UKRAINIAR INDAR ARMATUEN GERRA KRIMENEK HILDAKOAK ETA HAINBAT ZAURITU ERAGIN DITUZTE ASTE HONETAN

Ezaguna da Kiev-ko Juntak ez dituela Minsk-eko akordioak betetzen non beste zenbait neurrien artean bi aldeek arma astunak ez erabiltzea adoztu zuten Bielorrusiako hiriburuko negoziazio historiko haietan. Geroztik ukrainiar indar militar eta paramilitarrek etengabe erabili izan dituzte arma astunak (kalibre handiko morteroak, tankeak, artilleria, grad sistemak…) bai milizien posizioen aurka baina askotan baita ere bi Errepubliketako biztanleak pilatzen diren guneak erasotuz. Horrela gertatu da berriz ere aste honetan, askotan bonbardaketa masiboekin, eta guztira miliziek ukronaziek 5 tona munizio baino gehiago erabili dituztela kalkulatzen dute. 

Kiev-ko Juntak bere benetako aurpegia erakutsi du berriz ere. Paskoako jaietara begira (kristautasunaren jaia, ukrainiarren artean erlijio nagusia) tregua bat negoziatzen zegoen bitartean gune zibilak erasotu ditu gau ta egunez, batez ere Donetsk hiria eta bere periferia. Ez hori bakarrik Yasinovataya zonaldeko biztanleak adierazitakoaren arabera sionistek Palestinan behin baino gehiagotan egin duten bezela badirudi fosforo txuria duten armak erabili dituztela ukronaziek, konbentzio internazionaletan debekatua dagoena. Honez gain atzo bertan tregoa jada martxan zegoela ukronaziek Donetsko ur filtrazio eremuan erreparazio lanetan zebiltzaten langileak bonbardatu zituztela jakin dugu, geroztik bonbardaketek ez dute etenik izan asteburu osoan.

Errepubliketako milizien buruek zabaldutako informazioaren arabera astean zehar C8MowTNXcAAwGgghildako eta zaurituak Donetsk Herri Errepublikan gertatu dira batez ere, gehienak apirilak 1an hasi behar zen tregua baino ariñagoko egunetan Donetsk eta inguruko gune zibilek pairatu dituzten bonbardaketetan hain zuzen ere. Ezin dugu ahaztu Lugansk Herri Errepublikan ukronaziek utzitako minek eragin duten zauritu larria.

Baina beti bezala gogoratu beharra dugu Donbasseko gatazkak bizi duen gerra egoera bezalako batean zabaltzen diren informazio ofizialek ez dutela beti bajen inguruan gertatzen den guztiaren berri ematen milizia edo biztanleen moralari min gehiago ez egiteko. Fronteko borrokaz aparte informazioaren borroka ematen dela nola edo ahala alde biek onartzen dute eta zentzu honetan begibiztakoa da ukrainiarrek haien herritarren haserrea edo ezinegona ez pizteko asmoarekin, ahaztu gabe ultraeskuindarrak ez diren tropek orokorrean mantentzen duten moral kaxkarra, sufritzen dituzten bajen datuak eskutatzen maisuak direla.

Hizkuntza militarra erabiltzean Donbassekoa “gatazka izoztua” bezala esagutzen da, eta honek zer esan nahi duen? Ba nolabait alde bietako posizioak aspalditik ez direla mugitzen, edo oso gutxi mugitzen direla; beraz egoera honetan miliziek haien posizioak mantentzearekin nahiko dute eta ukronaziek dira behin eta berriro posizio hauek apurtzen saiatzen direnak (jakin den hauetako azkena kostaldean gertatu da orain dela aste gutxi) eta hor hain zuzen ere gerora eskutatu behar dituzten hainbat bajak sufritzen dituzte. Bitartean haien amorrua gune zibilak bonbardatuz baretzen dutela ematen du, Donbasseko biztanlegoaren erresistentzia grina apurtzeko. Egoera honetan miliziek arma astunekin erantzutea ez litzaiguke arraroa iruditu beharko, ala izan zen ukroen otsaileko ofentsiba faxistan.

C8RS-zLXoAIfD8k.jpgDHEko milizien arabera martxoak 27tik 31ra doan asteko tartean ukronaziek 471 aldiz apurtu dute aurreko su etena, 5.400 proiektil baino gehiago jaurtiz. Eraso hauetan 21 herri eta hiriburua erasotu dituzte eta 74 etxebizitza suntsitu edo kaltetu. Honez gain miliziek eztanda egin ez zuten 360 proiektil baino gehiago indargabetu behar izan dituzte. Datu esanguratsu bat ukronazien maltxurkeriaren islada gisa, atzo geroztik egindako su etenaren 86 apurketen bidez 28 herri edo hiri erasotu dituzte. Lugansk Herri Errepublikan berriz tregua ofizialki indarrean jarri zenetik 35 aldiz apurtu dute su etena ukronaziek. Datu hauek gaur arreatzaldeko lehen ordukoak dira. Astean zehar, beti ere pairatutako erasoak motelagoak izaten direlako, LHEkako 23 herri erasotuak izan dira, 2400 proiektil inguru jaurtiz.

Biktimen kopuruari erreparatuz eta postaren izenburuan jartzen duen bezelaxe 9 pertsona hil dira astean zehar, haietako 6 zibilak, guztiak Donetsk eta bere periferian. Gerra krimenak dudarik gabe, hildakoak helburu militarrak ez dituzten guneetan gertatu bait dira gehien bat. Zaurituak 20 inguru izan dira, batzu LHEko lurraldean. Milizianoen lerroetan berriz astean zehar 2 hildako gertatu dira eta 3 zauritu. Asteburu honetan berriz hildako bat izan dela informatu dute eta zauritu bi, azkena orain ordu gutxi…

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s