AGUR OBAMA

*Asier Blas (Hernani, 1977) politologoaren artikulua (2017/2/5)

Barack Obamak AEBetako presidente kargua hartu zuenean, barne eta kanpo politika sakonki aldatuko zituela espero zuen askok. Iragarritako promesen artean, gerrekin amaitzeko borondatea zegoen eta askok sinetsi egin genuen.

obama-ucraniaGurasoek bere seme-alabarentzat nahi luketeen bikotea da Barack Obama: edukazio onekoa, azkarra, atsegina eta liraina. Hori guztia gutxi bailitzan, dantzan ondo baino hobeto egiten du! Lehen begiratuan enamoratzeko politikaria da Obama, bestela galde diezaietela Bakearen Nobel saria eman ziotenei. Urtebete ez zeraman presidente karguan jaso zuenean, baina ordurako George W. Bushek hondoratu zuen prestigio yankia berreskuratua zuen Obamaren irribarreak. Presidenteak flow-a zuen.

Arrakasta bereziki Europan izan du. Kontinente zaharrak oso elitista jarraitzen du izaten moralki. Sinetsarazi digute “gure” zibilizazioa dela munduko demokratikoena, garatuena eta kultuena. Horregatik, gure eliteak ez zuen gustuko George W. Bush ezjakin, baldar eta alferrontziak zituen formak. Denborak erakutsi du Europa zaharreko herrialdeek ez zutela funtsezko desadostasunik neocon belatzen nazioarteko politika gerrazale eta inperialistarekin, baizik eta formekin.

Obamaren nazioarteko politika aurreko administrazioaren jarraipena izan da. Orduko lan-taldeetako pertsona ugarik egin dute karrera Obamarekin, bi adibide paradigmatiko dira Robert Gates eta Victoria Nuland. Lehenengoa Defentsa idazkari (ministroa) izendatu zuten Bushen agintaldian eta Obamarekin karguan jarraitu zuen 2011ra arte. Nuland, berriz, Dick Cheneyrekin aholkulari gisa izatetik Obamarekin “ministrorde” izatera pasa zen Estatu idazkaritzan (Kanpo harremanetarako ministerioa).

Gauzak horrela, Obamak ia boy scout baten pare utzi du Bush. Lehenak zazpi herrialde bonbardatu ditu, bigarrenak lau. Baina benetako diferentziak bonben eta aire erasoen kopuruari begiratuz topa daitezke. Bushek 50 eraso egin zituen droneen bitartez, Obamak 500dik gora. Agintari demokratarentzat nazioarteko legedia hausteak hobby-a zirudien, bonbak botatzea bezala, 2016an soilik eguneko 72 bonba jaurtiki zituzten AEBek. Bestalde, ez dira gutxi izan babestu edota sustatu dituen estatu kolpeak, kasu batzuetan ez da ezkutatzen ere saiatu, CNNn emandako elkarrizketa batean esan zuen Ukrainako erregimen aldaketa beraiek negoziatu zutela (eufemismo ederrak ez dira falta izan noski).

Halere, Ukrainakoak deus gutxi dirudi Ekialde Hurbilean sortu duen anabasarekin alderatzen badugu. Txiste txar bat balitz bezala, Mendebaldeko hedabideetan AEBetako hauteskundeetan Errusiak izan duen balizko esku-hartzearen inguruko frogarik gabeko konspirazio guztiek lerro-buruak okupatu dituzte; aldiz, frogatuta dauden informazioak baztertu egiten dira era sistematikoan. Isiltasuna nagusitu da Mendebaldeko hedabideetan Clintonen emailek azaldu dutenean sobera jakina zena, hots, AEBek Al Nursa (Al Qaeda) armatu dutela eta bere aliatuak diren Qatarrek eta Saudi Arabiak ISISekin gauza bera egin dutela. Antzera gertatu da filtratu den John Kerry Estatu idazkariaren elkarrizketarekin. Kerryk argi utzi du AEBak burubelarri sartuta daudela Siriako gerran, inteligentzia militarrarekin eta muturreko islamismoa laguntzen. Baina urrunago doa, ISIS apropos indartzen utzi zutela aitortu du. Halere, berdin du, Obama guay da, eta beraz, lasai asko erabili ahal izan ditu armada eta terrorismoa munduko herrialde subiranoen erregimena aldatu eta Mendebaldearen esanetara jartzeko.

argia%20logoa_preview

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s