi behar izan zuten edo klandestinitatera pasatu.

“Deskomunizazio” legeak baimendu egin zuen ofizialki alderdi komunistak legez kanpo uztea, ezkerreko ikurrak eta ideología bera. Sobietar garaiko balio historiko-kultural handiko monumentuak suntsituak izan ziren. Kievko erdialdean iraultzan erahildako “Arsenal” fabrikako langileen hilobi kolektiboa bandalizatua izan zen. Nabarmendutako iraultzaile eta partisano antifaxisten izenak zeramatzaten ehundaka kale, enparantza, hiri eta herrien izenak aldatu ziren.

Erreforma liberalak eta produktu zein serbitzuen kostearen gorakada ikaragarriek, FMIko prestamo lukukarioen ondorioa, milloika pertsona miseria eta migraziora bota ditu. Ironikoki, Zozulya jokatzen zuen “Dniepr” klubak laister itxi egingo da, izan ere bere jabeak (gerra zibilari esker bere dirutza handitu zuena) ez ditu zorrak ordaindu nahi, entrenatzaile espainolak tartean.

Hauek dira nazionalisten boterearen ondorioak. Zozulya erreakzionarioaren aurkako protesta erreximen honen aurkako borrokari laguntzen dio. Ukrainiar nazionalistak suminduta daude zuon jarreragaitik – eskubiko medioek “Rayo”ko zaletuak Moskuko agente bezela aurkezten dituzte langile arrabal bateko jende ezjakina, propaganda komunistaren eraginpean. Baina bada jende asko ulertzen duena Espainian jende askok ikusten duela Zozulyaren aurkako protesta zaplasteko galanta estremismoari eta txobinismo eta militarismoari gaitzespena.

Konsziente gara zuengana gaur egun presio oso handia eragiten dela. Gertaeren kalumnia eta distortzioa erabiltzen da, Zozulyaren benetazko ideologia estaltzen saiatzen da eta “Bukaneroak” delinkuente arriskutsuak bezela aurkeztu – erreximen ukrainiarra denean boterera heldu zena Donbasseko gerran hil eta bortzatzen duten eskuin muturreko hintxei esker. Ulertzen dugu, zuon klubaren jabeek beraien etekinetan pentsatzen dutela eta presio honetan futbol Ligako elkarteko kapoen presiora gehituko direla eta prentsarena, ukrainiar tragediaren gertaeren inguruan gezurretan dabilena. Baina ziur gaude zuen zuzenezko kausa, europear zaletu antifaxista guztien begietan dena, arrakasta izango duela.

¡Behera txobinismoa, arrazakeria, klerikalismoa eta kapitalismoa!

Gora Errepublika!

Ez dira pasako!

logo-en-sm

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s