NATOrekiko konpromisoari eusten diola adierazi du AEBk

*Euskal Irrati Telebista (EITB)

th3b8cn765Aitzitik, euren ekarpena areagotu dezatela eskatu die bere aliatuei. Mike Pence Ameriketako Estatu Batuetako presidenteordeak bere nazioarteko lehendabiziko mintzaldia eman zuen joan den astean Municheko Segurtasun Biltzarraren barruan. Bertan NATOrekin izango duen harremanaren zertzelada nagusiak adierazi zituen, eta, esan duenaren arabera, NATOren ekintzak babesteko asmoa dauka, baldin eta gainerako aliatuek euren ekarpena areagotzen duten.

“Honako hauxe da Trump presidentearen promesa: Europarekin batera egongo gara gaur eta beti, ideal zintzo berak baititugu: askatasuna, demokrazia eta legea”, azaldu du.

Dena dela, Trumpek joan zen urtetik ahotan darabilen ideia nabarmendu presidenteordeak; izan ere, salatu zuenaren arabera, AEBk, segurtasun lanei dagokienez, gehiegizko karga hartzen du bere gain Ipar Atlantikoko Tratatuaren Erakundean.

Beste alde batetik, nahiz eta AEBko presidenteordeak eskua luzatu dion Errusiari Trumpen administrazio berriak “Moskurekin lankidetzan aritzeko bide berrien” bila dabilela baieztatu ostean, aldi berean, Ukrainiaren inguruko bake-hitzarmenak errespeta ditzala eta indarkeria sustatzeari utz diezaiola ohartarazi zion Moskuri.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s