UKRAINIAR INDAR OKUPATZAILEEK GIZON BAT BAHITU ETA ERA BASATIAN ERAHIL DUTE AVDEEVKAN

17264537_769148156573167_6117169027376365217_nJoan den martxoan Donetsk eskualdeko Avdeevkako biztanleek zabaldutako informazioaren arabera ukrainiar indar okupatzaileak izango ziren 44 urteko Eremin Vitaliy Vladimirovichren erahilketaren erantzuleak.

Bizirik ikusi zuten azkenengo aldia martxoko lehenengo egunetan izan zen hiriko kafetegi batean antza ukrainiar ejertzitoko 93. Brigadakoak lirateken soldadu batzuekin. Aste bat geroago, martxoak 11an, Krasnogorovka zonaldeko baso batean aurkitu zuten bere gorpua hainbat lesio eta barneko organoen hausturekin. Bildutako informazioaren bitartez ondorioztatu da Avdeekako kaleetan ibilgailu baten barrura bultzatuz bahitu egin zutela eta ondoren herriko kanpoaldera eraman era basatian jipoituz hiltzeraino. Ereminek gainean zuen jaka, zilarrezko eraztuna, kate bat eta mugikorra ere lapurtu zioten hiltzaileek.

Gerra baino arinago Avdeevkak 27.000 biztanle zituen baina kopuru hori nabarmen murriztu dela pentsatzeko arrazoiak daude are gehiago kontutan baditugu otsailean milizien eta indar militar eta paramilitar ukrainiarren artean izandako borroka gogorrak. Herria frontetik oso distantzia gutxira aurkitzen da ukronazien okupaziopean.

 

.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s