EUSKAL HERRIA-DONBASS ELKARTASUN KOMITEAK “DETI DONBASS – DONBASSEKO UMEAK” KANPAINA BABESTEN DU

img_20171104_010620_349.jpg

 

12 euro, 12 hilabete

Rubén Ruiz Ibarruri Brigadak egin duen bezelaxe EUSKAL HERRIA DONBASS ELKARTASUN KOMITEAk bat egiten dugu Banda Bassotiko gure lagunek antolatutako DONBASSEKO UMEAK Elkartasun Internazionalista kanpainarekin. Bere helburua urte betez Donbasseko umezurztegi biri, bata Donetsk-en eta bestea Lugansken, hilabetero 12€ emango dituzten 100 pertsona aurkitzea da.

Komite bezela egiten dugun gauzetako bat Donbasseko gatazkaren inguruan eratu den blokeo mediatikoa apurtzea denez, ahaztu gabe elkartasun aktiboa sustengatzeko ere sortu ginela, badakigu ze nolako bizi baldintzak pairatzen dituen herri novorrosiarrak. Ia esan dezakegu hitzak soberan daudela aipatzeko zeintzu diren Donbasseko umeen alde egingo duen kanpaina hau babesteko arrazoiak kontutan izanda oso egun gitxi pasa direla ukronaziek eginiko azken tragedia zibila gertatu denetik, berriz zigortutako Donetsk-en.

Badakigu hemendik bidaltzen den laguntza ederki datorkiela han, baina gertaera lazgarri bakoitzak laguntza ez dela nahikoa pentsaraztera eramaten gaitu. Horrela aipatu dugu behin baino gehiagotan zure laguntzak bizitzak salbatzen ditu. Kasu honetan eskeini dezakegun laguntza era pertsonalean eta baita herri sareak piztuaraziz etorkizun argiago bat da umeentzako, hasi eta hezituko diren babes esparrua indartzen bait diegulako.

Euskal Herrian tamalez badakigu zeintzu diren gerra baten ondorioak are gehiago gurea bezalako herri batek 36an zapalkuntzaren bi aldeak esagutu baitzituelako, soziala eta nazionala, aztarna sakonak utzi gaituenak. Oroimen ariketa bat eginez pertsona guzti haien bilobak bezela esaten dugu ezin dela ordaindu orduan herri honek jaso zuen elkartasun internaZionalista, batez ere errusiar eta sobietar herriaren aldetik.

Arrazoi honegaitik elkartasun kanpaina hau umeentzat babestera animatzen zaituztegu, herri novorrosiarraren etorkizuna.

Bat bazatoz jarri kontaktuan gurekin pribatuan edo posta elektroniko bidez

Edo informatu al zara zuzenean bassottixdonbass@gmail.com-en

24c7b3843eff62e59be2eb6d19552c6c

EZ DIRA PASAKO!

GLORIA BETIRAKO DONBASSEKO HERRIARI!!

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s